948 merkatua, Nafarroako arteen merkatua, arteen merkatu estrategiko profesionala da.
Neguko azoka da. Azoken azoka da. Izaera holistikoko azoka da, nazioarteko bokazioa duena.
Azoken azoka hau honako hauetan oinarritzen da: zinemaren eta ikus-entzunezkoen diziplinak, arte eszenikoak (antzerkia, dantza, zirkoa,…), musikak, liburuen edizioa, diskoak eta bestelako euskarriak, arte plastikoak eta ikusmen-arteak eta bestelako industria sortzaileak eta kulturalak (prototipo artistikoak, moda, diseinua, arkitektura eta lanbide berriak).
Lehen edizioa Iruñean (Nafarroa) izango da 2017ko azaroaren 15ean eta 16an.
2017ko lehen edizio honetan (0 Edizioa), 948 Merkatua, Nafarroako arteen merkatuaren helburua da Nafarroako kulturako profesionalen eremuko produktuak Foru Komunitatearen mugakideak diren komunitateetako eta probintzietako (Aragoi, Euskal Herria, Errioxa eta Akitania) banatzaileei eta beste mota batzuetako agenteei erakustea; baita beste lurralde eta eremu batzuetako agente espezializatuei ere (Jaialdiak, zentroak, erakunde artistikoak eta sormen-erakundeak,…).
948 merkatuan artista bazara, hitzorduak kudeatu ditzakezu, feriako sales folder-era sarbidea izan eta ekitaldien programa deskargatu.
Eska ezazu zure akreditazioa artista gisa.
Gure kolaboratzaileek eskaintzen dituzten abantailez gozatu, hitzorduak kudeatu eta egitaraua ezagutu ahal izango duzu.
948 merkatura zure bisita antolatzen lagunduko dizugu.
Eska ezazu zure akreditazioa profesional gisa.
Gure kolaboratzaileek eskaintzen dituzten abantailez gozatu, hitzorduak kudeatu eta egitaraua ezagutu ahal izango duzu.
Prentsa-kita, programak, prentsa oharrak... deskargatu
Eska ezazu zure prentsako akreditazioa.
Prentsa-kita, egitarauak eta prentsa-oharrak jaitsi ahal izango dituzu, eta azokaren espazio guztietara sartzeko aukera izango duzu.
948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuaren bigarren edizioa 2018ko azaro-bukaeran egingo da Iruñean.
Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusia da 948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatua antolatzen duen erakundea, eta kultura- eta arte-sektorearen azoka profesional honen lehen edizioak izan zuen inpaktu ekonomikoaren azterketa egingo du.
Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua - Nafarroako Arteen Merkatuaren berrikuntza guztien berri jasotzeko.