es | eu | fr | en

948 Merkatua 2018

948 Merkatua–Nafarroako Arteen Merkatua-ren bigarren edizioa egingo da 2018an, helburu zehatz hau duten begirada partekatuek osatutakoa: sinergia gehiago eragitea, aurrerapen eta sendotze profesional eta ekonomikoak erraztuko dutenak. Nafarroako eta inguruko sormen- eta kultura-sektoreentzako erreferentziako plataforma bilakatu da 948 Merkatua. Aurreko edizioan 948 Merkatua kulturaren eta sormenaren mugarria egiteko ahaleginak batu zituzten profesional (produktoreak, hedatzaileak, sortzaileak,  galeristak, artistak, kritikariak, ikerlariak, babesleak…) zein diziplina (arte plastiko eta ikusizkoak, arte eszenikoak, edizioa, musika, ikus-entzunezkoa…) ugari eta anitzek egindako esfortzuari eta emandako ospeari esker, apustua handitzeko moduan dago 2018ko edizioa.

Aurten, diseinua beste diziplinen pare sartu da.  Izan ere, Nafarroak aktibo handiak eta ahalmen itxaropentsuak ditu diseinuaren munduan, izan diseinu industrialean, izan modakoan, grafikoan edo produktukoan.  Beraz, ezinbestekoa zen 948 Merkatura ekartzea; erakusketak, hitzaldiak eta tailerrak egingo dira, besteak beste, diseinua Nafarroako gainerako sormen-diziplinek osatzen duten familiaren kide baten pare sendotu ahal izateko. 

948 Merkatuak, beraz, bat egin du jada abiatutako lankidetza-dinamikekin, baina helburua harago doa: haiek handitu eta haietan sakontzea. Aurreko edizioan Euskadirekin eta Nouvelle Aquitaine eskualdearekin, besteak beste, hasitako lankidetza sakona are sakonagoa izango da edizio berrian, edukietan eta proposamen artistikoetan parte hartuko baitute. Lankidetzak, bestetik, oihartzuna izan du Euroerregioan berean, zeinaren kide baita Nafarroa. Euroerregioaren proiektu estrategikoa baita, mugaz gaindiko beste edozein lankidetza-proiektu sortu eta bultzatzeko erreferentziako plataforma da dagoeneko 948 Merkatua.  Bertan lan egiten duten profesional gehienentzat lan- eta lankidetza-ingurunea izan ez ezik, Europa lehiakor eta mundu global batean bere tokia aurkitzen laguntzen ahal dien eramailea ere izan daiteke Euroerregioa. 

948 Merkatua–Nafarroako Arteen Merkatua-ren 2018ko edizioak profesionalek aurrekoari egindako harrera bikainaren lekukoa hartuko du, lanabes publiko gisa hazi eta hobetze aldera. Horretarako, hots, bertaratuko diren profesionalei lan-espazio handiagoa emateko, beste egun bat gehitu da, baita kolaborazio-mapa joria handitu eta sendotu ere.

948 Merkatua–Nafarroako Arteen Merkatua-k bi programazio-multzotan antolatu ditu jarduerak:

  • PRO. Profesionalei zuzendutako jarduera guztiak barne hartzen ditu, eta Baluarten egingo dira, goizero:  erakustokiak, hitzaldiak, tailerrak, proiektuen aurkezpenak...
  • ARTISTIKOA. Programazio artistiko osoa barne hartzen du, hiriko hainbat tokitan, eta, profesionalei ez ezik, jende guztiari ere zabalik egon ohi dira.

 

948 Merkatua Pro-k ondoko lerroei jarraiki programatu eta ordenatu ditu edukiak 2018ko edizioan:

  • Diseinua eta sormena. Diziplina bultzadatsua.
  • Euroerregioa, lan-ingurunea. Euroerregioaren barruko proiektu eta ekimenak ikusaraztea.
  • Profesionalizazioa. Profesionalizazio-teknikak eta -dinamikak.
  • Nafarroak aldameneko lurraldeekin duen lotura Nola ezartzen duen Nafarroak bere lotura kultural eta estetikoa aldameneko lurraldeekin eta merkatu partekatuek eskaintzen dituzten aukerak. 

948 Merkatua Artistikoa-k artista- eta sortzaile-talde bat hartuko du 2018ko edizioan, baita arte- eta sormen-diziplina desberdinetako lan-sorta bat ere, batzorde artistiko profesional batek aukeratutakoak guzti- guztiak; Euskadik zein Nouvelle Aquitaine-k egindako proposamenak ere ikustaraziko dira.

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua - Nafarroako Arteen Merkatuaren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua
Dirección General de Cultura - Institución Príncipe de Viana
Iruñeko Udala

laguntzen dute

Obra Social La Caixa
Nafarroako Kutxa Fundazioa
Jorge Oteiza Museoa
Nafarroako Museoa
Centro de Arte Contemponáreo de Huarte
Nafarroako Filmoteka
Universidad de Navarra
Enterprise Europe Network
Asociación de la Industria Navarra
Nafarroako Unibertistate Publikoa
Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UNED)
CRE:HUB Interreg Europe
Servicio Navarro de Empleo - Nafar Lansare
Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutua
AECT Eurorregión Aquitania-Euskadi-Navarra
Pirinio Atlantikoen Kontseilu Orokorra
Office Artistique Région Nouvelle-Aquitaine
Écrit cinéma livre audiovisuel
La Riojako Gobernua
Aragoiko Gobernua
Eusko Jaurlaritza
Generalitat de Catalunya
Logroñoko Udlaa
Zaragozako Udala
Miarritzeko Udala
Baionako Udala
Burdeoseko Udala
Angeluko Udala
Paueko Udala
Hendaiako Udala
Région Nouveele-Aquitaine
Fusée - Reseau des acteurs de l'art contemporain en Aquitaine
Bihartean Ganbera Mugakidea
Cartel - Réseau des acteurs de l'art contemporain en Aquitaine
CINQ/25 - Réseau art contemporain en Limousin
Réseau des indepéndants de la musique
Le Laba
ADENNA - Alianza de Diseñadores
FRAC Aquitaine
Gayarre Antzokia
Nafarroako Antzerki Eskola
Zentral
Tres Reyes Hotela
Maisonnave Hotela
Euskal Kultur Erakundea - Institut Culturel Basque
Museo Universidad de Navarra
Asociación de Hostelería de Navarra
Baluarteko Fundazioa
NICDO