es | eu | fr | en

948 Merkatuak, Nafarroako Arteen Merkatuak, Iruña sormen-proposamenez beteko du 2017ko azaroaren 15ean eta 16an

2017ko azaroaren 6, astelehena

Azokan, profesionalen gunea izango da Baluarten goizetan, eta Iruñeko beste leku batzuetan erakusketen programa eskainiko da arratsaldez

Une représentation d’agents culturels de Nouvelle-Aquitaine participera à ce nouveau salon professionnel transfrontalier du secteur de la culture. 948 Merkatua, Salon des arts de Navarre, sera le point de rencontre de plus de 400 artistes et professionnels, avec pour programme plus de 70 propositions d’artistes de Navarre de différentes disciplines.

948 Merkatuaren, Nafarroako Arteen Merkatuaren, lehen edizioa azaroaren 15ean eta 16an egingo da, eta topaketa-plataforma bihurtuko da Nafarroako sormen eta kultur industrietako profesionalentzat, Nafarroako eta estatuko eta nazioarteko beste eskualdeetako profesionalekin harremanetan jarriko baitira. Goizetan, azokaren jarduera Baluarteko gune profesionalean egingo da, eta arratsaldetan erakusketak eta “showcases” burutuko dira Iruñeko kokapen ezberdinetan; hots, urte osoan zehar hiriko jarduera kulturalaren motore diren lekuetan. 

948 Merkatuaren, Nafarroako Arteen Merkatuaren, programazioa aurkeztu dute gaur goizean Iruñeko Udaleko Kulturako zuzendari nagusia den Fernando Pérezek; Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria den Dori Lópezek; eta Kultura, Hizkuntza Politika, Hezkuntza eta Kirol Saileko zuzendaria den Maitena Muruzabalek. Proiektua estrategikoa da Iruña eta Nafarroarentzat, kultur eta sormen industrien eremuan. Azoka Kulturako Zuzendaritza Nagusiak antolatu du Iruñeko Udalarekin elkarlanean. 

948 Merkatua PRO Baluarten egingo da azaroaren 15ean eta 16an, 9:00etatik 14:00etara bitartean. Alde batetik, prestakuntza-gunea egongo da: laborategiak, hitzaldiak, proiektuen aurkezpenak edo bilera instituzionalak. Bestetik, berriz, merkatua egingo da, trukerako eta lankidetzarako lekua izango da eta proiektu sortzaileak eta artistikoak era komertzialean garatzeko aukera eskainiko da. Erronka honen bitartez, esperientziak eta hemen aurkeztutako diziplina ezberdinen arteko elkarrizketa ia ezezaguna sustatu nahi dira: zinema eta telebista, arte eszenikoak, liburu, disko eta bestelako argitalpen-euskarrien edizioa, musika, arte plastikoak eta ikusmen-arteak eta bestelako industria sortzaile eta kulturalak; hala nola, diseinu digitala, moda eta ehungintza, arkitektura, ingeniaritza edo lanbide berriak. Era horretan, aukera-leihoa irekiko da formatu sektorialen murrizketaren aurrean, diziplina-artekotasuna 948 Merkatuak ikertu nahi duen potentzial biderkatzaile intrinsekoa baita. 948 Merkatuaren formatuaren orijinaltasunak kulturaren balioa biderkatuko duten sinergiak sortzea erraztuko du. Antolatzaileek uste dute gaur egun sormen eta kultur ehunek Administrazioaren erantzun orijinala behar dutela, berritua, egungoa eta profesionala, kultura bultzatzerakoan. 

Proposamen honen bitartez, era dinamikoan, proaktiboan eta egungoan erantzuna eman nahi zaie Herri Administrazioaren sektore sortzaileek eta kulturalek bultzada eta dinamika profesionalean dituzten premiei. Krisiaren ondorengo egoeran, kulturak bultzada behar du hazkunde ekonomiko iraunkorragoa eta bidezkoagoa suspertzeko erretikulu dinamizatzaile bihurtzearren. Eta testuinguru horretan, 948 Merkatua etorkizuneko apustu irmoa da, irauteko, denborarekin hobetzeko eta aberasteko eta finkatzeko helburuarekin sortu da-eta. 

948 Merkatuaren, Nafarroako Arteen Merkatuaren, inaugurazioa azaroaren 15ean (asteazkena) egingo da 11:00etan, Baluarteko hall-ean prestaturiko “networking” zonan. Ekitaldian izango dira Nafarroako Kulturako kontseilaria, Ana Herrera, eta lehen lehendakariordea eta Ekonomia Garapeneko kontseilaria, Manuel Ayerdi.

Azoka honen garapenarekin, Nafarroako, Euskadiko, Aragoiko, Errioxako eta Akitania Berriko kultur errealitatearen mapa burutu ahal izan da. Modu horretan, 948 Merkatua merkatu zabalagora zuzendu da, Nafarroatik haratago. Eskualde horiek hartzen duten lurraldeak, azoka hau hedatzeko lehentasuneko zonak, 7 milioi inguruko biztanleria du. Epe ertainera begira, 948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatua, azoken artean finkatzea lortu nahi da eta erreferentziazko topaketa izatea ezagutza trukatzeko eta proposamen berritzaileak erakusteko nahiz Euroeskualdeko eremu osoko eta Estatuko beste eskualdeetako arteak sustatzeko. 

Azokan parte hartzeko egiaztapenen eskaerak antolatzaileen itxaropenak erabat gainditu ditu. Hasiera batean, 100 bat profesional biltzea aurreikusten bazen ere, 948 Merkatua hasteko oraindik 10 egun falta direla, 400 profesional baino gehiago egiaztatu dira, 200 bat artista eta komunikabide ezberdinetako 50 bat kazetariz gain. 

Profesionalen nahiz artisten eta prentsakoen egiaztatzeak azokaren web orriaren (http://948merkatua.com) bitartez eska daitezke azaroaren 8ra bitarte. Egiaztatutakoek azokaren gune profesionalera eta antolatutako erakusketa guztietara sartu ahal izango dute. 

948 Merkatua antolatzeko, Nafarroako Gobernuko Kulturako Zuzendaritza Nagusiak Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Exekutiboaren beste departamentu batzuen lankidetza izan du; hala nola, Ekonomia Garapena, Turismoa, Industria, Hezkuntza, Nafarroako Enplegu Zerbitzua edo Euskarabidea. Horrez gain, azokak honako hauetako gobernuen lankidetza garrantzitsua eta presentzia izango du: Errioxa, Aragoi, Eusko Jaurlaritza, Generalitat de Catalunya eta Nouvelle-Aquitaine, edota Logroño, Zaragoza, Biarritz, Baiona, Bordele, Anglet, Pau edo Hendaiako Udalena. Halaber, erakunde hauek esku hartzen dute: La Caixa Fundazioa, Jorge Oteiza Museoa, Nafarroako Museoa, Huarte Arte Garaikidearen Zentroa, Nafarroako Filmoteka, Nafarroako Unibertsitatea, Enterprise Europe Network, Nafarroako Industria Elkartea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UHUN), CRE:HUB Interreg Europe, AECT Euroeskualdea Akitania-Euskadi-Nafarroa, La Caixa Gizarte Ekintza, Pirinio Atlantikoaren Kontseilu Nagusia, Office Artistique Région Nouvelle-Aquitaine, Écrit cinéma livre audiovisuel, G Fusée - Reseau des acteurs de l'art contemporain en Aquitaine, Bihartean Mugaz Haraindiko Ganbera, Cartel - Réseau des Acteurs de l'art Contemporain en Aquitaine, CINQ/25 - Réseau art contemporain en Limousin, Réseau des Indepéndants de la musique, Le Laba, ADENNA - Diseinatzaileen Ituna, Radio 3, Gaiarre Antzokia, Nafarroako Antzerki Eskola, Zentral aretoa, Tres Reyes Hotela, Maisonnave Hotela, Euskal Kultur Erakundea - Institut Culturel Basque, Nafarroako Unibertsitatea Museoa edo Nafarroako Ostalaritza Elkartea. 

Harreman horri esker, 948 Merkatuako partnerrek sinergiak sortzen laguntzeaz gain, potentzialez betetako aukera-eremua aprobetxatu nahi dute, datozen edizioetan lan egiteko modua ezartzearren. 

948 MERKATUA PRO

Baluarte, Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioa profesionalen gunea izango da. Azaroaren 15ean eta 16an, 9:00etatik 14:30era bitartean, bilduko dira eta diziplinen arteko elkarrizketa burutuko da. Baluarte prestakuntzarako eta informaziorako gune bilakatuko da, lankidetzak egiteko eta trukean eta berrikuntzan oinarritutako proiektuak garatzeko lekua. 

Baluarteko hall-ean erakundeen eta ICC proiektuen 25 stand egongo dira, honako hauek erakusteko: kultur politikak, kulturaren kudeaketa eta turismoa, diseinua, antzerki-enpresak, espazio eszenikoak, ekoizleak, agente artistikoak edo formazio artistikoko erakundeak: Adenna, Ápodo, Arburu, Concienciarte, Creanavarra, Global, Goraki, Hidrone, Infotactile, Instituto de Smart Cities, La Nube, Lanku, Nafarroako Bertsozale Elkartea, Panda, Nelson Producciones Maestras, Similar, Tdiferencia, Tomeito ilustración, Turismo Navarra, Yerbabuena Producciones, Nafarroako Gobernuko Kulturako Zuzendaritza Nagusia, Eusko Jaurlaritza, Aragoiko Gobernua, Nouvelle-Aquitaine Eskualdea, Barañaingo Auditorioa eta Nafarroako Unibertsitatea Museoa. 

Halaber, Baluarten "networking" guneak prestatuko dira "speed meetings” edo bilerak egiteko, profesionalen arteko topaketa eta lana erraztearren. Parte hartu nahi izanez gero, interesatuta dauden profesionalak 948 Merkatuaren web gunearen bitartez egiazta daitezke eta azokan diren beste profesional batzuekin hitzordua egin dezakete hitzorduen kudeatzaileak eskainiko duen aplikazio digitalaren bitartez. Gainera, azokan zehar, parte-hartzaileek profesional-talde oparoaren laguntza jasoko dute haien lana errazte aldera. 

Eta “Wiki Gunea” egongo da; wikipedista-taldeak Nafarroako sortzaile, artista eta proiektuen inguruan Wikipedian dauden edukiak sakonduko ditu, sarearen bitartez horien hedapena optimizatzeko eta edukiak eguneratzeko helburuarekin.

Prestakuntza-arloan, laborategiak, hitzaldiak, proiektu  artistikoen aurkezpenak eta bilera instituzionalak egingo dira. 

Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin eta prestakuntzarekin elkarlanean antolatuta, laborategiak artistek emango dituzten tailerrak izango dira, eta gaurkotasunezko gaiak ikastera eta horietan parte hartzera bideratuko dira; hala nola, kazetaritza kulturala paradigma teknologikoaren aldaketan, publikoak eta marketinga kulturan, artistak duen egitekoa proiektuen manager gisa edo berrikuntza arte plastikoen eta ikusmen-arteen kudeaketan. Tailerrak honako hauek emango dituzte: Lucía Lijtmaer, Pepe Zapata, Mikel Belascoain, Conchi Cagide, Adrián Piera eta Javier Balda. Baluarteko bigarren solairuan egingo dira. Laborategietan parte hartzeko, aurrez izena eman behar da 948merkatua.com web orrian. Tailer bakoitzak 20 plaza izango ditu. 

Hitzaldien programan, berriz, 37 saio egingo dira profesional adituekin. Gaikako hiru ibilbidetan multzokatuko dira, ordu erdiko aurkezpenekin, eta ekonomia eta kultura binomioaren inguruan esperientziak eta proiektuak partekatuko dituzte. Hizlariak arlo hauetako profesional garrantzitsuak dira: kulturaren kudeaketa, ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, arte plastikoak, politika kulturalak, edizioa, industria grafikoak, ICCen nazioartekotzea edo musikak. Tartean honako hauek aurkitzen dira: Ignacio Escuin, Jérémie Obispo, Javier Lacunza, Ángela Mejías, Pilar Muñoz, Piedad Valverde, Blaise Mercier Pau Vargas, Emmanuelle Schmitt, Rosina Gómez Báeza, Antònia Andúgar, J. P. Huércanos, Moisés Pérez de Albéniz, Carlos Martínez Álava, Alexandra Martin, Irène Aumailley, Adrián Larripa, Víctor Larripa, Mar González, Mª Camino Barcenilla, Juan Carlos Orenes, Benicio Aguerrea, María Azcona, Lourdes Fernández, Asun Maestro, Jose Luis Ibarzabal, Augusto Paramio, Ágata Szczygiel, Itziar Rubio edo Paola Pinto; azkenak hitzaldi hau emango du:    “ICC-en Europako eskualde-garapenerako ibilbide-orria. CRE:HUB proiektua”.

948 Merkatuan, Nafarroako Arteen Merkatuan, diziplina artistiko guztietako eta lurralde ezberdinetako 29 proiektu artistiko aurkeztuko dira, produkzio-prozesuaren fase ezberdinetan aurkitzen direnak. Ondorengoek aurkeztuko dituzte proiektuak: Sonia Beroiz, Bertha Bermúdez, KÖ Studio, Ángel García Moneo, Ana Maestrojuán Guindano, Corola, Marta Coronado, Edith Piaf Trio, Yolanda Mazkiaran, Isabel Sáez, Urgoiti Editores, Myriam Cameros y Zenzerr, Taki Bibelas, Joaquín Calderón, Festival MUWI, María Suberviola, Alberto Rodríguez Purroy, Similarte Studio, Patxi Uriz Natxo Leuza eta Sandra Iraizoz.

Horrez gain, Baluarten instituzio eta erakunde sektorialen bilerak egingo dira. Horien artean, Nafarroako Unibertsitateak topaketa bat deituko du Europe Enterprise Network sarearen nodo estrategikoen inguruan; era berean, Iruñeko Udalak eta Musika bulegoek deitutako hirien bilera egingo da. 

948 Merkatuan, Nafarroako Arteen Merkatuan, parte hartuko dutenek irakasle-taldearen laguntza izango dute, eta hitzorduak kudeatzeko aplikazioa eskuratu ahal izango dute beste profesionalekin hitzorduak aurrez hitzartzeko. Erreminta hori egiaztatutako profesional eta artistentzat izango da soilik, eta App espezifiko batetik eta edozein web nabigatzailetik sartu ahal izango da. 

Prentsak komunikabideen ordezkaritza oparoa izango du. 

ERAKUSKETEN EGITARAUA

948 Merkatuaren, Nafarroako Arteen Merkatuaren, egitaraua honako hauetan aurkeztuko da: Gaiarre Antzokia eta Nafarroako Antzerki Eskola (arte eszenikoak); Nafarroako Filmoteka (zinema eta telebista); Geltokia eta Zentral aretoa (pop eta folk musika); Ziudadela, Nafarroako Museoa eta Oteiza Museoa (arte plastikoak); eta Joaquin Maya Udal Musika Eskola (musika lirikoa, klasikoa eta jazza). Kalea ere eskenatoki bihurtuko da; zuzeneko emanaldiak izango dira Gaztelu Plazan. Zuzeneko 70 bat erakusketaren bidez Nafarroako ehun artistikoaren jarduera profesional handia erakutsiko da: musika-arloko 33 “showcases”, 10 Arte Eszenikokoak, 11 Zinemakoak eta 17 Arte Plastikokoak. 

Programaren esparruan, Liburu, disko eta bestelako euskarrien edizioaren Azoka egingo da, azaroaren 15etik azaroaren 19ra (igandea) bitarte, Iruñeko Autobusen Geltoki Zaharrean. Dinamika eta funtzionamendu propioa izango ditu, eta programazioa publiko guztientzat izango da 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara. Haurrentzako proposamenak, liburuen aurkezpenak, musika-obren aurkezpenak, musikari buruzko dokumentalak, e.a. izango dira. 

Arte Plastikoen gaineko programan, hitzaldiak eskainiko dira Nafarroako Museoan eta tartean Rosina Gomez Baezak parte hartuko du; halaber, Jorge Oteiza Museoan, “Yo, la peor de todas” erakusketako artistekin bisita eta topaketa. 

Nafarroako Filmotekan honako hauek ikus ahal izango dira: “Cuestión de Suerte” (Axier González), “Huida” (Nerea Mariezkurrena), “Sarasate, el rey del violín” (Joaquín Calderón), “Siete días con Alberto Corazón” (Pablo Iraburu), “Oskara” (Pablo Iraburu, Iñaki Alforja), “Nidos desnudos” (Virginia Senosiain, Juan Luis Napal), “Mami ya se donde está el dinero” (Arturo Cisneros), “Hijos de la Tierra” (Alex O’Mill, Patxi Uriz), “Infiltrados” (Julio Mazarico), “District Zero” (Jorge Fernández Mayoral, Pablo Tosco, Pablo Iraburu), eta “Elkarrekin, Together” (Migueltxo Molina, Pablo Iraburu, Igor Otxoa).

Musikaren atala Iruñeko hiru egoitzatan garatuko da. Zentral aretoan honako hauen emanaldiak izango dira:  Gussy (egile-abestia), La Chula Potra (rap), Dj Budin (jazz, latin, soul), Maite Itoiz & John Kelly (zelta), Aurora Beltrán (rock akustikoa), The Titanians (reggae, dub), La Muza Band (folklorikoa), The Disappoinments (rhythm and blues), The Icer Company (indie), Lazy Daisy Band (country), Altatxu (punk, rocka), Los Roslis (punk, rocka). Joaquín Maya Musika Eskolan ondorengoak arituko dira: Danserie Ensemble (antzinakoa), Iñaki Rodríguez Cuarteto (jazz garaikidea), Gancho Drom (jazz manouche, swing abestia), Coral San Andrés (klasikoa, lirikoa, korala), HelloCello! (klasikoa, lirikoa, instrumentala), Alberto Arteta Group (jazz), Zorongo (flamenkoa, jazz), Jaso- Escrich Quartet (jazz), Smuztrio (cool jazz), Proyecto Luces del Norte (jazz garaikidea). Halaber, Geltokian honako hauek joko dute: DJ Göo! (elektronikoa), No More Blues (soul), Amor de Tokyo (pop), Attikus Finch (rock alternative), Elizagoien ahizpak (folka), Sonic Toys (rock dance), Hutsun (txalaparta), Etxaniz (pop, rock), Rock Classical Trio (rock, klasikoa), Zamarra eta Aterkia (pop, jazz), Brigada Improductiva (ska, folka).

Arte eszenikoen proposamenak, berriz, Gaiarre Antzokian, ENT/NAEn (Nafarroako Antzerki Eskola), Gaztelu Plazan eta Kondestablen eskainiko dira. Honako obra hauek aurkeztuko dira: “Acercarse al límite” (Itsaso Iribarren. Zirkoa), “Home” (Quiero Teatro. Danza buto), “Extraños Mares Arden” (Laida Azcona. Mugimenduaren arteak), “Segismundo, acto primero” (Acrónica. Kale-antzerkia ), “Salir de cuentas a los 50” (Tdiferencia. Antzerkia), “La esfera que nos contiene” (La Caja Teatro. Antzerkia), “3.3” (Iñaki Rodríguez, Carmen Larraz. Dantza garaikidea), “Medida por medida” (In Extremis Teatro. Antzerki klasikoa), “Km 0” (La Banda. Zirkoa), “Fabulantes” (Trokolo Teatro. Kale-antzerkia), “Locutorium” (La Piel Producciones. Keinu-antzerkia).

948 Merkatuko, Nafarroako Arteen Merkatuko, arte plastikoen eta ikusmen-arteen atalak proiektu sortzaileak hobeto profesionalizatzeko eta merkaturatzeko erremintak dituzten ekintza-programa eskainiko dio komunitate artistikoari. Egitarauaren barnean, profesionalizatzeko tailerrak egingo dira Huarte Arte Garaikideko Zentroan; jarduera-programa Baluarten; hitzaldiak Nafarroako Museoan; proiektuak ikusteko eta aurkezteko saioak Ziudadelan; eta "Yo la peor de todas" erakusketa-proiektuan (protagonistak Nafarroako sortzaileak berak) artistek garatutako proiektuak ezagutzeko bisita profesionalak Nafarroako Museoan, Oteiza Museoan eta Huarte Zentroan. 

Horrez gain, portfolioak erakutsiko dituzte artista hauek: Alfonso Ascunce, Amaia Molinet, Dick Rekalde, Fermín Díez de Ulzurrun, Iranzu Antona, Jabier Villarreal, Javier Arbizu, Javier Balda, Javier Muro, Maite Vélaz, Marijose Recalde eta Mireya Martín Larumbe.

Proiektuak aurkeztuko dituzte Alicia Otaeguik, Iker Serranok, Martín Etxaurik eta Peio Izcuek.

Gaiarre Antzokian eta Nafarroako Antzerki Eskolan, egiaztatu gabeko publikoarentzako sarrerak 3  €-koak izango dira. Nafarroako Filmotekako sarrerak 1 € ordaindu beharko dira. Zentral Aretoko, Autobusen Geltoki Zaharreko eta Joaquín Maya Udal Musika Eskolako sarrerak doakoak izango dira edukiera bete arte. Geltokiari dagokionez, aurrez gonbidapena jaso beharko da egoitza horretan jarritako leihatilan. 

Informazio eguneratu osoa azokaren web orrian eskura dezakezu: http://948merkatua.com

 

948 Merkatuak, Nafarroako Arteen Merkatuak, Iruña sormen-proposamenez beteko du 2017ko azaroaren 15ean eta 16an

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua - Nafarroako Arteen Merkatuaren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua
Dirección General de Cultura - Institución Príncipe de Viana
Iruñeko Udala

laguntzen dute

Obra Social La Caixa
Nafarroako Kutxa Fundazioa
Jorge Oteiza Museoa
Nafarroako Museoa
Centro de Arte Contemponáreo de Huarte
Nafarroako Filmoteka
Universidad de Navarra
Enterprise Europe Network
Asociación de la Industria Navarra
Nafarroako Unibertistate Publikoa
Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UNED)
CRE:HUB Interreg Europe
Servicio Navarro de Empleo - Nafar Lansare
Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutua
AECT Eurorregión Aquitania-Euskadi-Navarra
Pirinio Atlantikoen Kontseilu Orokorra
Office Artistique Région Nouvelle-Aquitaine
Écrit cinéma livre audiovisuel
La Riojako Gobernua
Aragoiko Gobernua
Eusko Jaurlaritza
Generalitat de Catalunya
Logroñoko Udlaa
Zaragozako Udala
Miarritzeko Udala
Baionako Udala
Burdeoseko Udala
Angeluko Udala
Paueko Udala
Hendaiako Udala
Région Nouveele-Aquitaine
Fusée - Reseau des acteurs de l'art contemporain en Aquitaine
Bihartean Ganbera Mugakidea
Cartel - Réseau des acteurs de l'art contemporain en Aquitaine
CINQ/25 - Réseau art contemporain en Limousin
Réseau des indepéndants de la musique
Le Laba
ADENNA - Alianza de Diseñadores
FRAC Aquitaine
Gayarre Antzokia
Nafarroako Antzerki Eskola
Zentral
Tres Reyes Hotela
Maisonnave Hotela
Euskal Kultur Erakundea - Institut Culturel Basque
Museo Universidad de Navarra
Asociación de Hostelería de Navarra
Baluarteko Fundazioa
NICDO