es | eu | fr | en

948 Merkatuak, Nafarroako Arteen Merkatuak, liburuaren, diskoaren eta bestelako euskarrien edizioaren azoka egingo du Iruñeko Autobusen Geltoki Zaharrean

2017ko azaroaren 2, osteguna

Azaroaren 15etik 19ra, azokak Nafarroako argitalpen-sektorearen panoramika eskaintzeaz gain, jarduera eta aurkezpen programa ere izango ditu. 

Nafarroako Arteen Merkatuaren, 948 Merkatuaren lehen edizioak liburuaren, diskoaren eta bestelako euskarrien azoka hartuko du 2017ko azaroaren 15etik (asteazkena) 19ra (igandea) bitartean, Iruñeko Autobusen Geltoki zaharrean, hiriaren erdi-erdian. 

Nafarroako Gobernuko Kultur Ekintza Zerbitzuaren zuzendaria den Adoración López Juriok, Kultura Sustapen eta Berrikuntza Ataleko buru den Carmen Orozek eta Iruñeko Udaleko Kultura Saileko zuzendaria den Maitena Muruzabalek gaur goizean aurkeztu dute 948 Merkatuaren, Nafarroako Arteen Merkatuaren, barnean argitalpen-arloa osatzen duen azokaren programa. 

Azoka honekin, Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren helburua da Nafarroako argitalpen-sektorearen azoka bultzatzea. Sektorean sartzen dira liburuen argitaletxeak, zigilu diskografikoak, eguneroko nahiz aldizkako prentsaren enpresa argitaratzaileak, tokiko aldizkariak, Nafarroako Gobernuaren beraren argitalpenak, autoedizioa, e.a. Azken finean, asmoa da Nafarroako argitalpen-aberastasunaren berri ematea, egunkarietatik hasi eta biblietara bitarte, enpresa handietatik autoedizioko proiektuetara bitarte. 

Liburuaren, diskoaren eta bestelako euskarrien Edizioaren Azokan 14 stand egongo dira, eta Nafarroako argitalpen-enpresa ezberdinek okupatuko dituzte. Horrez gain, norberaren edizioko stand kolektiboa prestatuko da 11 proiekturekin, eta kanpoan beste bi stand izango dira. Azaroaren 15ean (asteazkena) abiatuko da, 17:00etatik 21:00etara, eta azaroaren 16tik (osteguna) 19ra (igandea) 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara egongo da irekita.

Azokarekin batera, bestelako programazioa ere garatuko da; hala nola, haurrentzako jarduerak, liburuen aurkezpenak, obra musikalen aurkezpenak edo musikari buruzko dokumentalak. Guztira, 18 orduko programazioa eskainiko da, eta 17 liburu (horietako 5 ipuinak), 2 disko, dokumental bat, poesia-errezitaldi bat, ikusmen-esperimentazioko bi obra eta zuzeneko ilustrazio-proiektua aurkeztuko dira. Programazioa Geltokiko kafetegian garatuko da, honako ordu hauetan:

  • Azaroak 17, ostirala: 12:00-13:00 / 17:00-21:00
  • Azaroak 18, larunbata, 11:00-14:00 / 17:00-21:00
  • Azaroak 19, igandea, 11:00-14:00 / 17:00-20:00

Azoka 948 Merkatuaren, Nafarroako Arteen Merkatuaren, proposamenaren barnean kokatzen da. Kultur sektorearen azoka profesional berrian 400 artista eta profesional baino gehiago elkartuko dira, eta diziplina ezberdinetako 70 proposamen artistiko baino gehiago izango dira. 

948 Merkatuaren lehen edizioa Iruñean egingo da, azaroaren 15ean eta 16an, eta horren helburuak izango dira Nafarroako kultur eremuko produkzioa erakustea sektore eta lurralde ezberdinetako banatzaile eta agenteei eta profesionalak eta agente kulturalak elkartzeko gunea izatea. 

948 Merkatuaren berrikuntza nagusia izango da azoken azoka izatea, diziplina artistiko guztiak hartzen dituelako: zinema eta telebista, arte eszenikoak, arte plastikoak, musikak, liburu, disko eta bestelako euskarrien edizioa eta industria sortzaile eta kultural berriak (ICCs); hala nola, diseinu digitala, moda eta ehungintza, arkitektura, ingeniaritza edo lanbide berriak. Azoka-eredu berria denez, orain arte ia ezagutzen ez zen elkarrizketa ahalbideratuko du diziplina guztien artean eta lanerako gune berean. 

STAND PARTE-HARTZAILEAK 

Alkibla, (6. Leihatila), Alfaffaylla Fundazioa (14. Leihatila), Denonartean (4. Leihatila), Laetoli (3. Leihatila), Mintzoa (5. Leihatila), GOR Diskakc (1. Leihatila), Hordago (1. Leihatila), Igela Argitaletxea (7. Leihatila), Katakrak (3. Leihatila), Kili Kids (2. Leihatila), Lamiñarra Kultur Elkartea (7. Leihatila), La Voz de la Merindad (14. Leihatila), Pamiela (8., 9. eta 10. Leihatilak). 

PARTICIPANTES EN ÁREA DE AUTOEDICIÓN

Arkaitz León Muela (Huts editorial), David Sanchís (Davidtz), Ensemble La Cuerda de Oro, Sandra Irairoz Cia, Jorge Vega (OK vídeo), Raquel león Urrutia, Daniel Barona (Tomeito), Eneko Zabalza  (Virenque band), Bárbara Ros, Yolanda Sánchez (Ysi kalima), Alberto Ibarrola Oyón.

STANDS EXTERIORES

Fundación Euskal Memoria, Panda Artist Management.

948 Merkatuak, Nafarroako Arteen Merkatuak, liburuaren, diskoaren eta bestelako euskarrien edizioaren azoka egingo du Iruñeko Autobusen Geltoki Zaharrean

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua - Nafarroako Arteen Merkatuaren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua
Iruñeko Udala

laguntzen dute

Obra Social La Caixa
Nafarroako Kutxa Fundazioa
Jorge Oteiza Museoa
Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutua
Euskal Institutua Etxepare
Région Nouveele-Aquitaine
Office Artistique Région Nouvelle-Aquitaine
Euskal Kultur Erakundea - Institut Culturel Basque
Eusko Jaurlaritza
Aragoiko Gobernua
La Riojako Gobernua
Servicio Navarro de Empleo - Nafar Lansare
Centro de Arte Contemponáreo de Huarte
Museo Universidad de Navarra
Nafarroako Museoa
Nafarroako Filmoteka
Nafarroako Antzerki Eskola
Musica Eskola Joaquín Maya
Indara
Zentral
AECT Eurorregión Aquitania-Euskadi-Navarra
Nafarroako Unibertistate Publikoa
Universidad de Navarra
Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UNED)
Enterprise Europe Network
Écrit cinéma livre audiovisuel
Réseau des indepéndants de la musique
ASTRE
Baionako Udala
Ayuntamiento de Bilbao
Azkuna Zentroa
Donostia San Sebastian
Zaragozako Udala
Logroñoko Udlaa
Pirinio Atlantikoen Kontseilu Orokorra
Communauté d’Agglomération Pays Basque
Generalitat de Catalunya
Europa Creativa
FRAC Aquitaine
Pôle Culture Santé
Le Laba
ADENNA - Alianza de Diseñadores
Bihartean Ganbera Mugakidea
Instituto Cervantes - Burdeos
Institut Français - Bilbao
Tres Reyes Hotela
Maisonnave Hotela
Asociación de Hostelería de Navarra
Euskal Herriko Musika Bulego Elkartea
Baluarteko Fundazioa
NICDO