es | eu | fr | en

Barkos Lehendakariak 948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatua inauguratu du

2018ko azaroaren 21, asteazkena

Nafarroako eta beste eskualdeetako kultura eta sormen industrietako 1.000 profesional baino gehiagok hartuko dute parte nazioarteko irismeneko azoka honetan.

Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, gaur goizean inauguratu du Baluarten 948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatua, eta azaroaren 22ra bitarte, Nafarroako eta beste eskualdeetako (estatukoak nahiz nazioartekoak) kultura eta sormen industrietako 1.000 profesional baino gehiago elkartzeko plataforma izango da. 

Barkosek bere hitzaldian nabarmendu du 948 Merkatuak Nafarroan sektore horiek dituzten premiei erantzun nahi diela eta haien kultur produkzioa sektore eta lurralde ezberdinetako banatzaileei eta agenteei erakutsi; beraz, “maila profesionalean erreferenteak izango gara arteen munduan”.

Bestalde, gustura agertu da Nafarroako Gobernuak sormen-industrien alde egindako apustua, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategian nabarmendutako sektore bat izanik, “hazten ari den industriaren bilakaerak babesten duelako, eta horrek etorkizuneko sektorea izateko duen potentziala berresteagatik”.

Lehendakariarekin batera, inaugurazioan honako hauek hartu dute parte: Ana Herrerak, Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirola eta Gazteriako kontseilariak; Guillaume Delpiroux-ek, Akitania Berriko Gobernuko Kultura eta Ondareko eskualde-zuzendariak; Joxean Muñozek, Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuordeak; eta Maider Belokik, Iruñeko Udaleko Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi delegatuak. 


Lehendakaria eta Herrera kontseilaria azokara bisitan. ( irudia handitu ) 

Inaugurazio-ekitaldiaren ondoren, Uxue Barkos Baluarten bildutako profesional batzuekin egon da. Gainera, zuzenean ezagutu ahal izan ditu parte hartzen duten enpresak (27 stand), eta hitzaldien, tailerren edo proiektuen aurkezpenen inguruetan barrena ibili da. 

Halaber, 948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatuaren lehen egunean bertan izan dira honako hauek: Elisabeth Douzille, Akitania Berriko Eskualde Kontseiluko Hezkuntza eta Herritarren Departamentuko idazkari nagusia; Nathalie Leuret, Bordeaux-eko Kultura eta Ondareko zuzendari ondokoa; Adriana Moscoso, Kultura Ministerioaren Kultur eta Sormen Industrien zuzendaria; Barbara Stacher, Europako Batzordeko Hezkuntza eta Kulturako zuzendari nagusia; Aitziber Atorrasagasti, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapeneko zuzendaria; Nacho Escuin, Aragoiko Gobernuko Kulturako zuzendari nagusia; Eduardo Rodriguez, Errioxako Gobernuko Kultura eta Turismoko zuzendari nagusia; eta Dori López Jurío, Nafarroako Gobernuko Kulturako zuzendari nagusia. 

Arratsaldean, 30 erakusketa artistiko baino gehiago egingo dira hiriko puntu ezberdinetan; halaber, Ziudadelan, obra-ikuskaldia eta arte plastikoko proiektuen aurkezpena egingo da; eta Nafarroako Museora eta Nafarroako Unibertsitatea Museora bisita gidatuak egin ahal izango dira.

Barkos Lehendakariak 948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatua inauguratu du

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua - Nafarroako Arteen Merkatuaren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua
Iruñeko Udala

laguntzen dute

Obra Social La Caixa
Nafarroako Kutxa Fundazioa
Jorge Oteiza Museoa
Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutua
Euskal Institutua Etxepare
Région Nouveele-Aquitaine
Office Artistique Région Nouvelle-Aquitaine
Euskal Kultur Erakundea - Institut Culturel Basque
Eusko Jaurlaritza
Aragoiko Gobernua
La Riojako Gobernua
Servicio Navarro de Empleo - Nafar Lansare
Centro de Arte Contemponáreo de Huarte
Museo Universidad de Navarra
Nafarroako Museoa
Nafarroako Filmoteka
Nafarroako Antzerki Eskola
Musica Eskola Joaquín Maya
Indara
Zentral
AECT Eurorregión Aquitania-Euskadi-Navarra
Nafarroako Unibertistate Publikoa
Universidad de Navarra
Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UNED)
Enterprise Europe Network
Écrit cinéma livre audiovisuel
Réseau des indepéndants de la musique
ASTRE
Baionako Udala
Ayuntamiento de Bilbao
Azkuna Zentroa
Donostia San Sebastian
Zaragozako Udala
Logroñoko Udlaa
Pirinio Atlantikoen Kontseilu Orokorra
Communauté d’Agglomération Pays Basque
Generalitat de Catalunya
Europa Creativa
FRAC Aquitaine
Pôle Culture Santé
Le Laba
ADENNA - Alianza de Diseñadores
Bihartean Ganbera Mugakidea
Instituto Cervantes - Burdeos
Institut Français - Bilbao
Tres Reyes Hotela
Maisonnave Hotela
Asociación de Hostelería de Navarra
Euskal Herriko Musika Bulego Elkartea
Baluarteko Fundazioa
NICDO