JAZZA / POPA / ROCKA
Londres eta Kopenhage artean garatu du karrera donostiarrak. Lau disko argitaratu ditu Little Red Suitcase bikotearekin, eta bi, bakarlari gisa, soinu ameslariak sortzeko duen erraztasuna erakutsita. Bere heziketa klasikoak bai jazzera, bai Björkengana hurbilarazten du, eta errepertorio egongaitz eta kitzikagarria sortzen du. Chicagoko Thrill Jokey disko-etxeak fitxatu du, eta 2019ko otsailean argitaratuko da bere hurrengo lana.
Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua - Nafarroako Arteen Merkatuaren berrikuntza guztien berri jasotzeko.