es | eu | fr | en

2019ko edizioa

Lehenengo ediziotik hasita, 948 Merkatuak profesional akreditatuei zuzendutako jarduerak eskaintzen dihardu. Hala, 948 PRO izenaren pean, eztabaidak, hitzaldiak, tailerrak, networking guneak edo proiektuen aurkezpenak egiten dira, bai eta esperientziak trukatzeko eta proposamenak eta harremanak egiteko jarduerak ere.

Aurten “Kultura proiektuen aurkezpena” izeneko jarduera ere egingo da, zeinean hamar bat proiektu lehiatuko diren bikaintasun sariak lortzearren, aurkezpen formatu dinamiko eta erakargarri bat baliatuz. Networkingerako gune eta gailu berriak ere sortu dira, bereziki Nafarroako sorkuntza ehuna gehiago eta hobeto proiektatzeko helburuarekin (Nafarroako sorkuntzaren leihoa eta Nafarroa Networking Art).

Berritasun horiez gain, aipatu behar dira ere 948 Merkatuko APParen funtzionalitate berriak, ekitaldian parte hartzen dutenen esperientzia hobetzea helburu dutenak.

948 PRO-ren baitan diziplinarteko izaera argia duten jarduerak egingo dira profesional akreditatuentzat

948 PRO topagune bat da sorkuntzaren eta kulturaren industrietako profesionalentzat. Merkatu bat da, trukea, lankidetza, sorkuntza eta arte proiektuen garapen komertziala eta prestakuntza ahalbidetzen dituen leku bat. Eta helburua da sinergiak sortzea eta aurrerapausoak ematea eta finkatzea maila profesionalean nahiz ekonomikoan. Horrela, 948 PRO espazio egokia izango da diziplina horiek guztiek elkarren artean duten harremana bistan jartzeko. Diziplinarteko sorkuntzaren eta edukien aldeko apustua egiten dugu, bada.

Gainera, 948 PRO lan eremu hirueleduna da (gaztelania, euskara eta frantsesa), eta tresnak jarri dira pertsonen arteko komunikazioa ahalbidetzeko.

PRO programan espazioak eta jarduerak berriro definitu dira, forora bildutako profesionalen parte hartzea eraginkorragoa izan dadin eta bertan gehiago ikas dezaten, eta hizlarien profil profesionalaren aldeko apustu indartsua egin da.

IZEN-EMATEAK


"Horizontes futuros de los sectores culturales y creativos". Oinarrizko inaugurazio elkarrizketa. 21/11/2018. Baluarte. 948 PRO.

"Horizontes futuros de los sectores culturales y creativos". Oinarrizko inaugurazio elkarrizketa. 21/11/2018. Baluarte. 948 PRO.


"PROYECTO GLOBAL DE ETOPIA". Gerardo Lahuerta Etopia. Hitzaldia. 23/11/2018. Baluarte, 948 PRO.

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua

laguntzen dute

Iruñeko Udala
Servicio Navarro de Empleo - Nafar Lansare
Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutua
Eurorregión Nouvelle-Aquitaine Euskadi Navarra

sedes

Baluarte
Gayarre Antzokia
Nafarroako Antzerki Eskola
Indara
Zentral
Walden Librería Café

Beste laguntzaileak

Nafarroako Unibertistate Publikoa
Universidad de Navarra
Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UNED)
Euskal Institutua Etxepare
Région Nouvele-Aquitaine
Euskal Kultur Erakundea - Institut Culturel Basque
NICDO
ASTRE
Baionako Udala
Institut Français - Bilbao
Communauté d’Agglomération Pays Basque
OARA
ALCA
RIM
Département Pyrénées-Atlantiques
Région Occitanie
Nafarroako Antzoki Sareak