2019ko 948 ART programak eboluzio bat proposatzen du, diziplinartekotasunerantz
948 Merkatuko erakustaldien programak bere burua berrasmatu du eta, aurtengo edizioan, diziplinartekotasunaren inguruan garatu da. Nafarroako, Estatuko eta nazioarteko arte proposamenak bildu dira, sormenaren eta berrikuntzaren ikuspegi zabal eta anitz bat eskaintzeko. Teknologia, gizarte erantzukizuna eta zigilua, esperimentazio estetikoa edo, besterik gabe, hizkuntza bereziak oinarri dituzten proposamenak dira, ikuslearengana, erabiltzailearengana eta herritarrarengana hurbiltzea helburu dutenak. 948 ARTek proposamen artistiko irisgarri, sentikor, harrigarri eta originalak ezagutzeko aukera ematen die profesionalei nahiz herritarrei oro har. 948 ART orainerako leiho bat baino gehiago da: etorkizuneko lente bat da.
Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.