es | eu | fr | en

948 ART deialdia

948 ART 2019 erakusketa-programarako arte-proposamenen deialdia

Deialdia 2019ko ekainaren 17tik 28ra zabalduko da

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatua eta Profesionalen Topagunea Nafarroako Gobernuko programa bat da, eta Kultura Departamentuko Kultura Ekintzako Atalak sustatzen du, zehazki. Bi programazioren bidez (ART eta PRO) egituratuko da. Profil heterogeneoa, ardura anitzekoa dute biek jomuga kulturaren eta artearen arloaren barruan.

2019ko ediziorako, artisten eta kultura-arloko profesionalen arteko topagune gisa sendotu nahi da 948 Merkatua, diziplinartekotasunaren inguruan. Arte-diziplina desberdinak barne hartzea ezaugarri izan badu ere beti, argi eta garbi diziplinartekoak diren sorkuntza eta edukiak dira edizio honen apustu garbia.

2019KO 948 MERKATUAK ARGI ETA GARBI DIZIPLINARTEKOAK DIREN SORKUNTZA ETA EDUKIEN ALDEKO APUSTUA EGINGO DU.


Baluarte. 948 Merkatua ART. "Emportats", La Trócola Circo. 22/11/2018. Baluarte. 948 ART.

DEIALDIAREN XEDEA

Horregatik, 948 Merkatuaren 2019ko edizioan aurkezteko moduko diziplinarteko proposamen artistikoak identifikatu eta erakartzea ditu helburu deialdiak.

Baldintza hauek bete beharko dituzte proposamenek:

  • Nagusi duen lengoaia gorabehera,  argi eta garbi diziplinartekoa izan behar du proposamen artistikoak.  Horrek esan nahi du proposamenaren definizio formalaren eta/edo edukien arabera erabiliko direla  diziplina/lengoaia artistikoak.
  • Artista edo sortzaile profesionalen proposamenak izan behar dute, eta haiek kontratatzeko moduan egon behar dute.
  • 2019ko azaroaren 20 eta 21ean 948 Merkatuan egoteko aukera izatea.
  • Jadanik hedatze- edo merkaturatze-aldian dauden  bukatutako lanak izan behar dute.
  • Deialdian zehaztutako parte hartzeko betekizun, prozesu eta baldintza guztiak onartu behar dituzte.

Proposamenak Nafarroakoak, Espainiako gainerako autonomia-erkidegoetakoak edo atzerrikoak izan daitezke (zehaztu beharko da jatorria izen-ematean).

Nafarroako proposamenek lehentasuneko espazioa izango dute programazioan.

NAFARROAKO PROPOSAMENEK LEHENTASUNEKO ESPAZIOA IZANGO DUTE PROGRAMAZIOAN

"No "No Man's Land", Paul Les Oiseaux. Teatro. 22/11/2018. Baluarte. 948 ART.

PROZESUAK ETA EPEAK

Deialdia 2019ko ekainaren 17tik 28ra zabalduko da.

Osatu gabeko izen-emateak ez dira ez erregistratuko, ez aintzat hartuko.

Izena emateko epea amaituta, 948 Merkatuaren langile teknikoek izen-emateak berrikusi, proposamena egiaztatu eta datu-base bate osatuko dute haiekin.

948 ART 2019 programaren programazio artistikoa egiteko ardura duen batzorde artistikoak erabiliko du datu-basea. Batzordeak beste informazio-iturri batzuk ere erabiliko ditu: 948 Merkatuaren aurreko edizioetako proposamenen erregistroa, Kultura Kontseilaritzaren beste laguntza-deialdietara aurkeztutako proposamenak eta batzorde artistikoaren kideek zuzenean egindako ekarpenak.

948 Merkatuaren programazio artistikoa 2019ko irailaren 31n ezagutaraziko da, beranduenez, eta deialdian sartutako parte-hartzaile guztiei jakinaraziko zaie.

PROGRAMAZIO-BALDINTZAK

Aukeratu eta programatutako proposamen guztiak programazioko zerrendatan (slot) sailkatuko dira, eta diru-kopuru bana esleituko zaie ekoizpenari/erakustaldiari laguntza gisa. 948 Merkatua artistak eta lanak hedatu eta merkaturatzen laguntzeko tresna da.

Batzorde artistikoak eta Kultura Departamentuak ezarriko dute zerrenda bakoitzeko diru-kopurua, programazioaren amaierako osaketaren arabera. Parte-hartzea baieztatu aurretik jakinaraziko zaie programazioan parte hartzeko aukeratutako guztiei.

948 Merkatuaren antolakuntzak arte-proposamenen langile artistiko eta/edo teknikoen bidaia- eta ostatu-gastuak ere ordainduko ditu. Horrez gain, bi pertsonaren sarrera gehienez ordainduko du proposamen bakoitzeko.

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua