Azaroaren 20, 21 eta 22an 948 Merkatuaren hirugarren edizioko 948 ART programazioa eskainiko da Iruñeko hainbat lekutan, diziplinarteko eredu bateranzko bidean. Eta urrats horretan prozesu eta neurri berriak inplementatu dira, definizio artistikoa eta profesionala berritzen laguntzeko.
948 ART programaren baitan, diziplinarteko proposamen artistikoak eskainiko dira, aurreko urteetan baino espazio gutxiagotan baina elkarren artean lotuta. Hiru egunez, Nafarroako, Estatuko eta nazioarteko sorkuntza artistiko erakargarri eta iradokitzaileena ezagutzeko aukera emanen du 948 ARTek.
Aurtengo edizioan, goizetan Baluarteko Erakusketa Aretoan eskainiko da 948 ART programazioa: Project room delakoak, Performanceak eta Errealitate birtuala, bisitariek gozatzeko. Jarduera hauez gain, performanceak eta ikus-entzunezko erakustaldiak egingo dira.
948 ARTeko jarduerez gozatzeko gonbidapenak berrerabilgarriak dira; gonbidapen berarekin edozein egoitzatan egindako ikuskizunetara sar daiteke. Gonbidapenak eskuragarri daude 2019ko egoitzetan: Baluarteko leihatila, ENT-NAE, Gaiarre Antzokia, Zentral aretoa, Indara kluba eta Walden liburu denda - kafetegia.
948 Merkatuko erakustaldien programan diziplinarteko 24 sorkuntza bilduko dira aurten, hainbat gairen inguruan: gizartearen kezkak, genero berdintasuna, lurraldearen eta kulturaren oreka, edo ingurumenaren babesa, besteak beste.
Diziplinarteko sorkuntzaren eta testuinguruen aniztasunaren inguruan eraikitako sei proiektu berezi bilduko dira hemen, eta espazioa eta denbora aurkezteko mugak zalantzan jarriko dituzte teknologia nahiz unibertso analogikoa baliatuta.
Espazio honetan bilduko dira sorkuntzako bi proposamen, neurozientzian, esperientzia subjektiboen areagotzean, giza gorputzaren azterketan edo desberdinen arteko enpatian oinarrituta begiratzen diotenak munduari
Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.