es | eu | fr | en

948 Merkatua 2018

948 Merkatua–Nafarroako arteen Merkatua-ren bigarren edizioa egingo da 2018an, helburu zehatz hau duten begirada partekatuek osatutakoa: sinergia gehiago eragitea, aurrerapen eta sendotze profesional eta ekonomikoak erraztuko dutenak. 

Nafarroako eta inguruko sormen- eta kultura-sektoreentzako erreferentziako plataforma bilakatu da 948 Merkatua. Aurreko edizioan 948 Merkatua kulturaren eta sormenaren mugarria egiteko ahaleginak batu zituzten profesional (produktoreak, hedatzaileak, sortzaileak,  galeristak, artistak, kritikariak, ikerlariak, babesleak…) zein diziplina (arte plastiko eta ikusizkoak, arte eszenikoak, edizioa, musika, ikus-entzunezkoa…) ugari eta anitzek egindako esfortzuari eta emandako ospeari esker, apustua handitzeko moduan dago 2018ko edizioa.

948 Merkatuak, beraz, bat egin du jada abiatutako lankidetza-dinamikekin, baina helburua harago doa: haiek handitu eta haietan sakontzea. Aurreko edizioan Euskadirekin eta Nouvelle Aquitaine eskualdearekin, besteak beste, hasitako lankidetza sakona are sakonagoa izango da edizio berrian, edukietan eta proposamen artistikoetan parte hartuko baitute. Lankidetzak, bestetik, oihartzuna izan du Euroerregioan berean, zeinaren kide baita Nafarroa. Euroerregioaren proiektu estrategikoa baita, mugaz gaindiko beste edozein lankidetza-proiektu sortu eta bultzatzeko erreferentziako plataforma da dagoeneko 948 Merkatua.  Bertan lan egiten duten profesional gehienentzat lan- eta lankidetza-ingurunea izan ez ezik, Europa lehiakor eta mundu global batean bere tokia aurkitzen laguntzen ahal dien eramailea ere izan daiteke Euroerregioa. 

948 Merkatua–Nafarroako Arteen Merkatua-ren 2018ko edizioak profesionalek aurrekoari egindako harrera bikainaren lekukoa hartuko du, lanabes publiko gisa hazi eta hobetze aldera. Horretarako, hots, bertaratuko diren profesionalei lan-espazio handiagoa emateko, beste egun bat gehitu da, baita kolaborazio-mapa joria handitu eta sendotu ere.

948 Merkatua–Nafarroako arteen Merkatua-k bi programazio-multzotan antolatu ditu jarduerak:

PRO. Profesionalei zuzendutako jarduera guztiak barne hartzen ditu, eta Baluarten egingo dira, goizero:  erakustokiak, hitzaldiak, tailerrak, proiektuen aurkezpenak...
ARTISTIKOA. Programazio artistiko osoa barne hartzen du, hiriko hainbat tokitan, eta, profesionalei ez ezik, jende guztiari ere zabalik egon ohi dira.

948 Merkatua Artistikoa-k artista- eta sortzaile-talde bat hartuko du 2018ko edizioan, baita arte- eta sormen-diziplina desberdinetako lan-sorta bat ere, batzorde artistiko profesional batek aukeratutakoak guzti- guztiak; Euskadik zein Nouvelle Aquitaine-k egindako proposamenak ere ikustaraziko dira.

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua

laguntzen dute

Iruñeko Udala
Servicio Navarro de Empleo - Nafar Lansare
Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutua
Eurorregión Nouvelle-Aquitaine Euskadi Navarra

sedes

Baluarte
Gayarre Antzokia
Nafarroako Antzerki Eskola
Indara
Zentral
Walden Librería Café

Beste laguntzaileak

Nafarroako Unibertistate Publikoa
Universidad de Navarra
Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UNED)
Euskal Institutua Etxepare
Région Nouvele-Aquitaine
Euskal Kultur Erakundea - Institut Culturel Basque
NICDO
ASTRE
Baionako Udala
Institut Français - Bilbao
Communauté d’Agglomération Pays Basque
OARA
ALCA
RIM
Département Pyrénées-Atlantiques
Région Occitanie
Nafarroako Antzoki Sareak