es | eu | fr | en

948 Merkatua 2019

948 MERKATUA, NAFARROAKO ARTEEN MERKATUA ETA TOPAGUNE PROFESIONALA. 

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatua eta Profesionalen Topagunearen hirugarren edizioak diziplinarteko merkatu eta foro gisa sendotu nahi du. Hartara, sormen- eta arte-diziplina guztiak biltzeaz gain, diziplina horiek nola eragiten dieten elkarri ikusteko behatokirik onena eskainiko du.

Sorkuntza hibridoaren eta diziplinarteko edukien aldeko apustua da, ulertzen baita arte-diziplinen arteko elkarrizketak gaur egungo sormen- eta kultura-berrikuntza interesgarrienak sortzen dituela.

48 MERKATUAK SORKUNTZA HIBRIDOAREN ETA DIZIPLINARTEKO EDUKIEN ALDEKO APUSTUA EGITEN DU


Baluarte. 948 PRO.

Berritua dator edizioa, aldaketak izan baitira definizio artistiko eta profesionalean. Izan ere, bultzada bat eman nahi zaio 948 Merkatuari, baita nafar kulturaren proiekzioari ere, haren mugetatik harago. Halaber, erakargarriagoa egin nahi dugu hitzordua, irekiagoa eta abegikorragoa, hartara hurbildu nahi duen profesional ororentzat.

948 Merkatuaren 2019ko edizioa aurrerapausoa da programa honen ontze- eta sendotze-bidean. Bi programazioak mantentzen badira ere, hots, 948 PRO (hitzaldiak, tailerrak, bilera profesionalak, solasaldiak, mintegiak, stand-eremua, networking-eremua...) goizetan, Baluarten, eta 948 ART (erakustaldi artistikoak) arratsaldeetan, Iruñeko hainbat espaziotan, aurtengo edizioak eredu funtsezkoago eta argiago baterantz egingo du. Eraldaketa horretan, prozesu eta neurri berriak ezarriko dira definizio artistiko eta profesionalaren berritzeari laguntze aldera. 

Horrela, 948 PRO programak espazioak eta jarduerak birdefinituko ditu, profesionalen bertaratzea eta parte-hartzea eraginkorragoa eta hezigarriagoa izan dadin. 948 ART programak, ordea, diziplinarteko proposamen artistikoak erakutsiko ditu elkarri lotutako espazio txikiagotan; batzorde artistiko espezializatu batek aukeratuko ditu proposamenak.

BATZORDE ARTISTIKO ESPEZIALIZATU BATEK AUKERATUKO DU 948 ART PROGRAMA, ETA  ELKARRI LOTUTAKO ESPAZIO TXIKIAGOTAN ERAKUTSIKO DA.

948 PRO PROGRAMAK ESPAZIOAK ETA JARDUERAK BIRDEFINITUKO DITU, BIKAINTASUNA HELBURU


"Catástrofe", La Caja. Teatro. 21/11/2018. Escuela Navarra de Teatro. 948 ART.

Beste lurralde batzuetaranzko proiekzioak jarraitzen du izaten 948 Merkatuaren lehentasuna. Akitania Berria, Euskadi, Errioxa, Aragoirekin... eta, besteak beste, Euskadi

Akitania Berria-Nafarroa Euroerregioarekin egindako lana bazter utzi gabe, beste foku batzuk gehituko ditugu, nazioko kultura-nukleo nagusiekin (Madril, Katalunia, Valentzia…) zein nazioarteko beste eremu berri eta zabalago batzuekin lan egingo baitugu hemendik aurrera.

 

BESTE LURRALDE BATZUETARANZKO PROIEKZIOAK JARRAITZEN DU IZATEN 948 MERKATUAREN LEHENTASUNA.

 

Diziplinartekotasunaren Nafarroako Arteen Merkatua eta Profesionalen Topagunea da 948 Merkatua. Arte-, sormen- eta kultura-jakinguraren topagunea eta hitzordua da profesionalentzat, berria eta harrigarria dena ezagutu eta harekin lan egiteko, estilo, diziplina eta ortodoxiaz harago. Ez baitago ez sorkuntzarik, ez kulturarik jakingura-izpirik gabe. Eta hari eskainiko diogu eraldaketa ezaugarri nagusi duen edizio hau, hots, jakinguraren edizioa.


Baluarte. 948 PRO.

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua