es | eu | fr | en

948 Merkatua 2019

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatua eta Profesionalen Topagunea
Azaroak 20-22, Iruñea, Nafarroa

 

  • Aurtengo 948 Merkatuan diziplinarteko sorkuntzaren aldeko apustua egingo da, tokiko mailatik maila globalera.  
     
  • 948 Merkatua Nafarroako Gobernuaren bitarteko bat da, ororen gainetik helburu duena elkarrizketa eta truke eta aberastasun kulturala eta profesionala bultzatzea. Aukera bat da networking-erako, ezaguerak lortzeko, elkartzeko, ezagunekin eta ezezagunekin konektatzeko, ikasteko… Azken batean, aukera bat kultura sortzeko, kultura hobe bat sortzeko. 
     
  • Apustu honen helburua da Nafarroa argi eta garbi berrikuntza artistikorantz eta kulturalerantz bideratutako merkatu nazionala eta nazioartekoa izatea. Arteen eta kulturaren mundua dinamikoa eta aldakorra da eta, testuinguru horretan, 948 Merkatuak arreta foku nagusietako bat izan nahi du.
     
  • Arteen eta kulturaren munduaren motorra sormena da. Eta motor hori beti aktibo dagoenez, proposamen berriak, forma berritzaileak eta ideia originalak daude etengabe. 948 Merkatuak begirunez hartzen du sormen hori eta egindako berrikuntzen parte bat erakusgai jartzen du, fokua Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdeko proposamenetan jarrita, eskualde hori lehenengo ediziotik ari baita programari babesa ematen. 
     

Aurtengo 948 Merkatuan diziplinarteko sorkuntzaren aldeko apustua egingo da, tokiko mailatik maila globalera. 

 


Baluarte. 948 PRO.

  • Era berean, 948 Merkatuak konplizitatea sortzen jarraitzen du gertuko lurraldeekin: Euskadi, Akitania Berria, Errioxa eta Aragoirekin, hain zuzen. Izan ere, hori da 948 Merkatuaren irismen eta hedapen esparru naturala, eta asko dira lurralde horietatik datozen artistak eta profesionalak. 
  • Programazio artistikoa (ART) batzorde artistiko batek gauzatu du, zeinak taldean lan egin duen ekimenak batu, oreka bilatu, elkarrizketa baliatu eta testuinguruak eta bestelakoak proposatzeko. Eta lan horren emaitza kalitate nabarmena eta diziplinarteko izaera duten 32 proposamen artistikok osatutako programazio bat da. 

  • 948 Merkatua ART-ek, proposamen artistiko programatuen bidez, gizarteko gaiak eta kezkak bildu eta profesionalen eta herritarren aurrean jartzen ditu, haien iritzia ezagutzeko. Artistek hainbat gai dituzte aztergai haien lanetan, besteak beste genero berdintasuna, lurralde eta kultura oreka edo ingurumenaren errespetua, eta gai horiek ikusleengana helarazi nahi dituzte, proposamenen kalitate plastikoa edo formala alde batera utzi gabe. 
  • 948 Merkatua ART aukera bat da Nafarroako sorkuntza artistiko erakargarri eta iradokitzaileenera gerturatzeko eta, aldi berean, oso ezagunak ez diren nazioarteko eta Estatuko proposamenetara gerturatzeko ere. 

Programazio artistikoa (ART) batzorde artistiko batek gauzatu du, zeinak taldean lan egin duen ekimenak batu, oreka bilatu, elkarrizketa baliatu eta testuinguruak eta bestelakoak proposatzeko.


"Catástrofe", La Caja. Teatro. 21/11/2018. Escuela Navarra de Teatro. 948 ART.

  • Aurtengo 948 Merkatuan eredua sinplifikatu eta funtsera jo nahi izan da, hura hobetzeko: erakusketa lekuak kontzentratu dira, Baluartea gune bihurtuta, eta proposamen artistiko gutxiago egin dira, modu egokian jaso eta aurkeztu ahal izateko.
     
  • Proposamen guztiek hurbileko formatua dute, espazio edo jaialdi handiak ez diren programazio testuinguruetan ere aurkeztu ahal izateko. Era horretan, 948 Merkatuak beste kultura ingurune batzuetara gerturatu nahi du sorkuntza.

Aurtengo 948 Merkatuan eredua sinplifikatu eta funtsera jo nahi izan da, hura hobetzeko

  • Zentzu horretan, aurtengo 948 Merkatuan jarduera berriak antolatu dira PRO programazioaren baitan: 
    • Nafarroako sorkuntzaren leihoa, gure mugetatik haratago zabaltzeko prestatuta dauden proiektu artistikoetako batzuen erakusleihoa.
    • Navarra networking ART, Nafarroaz kanpoko profesionalen eta lurraldeko agente kultural eta artistikoen arteko topagunea.
    • Proiektu kulturalen aurkezpena, besteak beste kultura-gizartea, kultura-berrikuntza eta kultura-jasangarritasuna binomioak uztartzen dituzten kultura proiektu onenak aintzat hartzea helburu duen Estatu mailako deialdi irekia.

Baluarte. 948 PRO.

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua

laguntzen dute

Iruñeko Udala
Servicio Navarro de Empleo - Nafar Lansare
Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutua
Eurorregión Nouvelle-Aquitaine Euskadi Navarra

sedes

Baluarte
Gayarre Antzokia
Nafarroako Antzerki Eskola
Indara
Zentral
Walden Librería Café

Beste laguntzaileak

Nafarroako Unibertistate Publikoa
Universidad de Navarra
Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UNED)
Euskal Institutua Etxepare
Région Nouvele-Aquitaine
Euskal Kultur Erakundea - Institut Culturel Basque
NICDO
ASTRE
Baionako Udala
Institut Français - Bilbao
Communauté d’Agglomération Pays Basque
OARA
ALCA
RIM
Département Pyrénées-Atlantiques
Région Occitanie
Nafarroako Antzoki Sareak