es | eu | fr | en

948 Merkatua Pro

Esperientziak partekatzen

Esperientziak partekatuz

948 Merkatua sormenaren eta kulturaren arloko industrietako profesionalak elkartzeko plataforma da. Alde batetik, merkatua da, proiektu sortzaileak eta artistikoak trukatzeko, horien garapen komertzialerako eta elkarlanerako lekua da. Eta, bestetik, prestakuntzarako eta informaziorako tartea ere bada.

Ildo horretan, 948 Merkatuarentzat, sektore artistiko guztiek (zinema, arte eszenikoak, musika, diseinua,…) funtzionamendurako espezifikotasunak dituzte, baina diziplina ezberdineko profesionalak elkartuta, kulturaren balioa biderka dezaketen sinergiak sor daitezke. 

948 Merkatua Pro kultura eta artearen arloko profesionalek lan egiteko espazioa da, haien diziplina eta erantzukizunak edozein izanda ere: programatzaile artistikoak, ekipamenduen eta jaialdien arduradunak, kulturaren kudeatzaileak, aholkulariak,… Baluarten izango da hilaren 15ean eta 16an, 9:00etatik 14:00etara. Aukera hauek egongo dira:

2017ko azaroaren 16, osteguna

  • Stands

    Instituzio publiko, enpresa eta erakunde kulturalen informaziorako standak.

  • Lanerako eta networking-erako eremuak
    Gune batzuk jarriko dira topaketa eta profesionalen arteko lana errazteko eta egokitzeko.
  • Laborategiak

    Hitzaldi baten iraupena baino luzeagoak, baina erabat bateragarriak gainerako jarduerekin. Tailer bakoitza aditu batek emango du, eta garrantzizko edo gaurkotasuneko gaien inguruan parte hartzeko eta ikasteko bideratuko dira.

  • Hitzaldiak

    Gaikako hiru ibilbideri jarraiki, ordu erdiko denboran aurkezpen publikoa egingo da, eta, horrela, proiektu eta esperientzia kultural dezente erakusteko eta ezagutzeko aukera egongo da.

  • Proiektu artistikoen aurkezpena

    Produkzio-prozesuaren faseren batean dauden artisten proiektuak aurkezteko bereziki jarritako espazioa.

  • Hitzorduen kudeatzailea

    Hitzorduen kudeatzaileari esker, hitzorduak aurrez hitzartu ahal izango dira egiaztatutako profesionalekin. Egiaztatutako profesionalek eta artistek e-maila jasoko dute kudeatzailearen aplikaziora sartzeko estekarekin. 

    Laguntzaile-talde bat zerbitzu horretan laguntzeko egongo da, profesional guztien eskura. 

     

  • WIKIGUNEAUN

    Sortzaileekin, artistekin eta proiektuekin lotuta, Wikipedian agertzen diren edukiak osatzeko, hobetzeko eta sakontzeko gunea eta zerbitzua da. 

  • Bilera instituzionalak eta profesionalak

    Aldi berean, hainbat bilera instituzional edo erakunde sektorialen bilerak egingo dira.

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua