948 MERKATUA PRO: BEGIRADA PARTEKATUAK
948 Merkatua Pro sormen eta kultura industrietako profesionalak elkartzeko plataforma bat da. Merkatu bat da, trukerako eta lankidetzarako esparru bat, sormenezko proiektuen zein proiektu artistikoen garapen komertzialerako leku bat, baita prestakuntzaren sustapenerako eremu bat ere.
Azken batean, 948 Merkatua Prok bere baitan hartzen ditu profesional egiaztatuentzako jarduerak, diziplina anitzekoak: arte plastikoak eta bisualak, arte eszenikoak, edizioa, musikak, zinema eta telebista, diseinua eta kultura nahiz sormeneko beste industria batzuk. Helburua zera da, sinergia, aurrerapen eta finkatze profesionalak eta ekonomikoak eragitea.
948 Merkatua Pro lanerako espazio hirueleduna (gaztelania, euskara eta frantsesa) ere bada; bertan, komunikazioa errazteko tresnak prestatu ditugu.
Hitzordu profesional hori azaroaren 21ean, 22an eta 23an egingo da, Iruñean, Baluarte-Nafarroako Biltzar Jauregia eta Auditoriumean.
OHARRA: 948 Merkatua egiten den aldi berean, Baluarteko Harresiaren Aretoan ikusgai egongo da Cristina Núñezen Únicas (Bakarrak) erakusketa, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:15era. Profesional akreditatuek bisita gidatuak egiteko aukera izango dute.
948 MERKATUA PRO 2018
948 Merkatua 2018 hasiko da, Nafarroako arteen merkatua. Zatoz ongi etorri ekitaldira, Zentral aretoan. AZA. 20 - 21h.
Bost ibilbide tematikoren inguruan antolatuta, kulturaren arloko profesional handiek proiektu eta esperientzia kultural ugari azaldu eta emango dituzte ezagutzera hitzaldietan, ordu erdiko saioetan.
Topaketa hauetan kultur eta sormen sektorearentzat garrantzia duten gaietan sakonduko dugu, debatearen eta kontrastearen bitartez.
Hitzaldiak baino luzeagoak dira, baina gainerako jarduerekin erabat bateragarriak. 948 Merkatua Prok lau lantegi izango ditu, adituek eskainiak eta garrantzia edo gaurkotasuna duten gaiei lotutako ikaskuntzara eta partaidetzara bideratuak.
Profesionalen arteko topaketa eta lana errazteko eta hartzeko espazioak.
Erakunde publikoen, enpresen eta elkarte kulturalen informazio standak jartzeko espazioa.
Ekoizpen prozesuaren fase desberdinetan dauden proiektuak aurkezteko espazioa.
Gainerako jarduerekin batera, hainbat bilera egingo dituzte erakundeek edo sektoreko elkarteek.
2018ko 948 Merkatua ekimenaren itxiera instituzionala, non emanaldia eskainiko duen Pamplona Jazz Big Band / Iruña Jazz Big Band taldeak.
Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.