es | eu | fr | en

948 Merkatua Proiektuak

“Nafarroako sorkuntzaren leihoa” & "Kultura proiektuen aurkezpena"

2019an, proiektuak bi formatutan aurkeztuko dira. Azaroaren 21ean, osteguna, 9:30ean, “Nafarroako sorkuntzaren leihoa” egingo da Baluarteko Ganbera Aretoan; Estatuan nahiz nazioartean proiekzioa duten proiektuen aurkezpen bat izango da. Eta azaroaren 22an, ostirala, 11:00etan, "Kultura proiektuen aurkezpena" egingo da Antonella Brogliaren eskutik, 948 PRO programaren baitan.

 

ANTONELLA BROGLIA
Antonella Broglia italiarrak publizitatean eta marketinean lan egin izan du hiru hamarkadaz, eta Saatchi & Saatchi agentziako kontseilari delegatua izan da Espainian, bai eta European Board-eko kidea ere. Berrikuntzako Infonomia think tank-eko aholkularia izan da, eta TEDxMadrid eta TEDxYouth@Madrid hitzaldiak antolatu ditu 9 urtez. Gaur egun TEDx programako senior enbaxadorea da, bai eta Ashoka España-ko enbaxadorea eta TVE-2ko “Para todos la 2” saioko gizarte berrikuntzako kolaboratzailea ere. Kulturaren arloko ekintzaileen plataformak eta arteetarako eta kulturarako kudeaketa eredu berriak sustatzen ditu. Aktorea da “Theatre for the People” konpainian eta irakaslea public speaking-en.

 

Kultura Proiektuen Aurkezpena

Azaroaren 22an, ostirala, 11:00etan, finalera iritsi diren 12 proiektuak aurkeztuko dira Baluarteko Ganbera Aretoan. Aurkezpen bakoitzean 10 irudi proiektatuko dira, eta saio bakoitzak 10 minutuko iraupena izango du: 5 minutu aurkezteko eta 5 minutu ikusleekin hitz egiteko. 

Epaimahaiak honako hauek baloratuko ditu: diziplinartekotasuna, edukien kalitatea eta bideragarritasuna, eta, kategoria bakoitzaren baitan berariaz, eragin ekonomikoa, eragin soziala eta berrikuntza maila.

Kategoria bakoitzetik proiektu bat hautatuko da eta irabazleetako bakoitzak 1.500 €-ko laguntza jasoko du. Aipatu kategoriak hauek izango dira:

  • Kultura eta ekonomia jasangarritasuna. Ekonomiaren eta enpleguaren aldetik bideragarriena den diziplinarteko proiektuari.
  • Kultura eta gizartea. Balio sozialen garapenean ekarpen handiena egiten duen diziplinarteko proiektuari.
  • Kultura eta berrikuntza. Berrikuntzaren aldetik planteamendurik onena duen diziplinarteko proiektuari.

EPAIMAHAIA:

  • Marisol Martínez, Kultura eta Kirol Departamentuko Programa Artistikoak eta Hedapena Ataleko burua (Nafarroako Gobernua).
  • Carlos Almela, Carasso Fundazioaren “Arte Ciudadano España” programaren arduraduna
  • Karlos G. Liberal, Bikolabs-en arduraduna, Bikoren espekulazio laborategia. 
  • Pepa Octavio de Toledo, Thyssen-Bornemisza Museo Nazionalaren Babesletza eta Mezenasgo arduraduna.
  • Sergio Pérez García, Nafarroako Unibertsitateko kidea eta Enterprise Europe Networkren ordezkaria Iruñean.

SUSTATZAILEA ETA DINAMIZATZAILEA

  • Antonella Broglia. TED eta Ashoka Fundazioaren enbaxadorea Espainian.

Nafarroako sorkuntzaren leihoa

Foru Erkidegotik kanpo eraman litezkeen proiektu artistiko berezien aurkezpena, Nafarroako Gobernuaren Artisten Erregistroan inskribatutako sortzaileen eskutik.

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua

laguntzen dute

Iruñeko Udala
Servicio Navarro de Empleo - Nafar Lansare
Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutua
Eurorregión Nouvelle-Aquitaine Euskadi Navarra

sedes

Baluarte
Gayarre Antzokia
Nafarroako Antzerki Eskola
Indara
Zentral
Walden Librería Café

Beste laguntzaileak

Nafarroako Unibertistate Publikoa
Universidad de Navarra
Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UNED)
Euskal Institutua Etxepare
Région Nouvele-Aquitaine
Euskal Kultur Erakundea - Institut Culturel Basque
NICDO
ASTRE
Baionako Udala
Institut Français - Bilbao
Communauté d’Agglomération Pays Basque
OARA
ALCA
RIM
Département Pyrénées-Atlantiques
Région Occitanie
Nafarroako Antzoki Sareak