es | eu | fr | en

1.000 profesional baino gehiagok parte hartuko dute 948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatuan, azaroaren 21, 22 eta 23an

1.000 profesional baino gehiagok parte hartuko dute 948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatuan, azaroaren 21, 22 eta 23an
2018ko azaroaren 16, ostirala

Berrikuntza gisa, azokak egun bat gehiago izango du egitarauan, eta Euskadi eta Akitania Berria gonbidatutako lurralde gisa etorriko dira. 

948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatuaren bigarren edizioa azaroaren 21, 22 eta 23an egingo da, eta bertan Nafarroako eta beste eskualdeetako (estatukoak nahiz nazioartekoak) kultura eta sormen industrietako 1.000 profesional baino gehiago elkartuko dira. 948 Merkatua hasteko bost egun falta direla, 1.112 pertsonek eman dute izena: 688 profesional, 361 artista, 33 stand eta 30 prentsa-akreditazio. Izen-ematea ostiralean, azaroaren 16an, itxiko da 00:00etan; beraz, akreditazio-kopuru osoa gehitzea espero da. 

Aurten, 948 Merkatuak egun bat gehiago izango du egitarauan, eta Euskadik eta Akitania Berriak (Euro-eskualdeko kideak) gonbidatutako lurralde gisa parte hartuko dute. Eta horrek guztiak helburu nagusi bat izango du: profesionalen artean begiradak partekatzea, sinergiak sortze aldera, aurrerapen eta finkapen profesionalak eta ekonomikoak egin ahal izateko. 

Vianako Printzea Erakunde-Kulturako zuzendari nagusi Dori López Juriok, Iruñeko Udaleko Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi delegatu Maider Belokik eta Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendari Carmen Orozek azoka honen bigarren edizioko programazioaren eta izen-emateen gaineko datu berriak eman dituzte. Proiektua estrategikoa da Iruña eta Nafarroarentzat, kultura eta sormen industrien eremuan, eta Nafarroako Gobernuak antolatu du, Iruñeko Udalarekin, Caixa Fundazioarekin, Nafarroako Kutxarekin eta beste erakunde batzuekin elkarlanean. 

Edizioak ongietorria egingo die parte-hartzaileei azaroaren 20an, 21:00etatik aurrera, Zentral aretoan egingo den ekitaldian. Hurrengo egunean, Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioa 948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatuko profesionalen gune bilakatuko da. 

Azaroaren 21, 22 eta 23ko goizetan, 9:00etatik 15:00etara bitartean, diziplina arteko topaketa eta elkarrizketa egingo da ehun proposamen baino gehiagorekin. Baluarten gauzatuko da 2018rako hautatutako goiburua, “Partekaturiko begiradak”, eta prestakuntza eta informaziorako gunea izango da, sinergiak sortzeko eta trukean eta berrikuntzan oinarritutako proiektuak garatzeko lekua, kultura eta sorkuntzako profesionalen artean begiradak partekatzekoa izateaz gain. 

Horrez gain, lehen bi egunetan, arratsaldez, 70 erakustaldi artistikotik gora programatu dira Iruñeko leku ezberdinetan, eta profesionalentzat zein publikoarentzat oro har irekita egongo dira. Nafarroako eta gonbidatutako lurraldeetako artistek beren zinema eta telebistako proposamenak, arte eszenikoak, musikak eta arte plastikoak eta ikusmen-arteak erakutsiko dituzte. 

Eta azaroaren 23an, azoken azokak amaiera emango dio bigarren edizioari, Pamplona Jazz Big Band-en emanaldiarekin; era horretan, amaituko da Baluarten 948 Merkatua. 

Profesionalen nahiz artisten eta prentsako akreditazioak www.948merkatua.com web gunean eska daitezke. Akreditazioei esker, azokaren eremu profesionalera nahiz programaturiko erakustaldi guztietara sartu ahal izango da. 

Publiko orokorrarentzako sarrerak programazioa duten espazio guztietan jaso daitezke. Sarrera bakar batekin erakustaldi guztietara sar daiteke; muga bakarra edukiera izango da. Soilik Nafarroako Filmotekan kobratuko dute euro bateko sustapen-prezioa. 

PRO programazioa

Baluarten, tailerrak, hitzaldiak, debateak, standak, proiektu artistikoen aurkezpenak eta lan-bilerak egingo dira. 

Tailerrak adituek emango dituzte, eta gaurkotasuneko gaiak ikastera eta horietan parte hartzera bideratuko dira; hala nola, programen eta proiektuen ebaluazioaren erabilerak eta aukera zehatzak; kulturaren egungo komunikazioa gizartearekin konektatzeko; nola zukutu sormena harik eta (gutxienez) egunero burutazioaren bat lortu arte; edo nola egin aurre arrakastarekin nazioartekotzeko estrategia oso bati. Tailerrak Juan Andrés Ligero, Pilar Gonzalo, César Oroz eta Marcos G. Alonsok emango dituzte. Baluarteko prentsa-aretoan burutuko dira. Laborategietan parte hartzeko, aurrez izena eman behar da www.948merkatua.com web orrialdean. 

Hitzaldien programan, 40 saio baino gehiago egingo dira, eta profesionalekin batera praktikak eta esperientziak aztertuko dira goizero, aldi berean; 30 minutukoak izango dira, eta gaztelerara, euskarara edo frantsesera itzuliko dira. Lau gaikako ibilbidetan banatuko dira; hala nola, diseinua eta sormena, Euro-eskualdea lan-ingurune bezala, profesionalizazioa, kultura eta sormen industrien errealitatea eta Nafarroa inguruneko eskualdeekin alderatuta eta partekaturiko merkatuen potentzialtasuna. 

Gainera, saioetan gaurkotasuneko bestelako gaiak jorratuko dira; esate baterako, genero-ikuspegia, jabetza intelektuala, nazioartekotzea, diseinua edo profesionalizazio sektoriala. 

Gonbidatutako pertsonak alor hauetako profesionalak dira: kudeaketa kulturala, ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, arte plastikoak, politika kulturalak, edizioa, industria grafikoak, ICC delakoen nazioartekotzea, musikak edo politika kulturalak: Adriana Moscoso, Anna Villarroya, Barbara Stacher, Vicent Fibla - Eufonic, Jean Louis Iratzoki, Ander Lizaso, Paula Carralero, Federico Foderaro, Max Stein, Fernando Sáenz de Ugarte, Emmanuelle Schmitt, Elisabeth Pérez, Susana Irigaray, Javier Vidorreta, Pantxoa Etchegoin, Imanol Otaegi, Barbara Stacher, François Maton, Barbara Ros, Daniel Castillejo, Enrique Martínez, Amaia Remírez, Alvaro, Pep Pla, Idoia Zabaleta, Benito Burgos, Xavier Bernard, Eva Lapuente, Gerardo La Huerta, Pau Raussell, Ainara LeGardón, Manuel J. González, Élodie Goux, Mónica Yoldi, Guillermo Penso, Jean Luc Mirebeau, Joaquim Llansó, Xabier González, Borja Álvarez, Benicio Aguerrea, Jorge Campanillas, Luis Arrieta, Frédéric Vilcocq, Myriam Miranda eta Amaia Ispizua, eta Laxmi Nazabal eta Lucas Debajo. 

948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatuak 36 proiektu aurkeztuko ditu, arte-diziplina guztietakoak eta lurralde desberdinetakoak, ekoizpen-prozesuaren fase desberdinetan. Hauek guztiek aurkeztuko dituzte proiektuak: Jorge E. Benito da Rocha, Iñaki Echandi Domeño, Rosa Iglesias Fernández, Myriam Garzia Etxaniz, Beatriz Churruca Echeverria, Pilar Martínez de Olcoz Esquide, Jose Antonio Ullate Aguad, Carine Aguirregomezcorta, Ángel García Moneo, Maite Redin Orzaiz, Amaia Roldan Abadia, Susana Cencillo, Johanna Moya Sierra, Patxi Goñi Oloriz, Pantxika Telleria, Ion Estala eta Barrantess, Antton Bastero Rey, Miren Tirapu Goikoetxea, Eduardo Blanco Mendizabal, Iñaki Rodríguez Fernández, Endika Salazar Fontenla, Natxo Fernández Laguna, Eva Guerrero Rico, Donatien Garnier, Jean-Cédric Lazare, Ana Pimenta Hernandez, Vincent Thomas, Rut Munguira Elizondo, Leire Amonarriz Lecuona, Maider Lekunberri, June San Millán Ojanguren, Roger Goyhénèche, Myriam Flores Quesada, Maitena Muruzabal Ollo eta Gianna Caronni. 

Halaber, Baluartek instituzio eta erakunde sektorialen arteko lan-bilerak hartuko ditu. Besteak beste, Nafarroa, Euskadi, Akitania Berri, Errioxa eta Aragoiko gobernuen arteko topaketa egingo da, ikus-entzunezko sektorean suertatu litezkeen baterako garapenak, elkarlanak eta koprodukzioak esploratzeko; euro-eskualdeen bilera, Meuse-Rhin, Mediterraneoko Pirinioak eta Akitania Berria Euskadi Navarreren parte hartzearekin; Ondarezainen topaketa, museoen kudeatzaileen, bilduma museografiko iraunkorren eta Nafarroako erakusketa publikoko beste zentroen elkartea; NAPAR-ek, bere aldetik, bilera deitu du, bere bazkideentzat ez ezik, 948 Merkatuan egongo diren ikus-entzunezko arteen profesionalentzat ere; edota euskal zinemaren banaketari buruzko topaketa egingo da kolaboratzaileen artean, Institut Culturel Basque-k deitua.

Baluarteko atariak entitateentzako 26 stand eta industria kultural eta sortzaileen proiektuakhartuko ditu, hauek guztiak erakusteko: politika kulturalak, kudeaketa eta turismo kulturala, diseinua, antzerki-enpresak, espazio eszenikoak, produktoreak, agente artistikoak edo arte-prestakuntzako entitateak. Hauek egongo dira, besteak beste: Betvan, Cía Mago Hodei Magoa, Creanavarra Diseinuko Goi Zentroa, Elén Kalintchenko Tailer Sortzailea, On Fire Jaialdi Flamenkoa, Goraki Producción Kultural, Infoticketing, Navarcadabra magia & comunicación S.L., NAPAR. Nafarroako Ikus-entzunezko Ekoizleen eta Profesionalen Elkartea, Nafarroako Antzoki Sarea, Similarte Estudioa, TDIFERENCIA, S.COOP., AECT Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroerregioa edo Errioxako Gobernua eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Arte Gaztearen Topaketan parte hartzen duten proiektuak; stand horretan ezagutu ahal izango dira topaketen XXXIII. edizioan parte hartu duten lanak (musika, ikus-entzunezkoak, moda, plastikak eta eszenikoak bildu dira). Baita Corellako Arte Eskolako zenbait irakasle eta ikasle ere joanen dira.

Networking-espazioak ere jarriko dira bileretarako Baluarten, topaketak eta lan profesionalen arteko lana erraztu eta ahalbidetzeko. Parte hartu ahal izateko, 948 Merkatuaren web gunearen bidez akreditatu daitezke profesional interesatuak, eta, aplikazio digital bati esker, hitzorduak itxi ahalko dituzte azokara etorritako beste profesional batzuekin, hitzordu-kudeatzaile baten bidez. Horrez gain, azokan zehar, profesional-talde baten laguntza izango dute parte-hartzaileek, beren lana errazte aldera. 

948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatuan parte hartuko dutenek 948 Merkatua PRO app profesionala baliatu ahalko dute. Akreditatuentzat soilik da, eta hauek guztiak eskaintzen ditu: hitzorduak ezartzea, ibilbide profesionalak egitea eta ekitaldiari onura handiena ateratzeko beharrezko informazio guztia lortzea, besteak beste. 

Programazio artistikoa 

Industria kultural eta sortzaileen profesionalentzat zuzendutako proposamenak ez ezik, 70 erakustaldi baino gehiago ere egingo dira Iruñeko hainbat egoitzatan. Erakustaldi horiek jende orori zuzenduta daude, eta arratsaldez egingo dira. 

Erakusketa artistikoak egiteko egoitzak hauek izango dira: Nafarroako Antzerki Eskola, Civivox Iturrama, Civivox Condestable, Zentral, Indara Kluba, Joaquín Maya Musika Eskola, Nafarroako Filmoteka, Ziudadela - Arma Aretoa eta Gaztelu plaza. 

Zinemaren eta Telebistaren atalean, hamar proposamen emango dira Filmotekan azaroaren 21ean eta 22an, 16:00etatik 21:30era bitartean. Lan hauek hautatu dira: Bizitza birsortzen (Helena Bengoetxea Guelbenzu), Blame (Sally Fenaux Barleycorn), Faire la parole / Hitza egin (Eugène Green), Ventanas Adentro (Maite Bermúdez), Jabalí (Xabier Iriguíbel Uriz), Muros (Pablo Iraburu eta Migueltxo Molina), Les airs sauvages / Basahaideak (Elsa Oliarj-Inès), Hasta mañana, si Dios quiere (Ainara Vera) eta La agenda setting (Helena Bengoetxea Guelbenzu) eta Un día más con vida - Another Day of Life (Raúl de la Fuente eta Damian Nenow), Donostia Hiria publikoaren saria jaso duena 2018an. 

Bestalde, 34 kontzertu ageri dira Musikak eskaintzaren barruan, leku hauetan: Indara Kluba, Zentral Aretoa, Joaquín Maya Musika Eskola, Civivox Condestable eta Baluarte - Biltzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioa. Estilo guztiak egongo dira, rock gogorrenetik hasi eta indie, popa, elektronika, folka, jazza edo musika klasikora bitarte. 

Azaroaren 21eko eta 22ko arratsaldeetan artista hauek joko dute: Jorge Sánchez, Sofía Esparza eta Michel Reynoso, Alicia Griffiths – harpista, La Mala Pekora, Grand Ciel x VJ Drone, Lur-J, Mielotxin, Rolan & Loop Abestiak, Elena Setién, La Niña Hilo, Liher, Los Hollister, Gussy, Puro Relajo, Dani Amatriain, Los músicos de Bogdan, Tamha Ensemble, J.E.L hirukotea-Hutsun Txalaparta, Fernando Salinas - Mireia Pla bikotea, Javier López Jaso & Marcelo Escrich bikotea, Alberto Rodríguez Purroy, Ysi Kalima, Petti, Belatza, El Camarote, Anita Parker, Stendhal, Balerdi Balerdi, Magic Inn, Lemon y Tal, Thursday's Pussy Dogs, Bandada eta Bocanada. 

Dantzak, antzerkiak edo zirkoak hamar erakustaldi eskainiko dituzte Arte Eszenikoen diziplinan, honako leku hauetan: Nafarroako Antzerki Eskola, Baluarte - Biltzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioa, Civivox Iturrama edo Gaztelu plaza. 

Herritarrei eta profesionalei obra hauek erakutsiko zaizkie: La prueba (Inextremis Teatro), Partir – Utzi (Las Hermanas Caronni / Benjamin Colin / Kukai Dantza), Goyena Arraiza, Emilia (La Nave Producciones Teatrales), Catástrofe (La Caja), Female (LASALA), Emportats (La Trócola Circo), De Profundis, Salmo 130 (Fueradeleje), Maravilla en el país de las miserias (ATIKUS), No Man's Land (Paul Les Oiseaux) eta Negua (Bilaka).

Arte Plastikoek eta Ikusmen-arteek leku nabarmena dute 948 Merkatuaren barnean. Galerista, bildumagile, komisario, programatzaile eta zentro kulturaletako ordezkariak bezalako kultur agenteek duten programari esker, sinergiak sortu ahal izango dituzte azaroaren 21ean, 22an eta 23an. 

Programaren barnean honako hauek eskaintzen dira: Uharteko Arte Garaikidearen Zentroak garatutako profesionalizazio-tailerrak; 948 Merkatuaren jarduera-programa, Baluarten garatua; obrak eta proiektuen aurkezpenak ikusteko saioak Ziudadelako Arma Aretoko behe solairuan; eta profesionalentzako bisitak Iruñeko museo eta museo-erakunde ezberdinetara: Nafarroako Museoa, Nafarroako Unibertsitatearen Museoa, Jorge Oteiza Museo Fundazioa eta Uharteko Arte Garaikidearen Zentroa. 

948 Merkatuan hautatutako artistek beren lanak aurkeztu ahal izango dizkie azokara joandako preskriptore eta agente kulturalei azaroaren 21ean eta 22an, Ziudadelako Arma Aretoko behe solairuan prestaturiko gunean. Artista bakoitzak stand txiki bat izango du lan artistikoaren elementu grafikoak, ikusmen-elementuak edo proiektatuak jartzeko. 

Proiektuak ikuskatzen honako hauek hartuko dute parte: Alfredo Zubiaur Beguiristain, Álvaro Gil Soldevilla, Elena Goñi Goicoechea, Elvira Palazuelos Blanco, Iosu Zapata Osés, Jorge Tellechea Lezaun, Leire Urbeltz Munuce, María Jiménez Moreno, Mikel Cabrerizo Erlanz, Teresa Sabaté Baruque eta Txaro Fontalba.

Proiektuen aurkezpenak obraren ikuskaldiak egiten diren areto berean egingo dira, Ziudadelako Arma Aretoan, horretarako egokitutako lekuan, eta herritarrentzat irekita egongo dira. Aurkezpenak formatu arinean eta 20 minutuko tartean egingo dituzte egileek. Proiektuen aurkezpenetan honako hauek hartuko dute parte: Miren Doiz, Txuspo Poyo, June Crespo, Patxi Araujo Barón eta David Mutiloa.

948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatuarekin bat eginez, Liburu, Disko eta beste Euskarri batzuen Azokaren 2. edizioa abian jarriko da, aurten Sarasate pasealekuan, azaroaren 21etik 25era bitartean. Nafarroako Argitaletxeen Elkarteak antolatzen du, Kulturako Zuzendaritza Nagusiarekin eta Iruñeko Udalarekin elkarlanean. 

Era berean, azokan zehar, Baluarteko Harresia Aretoan, Cristina Nuñezen “Únicas” erakusketa ikus ahal izango da 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:15era; gainera, profesional akreditatuek bisita gidatuak egin ahal izango dituzte. 

Kolaborazioak 

948 Merkatuak lankidetza-espazioak gehitzeko duen borondatearen barruan, eta aurtengo edizioan berrikuntza gisa, beste Euro-eskualdeetako nahiz Europako beste leku batzuetako ordezkari instituzionalak gonbidatu dira. 948 Merkatura honako hauek etorriko dira: Kultura Ministerioko Industria Kulturalen zuzendari kudeatzailea, Adriana Moscoso; Barbara Stacher, EBeko Hezkuntza eta Kulturako zuzendari kudeatzailea; Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuordea, José Ángel María Muñoz; Eduardo Rodríguez Osés, Errioxako Gobernuko Kultura eta Turismoko zuzendari nagusia; Aragoiko Gobernuko Kultura eta Ondareko zuzendari nagusia, Nacho Escuin; Mathieu Bergé, Mugaz bestaldeko Lankidetzako kontseilari delegatua; Bordeleko Kultura eta Ondareko zuzendari ondokoa, Nathalie Leuret; Rodolf Godesar, Europako Mugako Eskualdeen Elkarteko lehendakaria eta Kultura proiektuen arduraduna Meuse-Rhin Euro-eskualdean (Europar Batasuneko hiru estatu kidetako bost eskualdek osatua: Alemania, Belgika eta Herbehereak); Xavier Bernard-Sans, Mediterraneoko Pirinioetako Euro-eskualdeko zuzendaria (Kataluniak, Balear Uharteek, Languedoc-Rousillon-ek eta Midi-Pyrénées-ek osatua); Marc Moulin, Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euro-eskualdeko zuzendaria; Francesc Vilaró i Casalinas, Generalitateko Kulturako Idazkaritza Orokorrekoa; Joana Català Coll, Balear Uharteetako Gobernuko Kulturako zuzendari nagusia; edo Catherine Fougère, Okzitania Eskualdeko Kultura eta Ondareko zuzendaria eta kontseilari teknikoa. 

Halaber, 948 Merkatuan izango dira Fira Tarrega erakundeko kideak, Europako hegoaldeko azoka kultural onenetarikotzat jotzen denekoak. 

Dinamika horren bitartez, 948 Merkatua emateko espazio ez ezik, hartzeko espazio gisa ere osatu nahi da. Bertaratuko diren delegazioek zuzenean ezagutu ahal izango dute arteei eta sormenari 948 Merkatuan ematen zaion bultzada. Halaber, parte hartzen duten profesional guztientzat aukera ederra izango da beste eskualde eta lurraldeetako errealitate kulturalera hurbilagotik gerturatzeko. 

Iruñeko Udalaren lankidetza bereziaz gain, honako hauen laguntza izango da 948 Merkatuan: Nafarroa Kutxa eta Caixa Fundazioak, Nafarroako Enplegu Zerbitzua, Euskarabidea, Etxepare Institutua, Euro-eskualdea, Akitania Berria, OARA, Institut culturel Basque, Eusko Jaurlaritza, Aragoiko Gobernua, Errioxako Gobernua, Oteiza Museoa, Uharteko Arte Garaikidearen Zentroa, Nafarroako Unibertsitatea Museoa, Nafarroako Museoa, Nafarroako Filmoteka, Civibox Iturrama, Nafarroako Antzerki Eskola, Joaquín Maya Eskola, Indara, Zentral, Condestable, Europe Enterprise Network, ACLA, RIM eta erakunde gehiagoren laguntza. Halaber, beste behin, NICDOren eta Baluarte Fundazioaren lankidetza teknikoa izango dugu. 

Programazio eguneratu osoa, ordutegiak eta egoitzak hemen dituzu ikusgai: www.948merkatua.com.

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua

laguntzen dute

Iruñeko Udala
Servicio Navarro de Empleo - Nafar Lansare
Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutua
Eurorregión Nouvelle-Aquitaine Euskadi Navarra

sedes

Baluarte
Gayarre Antzokia
Nafarroako Antzerki Eskola
Indara
Zentral
Walden Librería Café

Beste laguntzaileak

Nafarroako Unibertistate Publikoa
Universidad de Navarra
Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UNED)
Euskal Institutua Etxepare
Région Nouvele-Aquitaine
Euskal Kultur Erakundea - Institut Culturel Basque
NICDO
ASTRE
Baionako Udala
Institut Français - Bilbao
Communauté d’Agglomération Pays Basque
OARA
ALCA
RIM
Département Pyrénées-Atlantiques
Région Occitanie
Nafarroako Antzoki Sareak