es | eu | fr | en

80tik gora proposamenek osatzen dute 948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuaren programazioa

80tik gora proposamenek osatzen dute 948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuaren programazioa
2018ko urriaren 26, ostirala

Azaroaren 21etik 23ra, profesionalei zuzendutako proposamenak, industria sortzaile eta kulturalen 29 stand 70 erakustaldi artistiko hartuko ditu Baluartek.

Baluarte, Iruñeko Biltzar Jauregi eta Auditorioa izango da 948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuaren bigarren edizioaren profesionalen erdigunea. Izan ere, diziplinen arteko topalekua eta solasgunea izango da azaroaren 21, 22 eta 23ko goizetan, 09:00etatik 15:00etara. Prestazio- eta informazio-gune bihurtuko da Baluarte, sinergiak sortzeko eta trukean eta berrikuntzan oinarritutako proiektuak garatzeko leku.

Baluarteko atariak entitateentzako 29 stand eta industria kultural eta sortzaileen proiektuak hartuko ditu, hauek guztiak erakusteko: politika kulturalak, kudeaketa eta turismo kulturala, diseinua, antzerti-enpresak, espazio eszenikoak, produktoreak, agente artistikoak edo arte-prestakuntzako entitateak. Hauek egongo dira, besteak beste: Betvan, Cía Mago Hodei Magoa, Creanavarra Centro Superior de Diseño, Elén Kalintchenko Taller Creativo, Festival Flamenco On Fire, Gorakiproducción Kultural, Infoticketing, Navarcadabra magia & comunicación S.L., NAPAR. Asociación de Productoras y Profesionales del Audiovisual de Navarra,  Red De Teatros De Navarra - Nafarroako Antzoki Sarea, Similarte Estudio, TDIFERENCIA, S.COOP., AECT Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroerregioa edo Errioxako Gobernua.

Networking-espazioak ere jarriko dira bileretarako Baluarten, topaketak eta lan profesionalen arteko lana erraztu eta ahalbidetzeko.  Parte hartu ahal izateko, 948 Merkatuaren webgunearen bidez akreditatu daitezke profesional interesatuak; eta, aplikazio digital bati esker, hitzorduak itxi ahalko dituzte azokara etorritako beste profesional batzuekin, hitzordu-kudeatzaile baten bidez. Horrez gain, azokan zehar, profesional-talde baten laguntza izango dute parte-hartzaileek, beren lana errazte aldera.

Tailerrak, hitzaldiak, debateak, arte-proiektuen aurkezpenak eta erakunde arteko bilerak hartuko ditu azoken azokak.

Nafarroako Enplegu eta Prestakuntza Zerbitzuaren lankidetzarekin prestatuta, adituek emango dituzte tailerrak, eta ikaskuntza eta gaur egungo gaietan parte-hartzea izango dituzte xede; hona gai horietako batzuk: programa eta proiektuen ebaluaziorako erabilerak eta aukera zehatzak; kulturak gizartearekin konektatzeko gaur egun duen komunikazio-ahalmena; nola atera zukua sormenari egunean (gutxienez) burutazio bat lortu arte; edo nola aurre egin arrakastaz nazioartekotze-estrategia integral bati.  Juan Andrés Ligero, Pilar Gonzalo, César Oroz eta Marcos G. Alonsok emango dituzte. Baluarteko prentsa-aretoan egingo dira. Laborategietan parte hartu ahal izateko, aldiz,  aldez aurretik inskribatu beharra dago, www.948merkatua.com webgunean.

Hitzaldien programa 40 saiok baino gehiagok osatuko dute. Profesional adituek praktikak eta esperientziak aztertuko dituzte, goizero, aldi berean; 30 minutu iraungo du bakoitzak, eta itzulpen-zerbitzua eskainiko da.  Lau gaikako ibilbidetan banatuko dira. Hona gaietako batzuk: diseinua eta sormena; Euroerregioa lan-ingurune gisa, profesionalizazioa, industria kultural eta sortzaileen errealitatea, eta Nafarroa inguruko erregioekin alderatuta eta partekatutako merkatuen potentzialtasuna.

Gainera, gaurkotasun handiko gaiak ere jorratuko dituzte saioek, hala nola kultura-industriak, genero-ikuspegia, jabetza intelektuala, nazioartekotzea, diseinua eta profesionalizazio sektoriala.

Hizlariak alor hauetako profesional pisuzkoak dira: kudeaketa kulturala, ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, arte plastikoak, politika kulturalak, edizioa, industria grafikoak, ICC delakoen nazioartekotzea, musikak edo politika kulturalak:  Adriana Moscoso, Anna Villarroya, Barbara Stacher, Vicent Fibla - Eufonic, Jean Louis Iratzoki, Ander Lizaso, Paula Carralero, Federico Foderaro, Max Stein, Fernando Sáenz de Ugarte, Emmanuelle Schmitt, Elisabeth Pérez, Susana Irigaray, Javier Vidorreta, Pantxoa Etchegoin, Imanol Otaegi, Barbara Stacher, François Maton, Barbara Ros, Daniel Castillejo, Enrique Martínez, Amaia Remírez, Alvaro, Pep Pla, Idoia Zabaleta, Benito Burgos, Xavier Bernard, Eva Lapuente, Gerardo La Huerta, Pau Raussell, Ainara Legardón, Manuel J. González, Élodie Goux, Mónica Yoldi, Guillermo Penso, Jean Luc Mirebeau, Joaquim Llansó, Xabier González, Borja Álvarez, Benicio Aguerrea, Jorge Campanillas, Luis Arrieta, Frédéric Vilcocq (Bordelekoa, “MÉCA - La innovación arquitectónica al servicio de la hibridación cultural” izenburuko hitzaldia emango du), Myriam Miranda eta Amaia Ispizua (Donostiakoak, “Musika Bulegoa” izenburukoa emateko, berdintasunaren aldeko ekimenak sustengatzeko musikaren sektorean), eta Laxmi Nazabal eta Lucas Debajo (Bilboko Muka Design Lab-ekoak, “Del slow Design a la fabricación digital” hitzaldiarekin).

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuak 32 proiektu artistiko aurkeztuko ditu, arte-diziplina guztietakoak eta lurralde desberdinetakoak,  ekoizpen-prozesuaren fase desberdinetan. Hauek guztiek aurkeztuko dituzte proiektuak: Jorge E. Benito da Rocha, Iñaki Echandi Domeño, Rosa Iglesias Fernández, Myriam Garzia Etxaniz, Beatriz Churruca Echeverria, Pilar Martínez de Olcoz Esquide, Jose Antonio Ullate Aguad, Carine Aguirregomezcorta, Ángel García Moneo, Maite Redin Orzaiz, Amaia Roldan Abadia, Susana Cencillo, Johanna Moya Sierra, Patxi Goñi Oloriz, Pantxika Telleria, Ion Estala  eta Barrantess, Antton Bastero Rey, Miren Tirapu Goikoetxea, Eduardo Blanco Mendizabal, Iñaki Rodríguez Fernández, Endika Salazar Fontenla, Natxo Fernández Laguna, Eva Guerrero Rico, Donatien Garnier, Jean-Cédric Lazare, Ana Pimenta Hernandez, Vincent Thomas, Rut Munguira Elizondo, Leire Amonarriz Lecuona, Maider Lekunberri, June San Millán Ojanguren, Roger Goyhénèche, Myriam Flores Quesada, Maitena Muruzabal Ollo eta Gianna Caronni.

Halaber, Baluartek instituzio eta erakunde sektorialen arteko bilerak hartuko ditu. Besteak beste, Nafarroa, Euskadi, Akitania Berri, Errioxa eta Aragoiko gobernuetako teknikarien arteko topaketa egingo da, ikus-entzunezko sektorean suertatu litezkeen baterako garapenak, elkarlanak eta produkzioak esploratzeko.  NAPAR-ek, bere aldetik, bilerak deitu ditu, bere bazkideentzat ez ezik, 948 Merkatuan egongo diren ikus-entzunezko arteen profesionalentzat ere. Bestetik, euskal zinearen banaketari buruzko  topaketa dago, Institut Culturel Basque-k deitua.

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuan parte hartuko dutenek  948 Merkatua PRO app profesionala baliatu ahalko dute. Akreditatuentzak soilik da, eta hauek guztiak eskaintzen ditu: hitzorduak ezartzea, akreditatuen profil profesionala ezagutzea, ibilbide profesionalak jorratzea eta ekitaldiari onura handiena ateratzeko beharrezko informazio guztia lortzea.

Industria kultural eta sortzaileen profesionalentzat zuzendutako proposamenak ez ezik, 70 arte-erakustaldi baino gehiago ere egingo dira Iruñeko hainbat egoitzatan. Erakustaldi horiek jende orori zuzenduta daude.

Programazio eguneratu osoa, ordutegiak eta egoitza hemen dituzu ikusgai: www.948merkatua.com

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua