es | eu | fr | en

948 MERKATUA ERAKUSKETA ARTISTIKOAZ GOZATZEKO DOAKO SARRERAK ESKURAGARRI

948 MERKATUA ERAKUSKETA ARTISTIKOAZ GOZATZEKO DOAKO SARRERAK ESKURAGARRI
2018ko azaroaren 14, asteazkena

Publiko orokorrak musika eta arte eszenikoen erakusketetara doan sartu ahal izango du, 948 Merkatuko egoitzetan jaso ahal izango dituzten gonbidapenen bitartez.

Gonbidapenak orokorrak dira, azaroaren 21ean eta 22an arratsaldez egingo diren erakusketa artistiko guztietarako; horrenbestez, sarrera bakar batek ikusi nahi diren beste ikuskizunetara sartzeko aukera ematen du. Azpimarratu behar da erakusketetarako sarrera erakusketa eremu bakoitzeko edukieraren araberakoa izango dela.

Nafarroako Filmotekaren kasuan, sarrera desberdina izango da. Han sartzeko, publikoak euro bateko prezio sinbolikoa ordaindu beharko du txarteldegian, eta horren truke, aukeratutako paserako bakarrik balioko duen sarrera jasoko du.

Bestalde, azaroaren 22an, arratsaldean, Iruñeko Ziudadelako Armen Aretora libreki sartu ahal izango da, sarrerarik gabe, baldin eta eremu horretako edukiera betetzen ez bada. Areto horretan, arte plastikoetako hainbat artistaren obrak eta proiektuen aurkezpenak ikusi ahal izango dira.

Gonbidapenak leku hauetan jaso daitezke: Baluarte, ENT / NAE, Civivox Iturrama, Zentral aretoa, Club Indara, Joaquín Maya musika eskola eta Civivox Condestable.

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua

laguntzen dute

Iruñeko Udala
Servicio Navarro de Empleo - Nafar Lansare
Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutua
Eurorregión Nouvelle-Aquitaine Euskadi Navarra

sedes

Baluarte
Gayarre Antzokia
Nafarroako Antzerki Eskola
Indara
Zentral
Walden Librería Café

Beste laguntzaileak

Nafarroako Unibertistate Publikoa
Universidad de Navarra
Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UNED)
Euskal Institutua Etxepare
Région Nouvele-Aquitaine
Euskal Kultur Erakundea - Institut Culturel Basque
NICDO
ASTRE
Baionako Udala
Institut Français - Bilbao
Communauté d’Agglomération Pays Basque
OARA
ALCA
RIM
Département Pyrénées-Atlantiques
Région Occitanie
Nafarroako Antzoki Sareak