es | eu | fr | en

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatua, diziplinarteko sormenera eboluzionatzen, hirugarren edizioan

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatua, diziplinarteko sormenera eboluzionatzen, hirugarren edizioan
2019ko ekainaren 14, ostirala

Exhibición ARTen (artistikoa) parte hartzeko deialdia astelehen honetan, ekainak 17, irekiko da.

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuta eta topaketa profesionalen Foroa azaroaren 20an, 21ean eta 22an egingo da. Eduki eta proposamen berrituak izango ditu, eta diziplinarteko ikuspegi bat. Hirugarren edizio honetan, azokak sektorean duen posizioa errotu nahi du, Europako hego-ekialdean egindako ekimen singular gisa.

Etapa berri honetan, nortasun propioa izango duen eredu definituago batera iristeko aurrera egin nahi da, baina egiturari eutsiko zaio bai goizeko PRO programazioan (hitzaldiak, networking, tailerrak, etab.) Baluarten, bai arratsaldeko ART programazioan (erakusketa artistikoak), Iruñeko hainbat espaziotan. Azken horretan parte hartzeko deialdia astelehen honetan, ekainak 17, irekiko da.

Bestalde, 948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuta eta topaketa profesionalen Foroa beste lurralde batzuetara hedatuko da, eta irekita egongo da Nafarroatik kanpo iritsitako proposamen eta profesionaletara. Hala, jarraipena emango zaio EAE, Errioxa, Aragoi eta Nouvelle Aquitaine eskualdearekin eta erakundeekin —hala nola Nouvelle Aquitaine-Euskadi-Nafarroa euroeskualdea— egindako lanari.

Baina, gainera, ikuspegia zabaltzen da, bai estatura begira, kultura gune nagusiekin lan eginez (Madril, Katalunia eta Valentzia, besteak beste), bai nazioartera begira, eremu geografiko berri eta zabalagoak hartuz. Helburua da hazten jarraitzea eta bereizgarritasuna ematea proiektuari, sinergiak indartzeko profesionalen artean.

Izan ere, 948 Merkatuaren 2018ko edizioaren inpaktuak adierazten du parte hartu zuten agente profesionalen % 50 elkarlanean ari direla gaur egun edizio horretatik sortutako proiektuaren batean. Edo 2018ko azokan izan ziren estatuko gainerako lurraldeetako profesionalen % 71,5 proposamen berriak ezagutzeko helburuaz etorri zirela. Datu horrek adierazten du zer garrantzi duen berrikuntza, singulartasuna eta eskaintzaren kalitatea indartzen dituen proiektu batean kokatzeak.

Ahaztu gabe, gainera, Iruñean duen inpaktu ekonomikoa, ostalari, merkatari eta hotelarien artean eginiko elkarrizketatuen % 100ek baieztatu duten moduan.

Proposamen artistikoen deialdia

Aipatu den moduan, 948 Merkatuak deialdi bat egingo du 2019ko ekainaren 17tik 28ra bitarte www.948merkatua.com webgunearen bidez, diziplina artekoak eta hibridoak diren proposamen artistikoak identifikatzeko eta erakartzeko. Proposamen horiek 2019ko edizioan egongo dira ikusgai. Aukeraketa aditu independenteen batzorde batek egingo du.

Proposamenek baldintza hauek bete behar dituzte: diziplina artekoak izatea eta hala dela frogatu ahal izatea; artistak edo sortzaileak kontratatzeko moduan egotea eta 2019ko azaroaren 20an eta 21ean eskuragarri egotea; dagoeneko eginda eta zabalkunde eta/edo merkaturatze fasean dauden lanak izatea.

Proposamenak Foru Erkidegokoak, Espainia osokoak edo nazioartekoak izan daitezke. Nafarroatik datozenek lehentasuna izango dute programazioan.

Hala, ART Programarako hautaketa Batzorde Artistiko batek egingo du eta batez ere Baluartearen inguruan kokatutako espazioetan jarriko da erakusgai; oraingoan ere Baluartea izango da gunerik garrantzitsuena profesionalentzat.

PRO Programan, berriz, jarduerak birdefinituko dira, esperientzia hau eraginkorragoa izan dadin foroan parte hartzen duten profesionalentzat eta gehiago ikasteko aukera izan dezaten.

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua