es | eu | fr | en

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatua ekuatorera iritsi da

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatua ekuatorera iritsi da
2018ko azaroaren 22, osteguna

Gaur, osteguna, amaituko da programazio artistikoaren eskaintza, hainbat diziplinatako beste hogeita hamar bat emanaldirekin; profesionalentzako proposamenek, aldiz, bihar arte jarraituko dute, Baluarten.

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatua bigarren jardunaldian murgilduta dago goizean goizetik, Baluarten. Izan ere, 1.100 profesional baino gehiago parte hartzen ari dira hitzaldietan, tailerretan, proiektuen aurkezpenetan eta estandetan. Arratsaldez ere badago jarduerarik: Zinea eta Telebista, Musikak, Arte Eszenikoak eta Arte Plastikoak. Haien erakustaldi artistikoek ostegunean itxiko dute programazioaren zati hori, Iruñeko kultura-espazio desberdinetan gauzatuko diren 30 proposamen baino gehiagoren eskutik.

Lehenengo eguneko proposamen artistikoak bezala, hauek ere jendearentzat irekita daude; gonbidapena jaso behar da, dena den, 948 Merkatua programatuta dagoen edozein egoitzatan.

Edizio honetako berrikuntzetako bat da Euskadi eta Akitania Berria parte hartzen ari direla, lurralde gonbidatu gisa, beren proposamen artistikoekin, azoken azoka den honek hartzen duen nafar ordezkaritza zabalaren osagarri.

Akitania Berriko Bilaka konpainiaren Negua lanak emango dio amaiera bikaina 948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuaren programazio artistikoari. Gazteluko plazan eszenaratuko da lana, 21:15ean.

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua

laguntzen dute

Iruñeko Udala
Servicio Navarro de Empleo - Nafar Lansare
Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutua
Eurorregión Nouvelle-Aquitaine Euskadi Navarra

sedes

Baluarte
Gayarre Antzokia
Nafarroako Antzerki Eskola
Indara
Zentral
Walden Librería Café

Beste laguntzaileak

Nafarroako Unibertistate Publikoa
Universidad de Navarra
Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UNED)
Euskal Institutua Etxepare
Région Nouvele-Aquitaine
Euskal Kultur Erakundea - Institut Culturel Basque
NICDO
ASTRE
Baionako Udala
Institut Français - Bilbao
Communauté d’Agglomération Pays Basque
OARA
ALCA
RIM
Département Pyrénées-Atlantiques
Région Occitanie
Nafarroako Antzoki Sareak