es | eu | fr | en

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatua eta Profesionalen Topaguneak bere stand eremuan parte hartzeko izen-ematea zabaldu du

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatua eta Profesionalen Topaguneak bere stand eremuan parte hartzeko izen-ematea zabaldu du
2019ko irailaren 20, ostirala

2019ko edizioan parte hartzeko, beharrezkoa izango da eskaera bat aurkeztea, irailaren 20tik urriaren 20ra bitarte.

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatua eta Profesionalen Topagunearen hirugarren edizioaren testuinguruan, Baluartek leku bat izango du erakunde publikoen, enpresen eta kultur erakundeen stand informatiboetarako, non Nafarroako eta beste lurraldeetako kultura eta sormenezko industriek aukera izango baitute haien eskaintzak erakusteko eta besteenak ezagutzeko. Standetako parte hartzaileek haien erakusketarako leku bat izango dute. Ikerketa sortzaileko enpresak, teknologiakoak, ekitaldi antolatzaileak, edukien sortzaileak eta kulturarekin harremana duten beste zerbitzuetako enpresak bilduko dira foro horretan.< 

2019. edizioan stand bat edukitzeko, beharrezkoa izango da www.948merkatua.com webgunearen bitartez eskaera bat aurkeztea, eta bertan baldintzak kontsultatzeko eta izena emateko aukera egongo da, irailaren 20tik urriaren 20ra bitarte. Ondoren, antolakuntzak stand  eremuan egongo diren proposamenak aukeratuko ditu. Baluarte PRO eremura egokitutako standak baino eskari gehiago jasoz gero, inskripzioaren ordena jarraituko da standak banatzeko.

Erakusketariak 948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuan akreditatuak dauden profesionalei zuzendutako 948 PROko ekintzen parte izango dira, eta azaroaren 20, 21 eta 22an egingo dira irudi eta eduki berriekin. Hirugarren edizio honetan, 948 Merkatuak Kulturaren alorrean eboluzionatu egingo du proposamen berezi batekin, eta fokua disziplinartekotasun artistikoan jarriko du. Nafarroako azoka kultural honen indarguneez baliatuko den aurrerapen bat izango da, eta berrikuntza artistikoan oinarrituko da Europako hego-mendebaleko ekitaldi singular gisa posizionatzeko.

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua