es | eu | fr | en

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuaren 2017ko edizioaren inpaktu ekonomikoaren azterketa

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuaren 2017ko edizioaren inpaktu ekonomikoaren azterketa
2018ko otsailaren 15, osteguna

Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusia da 948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatua antolatzen duen erakundea, eta kultura- eta arte-sektorearen azoka profesional honen lehen edizioak izan zuen inpaktu ekonomikoaren azterketa egingo du.   

Horretarako, 2017ko azaroaren 15ean eta 16an akreditazioa izan zuten artista eta profesionalei galdetegi bat bidaliko zaie datozen egunetan. Inkesta horiekin, 948 Merkatuan parte hartzearen bidez lortu duten merkataritza- eta kontratazio-inpaktua aztertu nahi da. Datu horiek, gainera, Iruñean eta Nafarroan eragin duten inpaktu ekonomikoarekiko lehen hurbilketa eskainiko dute.

Kulturaren sektoreko azoka profesional honen lehen edizioan parte hartu dutenen gogobetetze-mailari buruzko informazioa ere emango du galdetegiak. 948 Merkatuaren 2017ko edizioaren antolaketarekin eta proiekzioarekin zerikusia duten hainbat gairi buruz ere galdetuko zaie. Lortutako informazioarekin, azokaren etorkizuneko edizioak hobetzen laguntzeko balorazio kualitatiboa egingo da.  Azterketaren emaitzak eta ondorioak laster argitaratuko dira.

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua