es | eu | fr | en

948 Merkatua, Nafarroako arteen merkatuaren 2017ko edizioaren inpaktu ekonomikoaren azterketa

948 Merkatua, Nafarroako arteen merkatuaren 2017ko edizioaren inpaktu ekonomikoaren azterketa
2018ko maiatzaren 7, astelehena

948 Merkatua–Nafarroako Arteen Merkatuaren bigarren edizioak irudi berritua erakutsiko du. Iruñean (Nafarroa) egingo da, 2018ko azaroaren 21, 22 eta 23an.  Iruñeko Artworks Comunicación enpresak 948 Merkatua 2017 ediziorako sortutako irudiaren restyling bat da. 

Kolore korporatiboa fuksia da oraindik, baina bi irudi sortu dira (emakumezko bertsioa eta gizonezkoa) profesional guztiei gonbitea egiteko 948 Merkatua azokara joateko. Ildo horretatik, akreditatu nahi duen profesional orok 948 Merkatuaren webgunearen bidez egin dezake sustapen-kode bat erabilita (PRO2018), %50eko deskontua emango diona 2018ko irailaren 1era arte. 



948 MERKATUA 2017 EDIZIOARI BURUZKO INKESTA

Teknecultura enpresa katalanak 948 Merkatua 2017 edizioari buruzko inkesta egin du, ondokoak ezagutze aldera: emaitza komertzialak, kontratazioak eta asebetetze-maila. Beste kultura-azoka batzuei buruzko itzulketa- eta asebetetze-ikerlanak ere egin ditu, hala nola FiraTárrega azokarena. Hona konklusio nagusiak:

948 Merkatua–Nafarroako Arteen Merkatuaren lehen ediziora bertaratutakoen % 80k harremanak izan, hitzorduak ezarri edo elkarrizketak egin zituzten beste profesional batzuekin. Horrez gain, azokara joandako artista, produktore eta banatzaileen % 20k kontratu berriak edo bestelako lankidetza-proposamenak lortu dituzte jada. Bestetik, parte hartutako programatzaileen % 45ak arte-proposamenen bat kontratatu zuten 948 Merkatua–Nafarroako Arteen Merkatuan.

Inkestaren arabera, bertaratutakoen %70ak diote azoka baliagarria izan zaiela, eta % 85ak kultura-sektorerako erreferentzia-azoka gisa sendotzeko ahala duela 948 Merkatuak. Jasotako arreta, hitzaldiak eta programazioa izan dira hobekien baloratutako alderdiak.

Lagina azokaren lehen ediziora joandako 416 profesionalek osatu dute (bertaratutakoen % 39,5). Azterlanaren helburua izan da profesionalen emaitza eta iritzia lehen eskutik ezagutzea, proiektua etengabe hobetze aldera. 

Inkestaren emaitza guztiak biltzen dituen txostena 948 Merkatuaren webgunean dago.

948 MERKATUA 2017 EDIZIOAREN SINERGIAK

  • Albiste onak jasotzen jarraitzen dugu 948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuaren lehen edizioari buruz. Musikari dagokionez, The Disappointments musika-banda nafarrak Bayonne Live jaialdian parte hartu zuen, martxoaren 24an. Taldeak Merkatua 2017an jo zuen, eta handik atera zen kontratazioa.  
     
  • Arte plastikoei dagokienez, Javier Muro eskultore nafarrak 948 Merkatuan izandako esperientziak ere bere fruitua eman du, “Doméstico” erakusketa egitea lortu baitu Donostiako Vetusart galerian, 2018ko martxoaren 22tik apirilaren 21era.  
     
  • FiraTárrega arte eszenikoei buruzko nazioarteko azokak, bestetik, Quiero Teatro konpainia nafarra aukeratu du hurrengo edizioan aurkezteko. 2018ko irailaren 6tik 9ra izango da, eta “Home” da ikuskizunaren izenburua.
     
  • Horrez gain, Uharteko Arte Garaikideko Zentroak mugaz gaindiko lankidetza-proiektua egingo du laster, Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuaren elkarlanarekin. Fabrique Pola artista-haztegiarekin batera egingo da, hots, Aquitania/Lemosina/Poitou-Charentes erregioan ikus-arteen sektorearen kultura-aktore eta artisten egituraketa profesional eta sozio-ekonomikorako zerbitzuari laguntzeko egiturarekin.  2015etik Fabrique Polako zuzendaria izandako Blaise Mercierrek hitzaldia eman zuen 948 Merkatuan.

Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuak dei egiten die 2017ko edizioan parte hartu zuten artistei azokan sortutako sinergien berri eman dezaten, hedatu ahal izan ditzagun. Interesatuek ondoko helbidera bidal ditzakete beren esperientziak: comunicacion2@948merkatua.com

 



948 MERKATUA 2017, ARGAZKIETAN #1

Laboratorio Intangia


Proiektuen aurkezpena



Stands 948 Merkatua PRO


Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua