es | eu | fr | en

948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatuaren egoitzak hauek dira

948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatuaren egoitzak hauek dira
2018ko irailaren 27, osteguna

Azaroaren 21ean, 22an eta 23an, 948 Merkatua egingo denean, Baluarte izango da goizero artearen, kulturaren eta sorkuntzaren arloko profesionalentzako elkargunea. Eta arratsalde-iluntzean, berriz, programazioa zortzi puntutara zabalduko da. 

Gainera, 948 Merkatuarekin sinergian, liburuen, diskoen eta beste euskarri batzuen argitalpen azokaren bigarren edizioa jarriko da Sarasate pasealekuan. Eremu horiek guztiak kontuan hartuta, arte plastikoak erakutsiko dituzten hiru museoak eta prestakuntza zentroak barne, 15 egoitza izango dira guztira:

-Baluarte - Nafarroako Biltzar Jauregia eta Auditorioa: 948 PRO MUSIKA ETA ARTE ESZENIKOEN ERAKUSKETA ARTISTIKOA. 
-Nafarroako Antzerki Eskola (ENT/NAE): ARTE ESZENIKOAK.
-Civivox Iturrama: ARTE ESZENIKOAK.
-Nafarroako Filmoteka: ZINEMA ETA TELEBISTA.
-Zentral: MUSIKA.
-Indara aretoa: MUSIKA.
-Joaquín Maya Musika Eskola: MUSIKA.
-Ziudadela - Armen aretoa: ARTE PLASTIKOAK.
-Civivox Condestable eta Iruñeko kaleak: ARTE ESZENIKOAK ETA MUSIKA.
-Nafarroako Museoa: ARTE PLASTIKOAK ETA BISUALAK.
-Nafarroako Unibertsitatea Museoa: ARTE PLASTIKOAK ETA BISUALAK.
-Jorge Oteiza Fundazio Museoa: ARTE PLASTIKOAK ETA BISUALAK.
-Civican: ARTISTEN AURRETIKO PRESTAKUNTZA.
-Huarteko Arte Garaikideko Zentroa: ARTISTEN AURRETIKO PRESTAKUNTZA.
-Sarasate pasealekua: LIBURU, DISKO ETA BESTE EUSKARRI BATZUEN ARGITALPEN AZOKA. 

Komunikazio kanalak

Artistei eta programazioari arreta eskaintzeko komunikazio kanalei dagokienez, Navarrería kalea 39 helbideko Artearen eta Programazioaren Arretarako Puntuan aurrez aurreko arreta eskaintzeaz gain, profesionalek honako helbide elektroniko hauetara jo dezakete:


ERAKUSLEAK: programacion@948merkatua.com
ZALANTZA OROKORRAK: consultas@948merkatua.com

 

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua