es | eu | fr | en

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuaren lehen edizioaren balantzea

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuaren lehen edizioaren balantzea
2018ko otsailaren 15, osteguna

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuaren lehen edizioa inflexio-puntua izan da Nafarroako kulturarentzat.

Lehen aldiz sortu da diziplina guztien arteko elkarrizketa: zinema eta telebista, arte eszenikoak, liburu, disko eta beste hainbat euskarriren edizioa, musika, arte plastikoak eta ikusmenezkoak eta sorkuntza- eta kultura-arloko beste industria batzuk. Nafarroako Gobernuak Iruñeko udalarekin lankidetzan antolatutako azoken azoka honek 166 jarduera programatu zituen, eta liburu, disko eta beste hainbat euskarriren edizioaren lehen azokaren eskaintzarekin batera, 8.732 bisitari bildu zituen. 948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuan 1.080 profesional, artista eta kazetari akreditatu izan ziren, eta aukera izan zuten harreman profesionalak ezartzeko eta prestakuntza-saioetara joateko.

Azaroaren 15ean eta 16an, goizez, laborategiak, hitzaldiak, proiektuen aurkezpenak eta erakundeen bilerak hartu zituen Baluartek. Nafarroako profesionalez gain, Euskadi, Errioxa, Aragoi, Akitania Berriko eta beste hainbat erkidegotakoek parte hartu zuten.

Arratsaldez, jarduera profesionalak bide eman zien musika, arte eszeniko, arte plastiko, zinema eta telebistako erakustaldiei Iruñeko bizitza kulturalaren protagonista diren eremuetan. Bi arratsaldeetan, Nafarroako kultura-panoramako hainbat proposamenekin gozatu ahal izan zuten bertaratutako 2.106 lagunek.

948 Merkatuak liburu, disko eta beste hainbat euskarriren Edizioaren Azoka ere hartu zuen azaroaren 15etik 19ra bitartean. 27 erakuslek hartu zuten parte kultura-industria horren panoramika bat eskainiz: liburu-argitaletxeak, diskoetxeak, prentsa, aldizkariak eta Nafarroako Gobernuaren argitalpenak argitaratzen dituzten enpresak edo autoedizio-enpresak. Jarduera osagarrien programa bat ere izan du azokak. Guztira, 5.426 lagunek bisitatu dute edizioaren azoka hori.

948 Merkatuan akreditazioa zutenek eskura izan dute hitzorduak kudeatzeko aplikazio bat. Aplikazio horren bidez, profesional eta artisten arteko 284 bilera programatu dira, eta baita ikusleekiko bitartekaritza-zerbitzu bat eta profesionalen arteko erlazio-zerbitzu bat ere, parte-hartzaileen arteko 2.000 mezu baino gehiago eragin dituena.

Lehen edizioaren harrera onaren ondoren, 948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuak Euroeskualdearen esparru osoaren erreferentziako elkargune bihurtzeko eta estatu osoko arteen gertakari profesional bihurtzeko helburua indartu nahi du. Horrela, kultura-produktuen fluxuak eta trukeak erraztu nahi dira herrialde eta eskualdeen artean.

948 Merkatuaren lehen edizioak Nafarroa, Euskadi, Aragoi, Errioxa eta Akitania Berriko errealitate kulturalaren mapaketa egiteko ere balio izan du. Gertakari horrek, zuzenean edo zeharka, 7 milioi pertsonaren esparrura heltzea esan nahi du. 

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua