es | eu | fr | en

948 Merkatuak 5.000 gonbidapen jarri ditu publikoaren eskura bere programazioko 30 erakustaldi artistikoetara joateko

948 Merkatuak 5.000 gonbidapen jarri ditu publikoaren eskura bere programazioko 30 erakustaldi artistikoetara joateko
2019ko azaroaren 14, osteguna

Profesionalentzako izen-emate epea zabalik dago astelehen honetara arte, azaroak 18.

948 Merkatua hasteko astebete falta dela, dagoeneko 500 profesional baino gehiago daude akreditatuta, eta 5.000 gonbidapen jarri dira publiko orokorraren eskura hiriko hainbat kultur gunetan antolatu diren 30 erakustaldietara joateko. Ekitaldian izena emateko epea astelehenera arte, azaroak 18, zabalik dago, www.948merkatua.com webgunean.

Publiko orokorrak musika eta arte eszenikoen erakusketetara doan sartu ahal izango du, 948 Merkatuko egoitzetan jaso ahal izango dituzten 5.000 gonbidapenen bitartez.

Gonbidapenak berrerabilgarriak dira, azaroaren 20an, 21ean eta 22an goizetan Baluarten eta arratsaldez egoitzetan egingo diren erakusketa artistiko guztietarako; horrenbestez, sarrera bakar batek ikusi nahi diren beste ikuskizunetara sartzeko aukera emango du. Azpimarratu behar da erakusketetarako sarrera erakusketa eremu bakoitzeko edukieraren araberakoa izango dela.

Gonbidapenak leku hauetan jaso daitezke: Gayarre antzokia, Nafarroako Antzerki Eskola, Zentral aretoa, Club Indara eta Librería-Café Walden.

Gainera, hilaren 19an (asteartea), ongietorri ekitaldia egingo da Club Indaran. Bertan, Iñigo Cabezafuego eta Beatriz Sánchez artisten proposamena eskainiko da; hain zuzen, Bumaye! lana taularatuko dute. Jendaurrean eskainiko den lan horren aurretik, Frantziako Obsimo taldeak emanaldia egingo du.

Profesionalentzako akreditazioak

Profesional gisa akreditatuta egoteak honako hauetara libreki sartzeko aukera emango du: inaugurazioa, 948 Merkatua tarifa bereziak ostatuan eta garraioan, hitzaldiak, konferentziak, standen eremuak, aurkezpenak eta networking eremuak Baluarten, proposamen artistiko eta sortzaileen katalogoa, eta Nafarroako Antzerki Eskolako, Zentral aretoko, Gayarre antzokiko edo Club Indarako erakusketak eta ikuskizunak. 

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua

laguntzen dute

Iruñeko Udala
Servicio Navarro de Empleo - Nafar Lansare
Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutua
Eurorregión Nouvelle-Aquitaine Euskadi Navarra

sedes

Baluarte
Gayarre Antzokia
Nafarroako Antzerki Eskola
Indara
Zentral
Walden Librería Café

Beste laguntzaileak

Nafarroako Unibertistate Publikoa
Universidad de Navarra
Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UNED)
Euskal Institutua Etxepare
Région Nouvele-Aquitaine
Euskal Kultur Erakundea - Institut Culturel Basque
NICDO
ASTRE
Baionako Udala
Institut Français - Bilbao
Communauté d’Agglomération Pays Basque
OARA
ALCA
RIM
Département Pyrénées-Atlantiques
Région Occitanie
Nafarroako Antzoki Sareak