es | eu | fr | en

948 Merkatuak Industria Sortzaile eta Kulturaletako artistei eta profesionalei arreta eskaintzeko puntu bat prestatu du

948 Merkatuak Industria Sortzaile eta Kulturaletako artistei eta profesionalei arreta eskaintzeko puntu bat prestatu du
2018ko irailaren 27, osteguna

Kulturako profesionalentzako arreta pertsonalizatuko puntu berri hori Nafarroako Gobernuaren Kultura Sailaren Kultur Ekintza Zerbitzuan egongo da (Administrazio Publikoko Institutu Nazionalaren eraikina, Iruñeko Katedralaren alboan; Navarreria kalea 39), eta ostegun eta ostiraletan eskainiko du arreta 9:00etatik 15:00etara.

Ekimen berri horren helburua da Nafarroako artistekin eta sortzaileekin komunikazioa hobetzea, eta, hala, bigarren edizio honetarako, bi norabidetako komunikazio ona sortzea, 948 Merkatuak 2017an izan zuen arrakasta areagotzeko asmoz. 


Hauek dira Artearen eta Programazioaren Arretarako Puntuaren helburuak:


- Zalantzak argitzea eta irtenbideak ematea. 

- Proposamen artistikoen premia profesionalak estaltzea.

- Egoitzak eta artistak harremanetan jartzea.

- 948 Merkatuan parte hartzen duten artistekin eta merkatua egiten den egoitzekin erakundearen komunikazioa hobetzea.

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua