es | eu | fr | en

948 Merkatuak kulturako artisten eta profesionalen topagune bilakatuko du Iruña azaroaren 22ra (ostirala) bitarte

948 Merkatuak kulturako artisten eta profesionalen topagune bilakatuko du Iruña azaroaren 22ra (ostirala) bitarte
2019ko azaroaren 20, asteazkena

Esnaola kontseilariak ekitaldiaren kalitatea, berrikuntza eta egungo hizkuntzak nabarmendu ditu azokaren inaugurazioan; bertan, Nafarroako eta estatuko eta nazioarteko beste eskualdeetako 680 profesional baino gehiago batuko dira.

Kultura eta Kiroleko kontseilari Rebeca Esnaolak gaur goizean inauguratu du Baluarten 948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatua eta Profesionalen Topagunea, eta azaroaren 22ra bitarte bertan bilduko dira Nafarroako eta estatuko nahiz nazioarteko beste eskualdeetako kultur eta sormen industrietako 680 profesional baino gehiago.

Esnaolak eskainitako hitzaldian azpimarratu du “948 Merkatua aurrera doala sormen berrien inguruan ekitaldi berezi moduan kokatzeko. Besteak beste, kalitatea, berrikuntza eta egungo hizkuntzak eskaintzen ditu, eta, bertan, adierazpen sortzaile eta artistiko guztiak sartzen dira”. Gainera, "Nafarroan diziplina guztiak egongo dira, izaera berritzailea eta garaikidea bultzatuaz eta kultura garatzeko ohiko espazioak kontuan hartuta, baina horren eta lurraldearen arteko lotura alde batera utzi gabe".

Era berean, nabarmendu du azokak aukera eskaintzen duela Nafarroako sormen artistiko erakargarri eta iradokitzaileenera hurbiltzeko; halaber, nazioarteko eta estatuko proposamen ez oso ezagunak ezagutzeko aukera egongo da".

Esnaola kontseilariarekin batera, honako hauek izan dira inaugurazioan: Herritarrekiko Harremanetako eta Harreman Instituzionaletako kontseilaria, Ana Ollo; Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz; eta Eskubide Sozialetako kontseilaria, Mari Carmen Maeztu. Era berean, erakundeetako karguak ere bertaratu dira; hala nola, Grial Ibáñez, Kultura Ministerioko komunitate autonomoekiko Kultur Lankidetzako zuzendariorde nagusia; Iruñeko Udaleko Kulturako zinegotzia, María García Barberena; eta beste eskualde batzuetakoak, tartean, Andde Sainte-Marie, Nouvelle Aquitaineko parlamentari hautetsia, 948 Merkatura etorri dena Alain Rousset Lehendakariaren ordezkari gisa; eta Joxean Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuordea.

Horrez gain, erakunde ezberdinetako ordezkariek parte hartu dute Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirola Departamentuak 948 Merkatuaren esparruan deituriko Kultura eta Landa Lurraldeko mahai teknikoan. Azaroaren 22ra, ostiralera, bitarte hiru bilera instituzional egingo dira Baluarten, eta hori horietako lehena izan da.

Zehazki, ostegunean, azaroak 21, honako euroeskualdeen txanda izango da: Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa, Meuse-Rhin euroeskualdea (Europar Batasuneko hiru estatu kidetako (Alemania, Belgika eta Herbehereak) bost eskualdek osatua) eta Mediterraneoko Pirinioetako euroeskualdea (Kataluniak, Balear Uharteek, Languedoc-Rousillon-ek eta Midi-Pyrénées-ek osatua). Ostiralean, Focus Group-ek jarraituko du, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdearen topaguneak, kultur politikak bateratzeko helburuarekin.

Bestalde, asteazken honetan, Nafarroako sormenaren leihoa garatuko da, Foru Komunitateko sortzaile artistikoek 948 Merkatuako publiko profesionalaren aurrean proiektuak aurkezteko aukera izan dezaten. Guztira, bederatzi proposamen hautatu dira, eta 10 minutuko tartean azaldu beharko dituzte.

Horrez gain, egun osoan zehar Baluarten eta arratsaldero Iruñeko espazio ezberdinetan (Gaiarre Antzokia, Nafarroako Antzerki Eskola, Areto Zentrala eta Walden Liburu-denda Kafetegia), 30 showcase eta erakustaldi baino gehiago egingo dira, denak ere diziplina artekoak eta profesionalentzat nahiz publikoarentzat oro har irekiak.

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua

laguntzen dute

Iruñeko Udala
Servicio Navarro de Empleo - Nafar Lansare
Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutua
Eurorregión Nouvelle-Aquitaine Euskadi Navarra

sedes

Baluarte
Gayarre Antzokia
Nafarroako Antzerki Eskola
Indara
Zentral
Walden Librería Café

Beste laguntzaileak

Nafarroako Unibertistate Publikoa
Universidad de Navarra
Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UNED)
Euskal Institutua Etxepare
Région Nouvele-Aquitaine
Euskal Kultur Erakundea - Institut Culturel Basque
NICDO
ASTRE
Baionako Udala
Institut Français - Bilbao
Communauté d’Agglomération Pays Basque
OARA
ALCA
RIM
Département Pyrénées-Atlantiques
Région Occitanie
Nafarroako Antzoki Sareak