es | eu | fr | en

948 MerkatuakNafarroako Arteen Merkatua eta Profesionalen Topagunea izena emateko epea zabaldu du diziplinarteko proiektuentzat

948 MerkatuakNafarroako Arteen Merkatua eta Profesionalen Topagunea izena emateko epea zabaldu du diziplinarteko proiektuentzat
2019ko uztailaren 4, osteguna

Abuztuaren 3ra arte, sortzaileek eta sustatzaileek beren proiektuak erregistratu ahal izango dituzte, proposamen horiek ezagutarazteko PRO (profesionala) atalean.

948 Merkatuak –Nafarroako Arteen Merkatua eta Profesionalen Topagunea– zabalik du dagoeneko diziplinarteko kultura proiektuak hautatzeko deialdia.

Formatu honen bidez, ikusgarritasuna, laguntza eta babesa eman nahi zaizkie sendotze aurreko fasean dauden diziplinarteko proiektuei. Izena emateko epea abuztuaren 3ra arte egongo da zabalik, www.948merkatua.com atarian, eta webgune horretan aurki daitezke parte hartzeko baldintza eta eskakizun guztiak.

20 proiektu aukeratuko dira gehienez; bi pertsonak emango dute izena bakoitzean eta ekitaldiaren komunikazio euskarrietan agertuko dira. Aukeratutako proiektuen artetik, 10 hautatuko dira azaroaren 22an Baluarten egingo den aurkezpen publikorako, 948 PRO (profesionala) atalaren barnean. Hala, deialdian aurreikusitako laguntza ekonomikoak lortzeko lehian sartuko dira. Batzorde artistiko bat arduratuko da proiektuak aukeratzeaz. Gainera, antolakuntzak espezialista baten laguntza eskainiko die hautatutako 10 proiektuei, 948 Merkatuan egingo den aurkezpen publikoa hobetzeko, formari nahiz edukiari dagokienez.

Zehazki, Antonella Broglia arduratuko da hautatutako pertsonei erakusketa prestatzen laguntzeaz. Brogliak, Italian jaioa eta Zuzenbidean doktorea, hogeita hamar urteko esperientzia dauka publizitatean eta marketinean. Besteak beste, kontseilari delegatua izan da Ogilvy & Mather Roma eta Saatchi & Saatchi España agentzietan. Europarako TEDx Senior Ambassador eta Ashoka España fundaziorako Ambassador ere izan da. Larunbatero, gizarte ekintzailetzaren inguruan mintzo da TVEren“Para todos La 2”saioan.

Hautaketa

  • Aholkularitza. Aukeratutako 20 proiektuei elkarrizketa laburrak egingo dizkie antolakuntzak hautatuko duen gestio kulturalaren profesional talde batek. Aholkuak, iritziak, iradokizunak edo kontaktuak eskatu ahal izango diete.
     
  • Aurkezpen publikoa. Aukeratutako 20 proiektuetatik, 10 hautatuko dira gehienez; berritzaileenak eta potentzial handienekoak. Hautatuek aurkezpen publiko bat egingo dute 948 PRO (profesional) atalean, foroan izena eman duten profesionalen aurrean. Aurkezpena azaroaren 22an egingo da, ostiralez, Baluarteko Ganbera Aretoan. Aurkezpen bakoitza hamar minutukoa izango da: bost minutu azalpenetarako eta beste bost minutu publikoarekin hitz egiteko. Aurkezpenak hamar irudiren proiekzioaz lagunduta egingo dira.
     
  • Laguntza ekonomikoa. Aukeratutako 10 proiektuen artetik, profesional taldeak 1.500 euroko hiru laguntza ekonomikoen irabazleak aukeratuko ditu, kategoria hauen arabera: Kultura eta jasangarritasun ekonomikoa, Kultura eta gizartea, eta Kultura eta berrikuntza.

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua