es | eu | fr | en

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroerregioaren hitzordua gaur, 948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuan

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroerregioaren hitzordua gaur, 948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuan
2018ko azaroaren 23, ostirala

Ostiralean amaituko da Nafarroako arteekiko hitzorduaren bigarren edizioa, 1.100 profesional baino gehiagok parte hartu dutela.

Ostiralean, azaroak 23, amaituko da 948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuaren bigarren edizioa.  Amaitu aurretik, ordea, Baluarte, Biltzar Jauregi eta Auditorioak proposamen-sorta zabala jarriko du, hirugarren egunez jarraian, egun hauetan Iruñera etorritako industria kultural eta sortzaileetako profesionalen eskura. Zehazki, ostiralean, 16 hitzaldi, Jabetza intelektualarekin bueltaka debatea eta 12 proiektu-aurkezpen eskainiko dira.

Egun bereko goizean, Baluarten, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroerregioko ordezkari instituzionalak elkartuko dira haiek batzen dituzten erronka eta estrategia kulturalak partekatzeko.  Bilera horren ondoren, topaketa bat egingo da egun hauetan Iruñean ordezkatuta dauden beste euroerregioekin, hots, Meuse-Rhin euroerregioarekin (Europar Batasuneko kide diren hiru estatutako –Alemania, Belgika eta Herbehereak– bost erregiok osatua) eta Pirinio Mediterraneoak euroerregioarekin  (Kataluniak, Balear Uharteak, Languedoc-Rousillon eta Midi-Pyrénées-ek osatua).

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuaren amaiera-ekitaldia 13:00etan izango da, Baluarten, Pamplona Jazz Big Band / Iruña Jazz Big Band-aren emanaldi bat izango da, soilik akreditatuentzat. 

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua