es | eu | fr | en

Kulturak BIMEn aurkeztu du 948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatuaren 2018ko programazioa

Kulturak BIMEn aurkeztu du 948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatuaren 2018ko programazioa
2018ko urriaren 25, osteguna

The Disappointments banda nafarrak gaur arratsaldean joko du Bilboko musika azokan

948 MerkatuaNafarroako Arteen Merkatua aurkeztu da gaur Bilboko Bizkaia Internacional Music Experience (BIME) azokan, atzodanik bihar arte garatuko den hitzordu honetan bildutako programazio musikaleko ehun bat profesionalen aurrean. BIMEko sustapen-ekintza hau Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako kultura eta sormen industriei laguntzeko abian jarri eta FiraTàrrega, Mercartes eta dFeria bezalako azoketara zabaldu duen lan-ildoari atxikita garatu da.

Aurkezpena Nafarroako Gobernuko Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Ataleko buru Estefanía Munarrizek egin du, BIME Pro topaketaren egoitza bihurtu den Bilbao Exhibition Center (BEC) erakustazokako Luxua eremuan. Nafarroako kulturak azoka honetan izandako parte-hartzea zuzeneko jardunera ere hedatu da, The Disappointments taldeak gaur iluntzeko 20:15ean Bilborock aretoan eskainiko duen emanaldiarekin. Nafarroako jazz-soul banda honek kontzertua eskaini zuen martxoaren 24an Bayonne Live jaialdian, 948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatuaren 2017ko edizioan izandako parte-hartzearen harira.

Nazioarteko azoka

BIME azoka musika sektorearen garapen komertziala, ezagutza eta esperientzien trukea, negozioaren sorkuntza eta formakuntza eta berrikuntza tarteko dituen hitzordua da. 2018ko edizioan, BIMEk topagunea eskaini nahi die musikako eta beste industria batzuetako profesionalei, negozio-bide berriak sortu eta trukatzeko aukera izan dezaten. BIMEk musikagintzako industriari dagozkion pil-pileko gaiei buruzko hausnarketa-gunea ere izan nahi du, baina zeharkako gaiei tartea eskainiz eta teknologia berrietako, modako nahiz bideojokoetako profesionalak barne hartuz.

BIME Pro topaketak 2.000 lagun, 1.260 enpresa, 600 speed-meeting eta 220 hizlari bildu ditu.

Era berean, bi egunez, BIME Livek 29 artista programatuko ditu 23.000 pertsonaren baino gehiagoren aurrean, eta BIME Cityk Bilbo osoa musikaz beteko du 50 artistak hiriko 10 aretotan eskainiko dituzten ikuskizunei esker.

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua

laguntzen dute

Iruñeko Udala
Servicio Navarro de Empleo - Nafar Lansare
Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutua
Eurorregión Nouvelle-Aquitaine Euskadi Navarra

sedes

Baluarte
Gayarre Antzokia
Nafarroako Antzerki Eskola
Indara
Zentral
Walden Librería Café

Beste laguntzaileak

Nafarroako Unibertistate Publikoa
Universidad de Navarra
Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UNED)
Euskal Institutua Etxepare
Région Nouvele-Aquitaine
Euskal Kultur Erakundea - Institut Culturel Basque
NICDO
ASTRE
Baionako Udala
Institut Français - Bilbao
Communauté d’Agglomération Pays Basque
OARA
ALCA
RIM
Département Pyrénées-Atlantiques
Région Occitanie
Nafarroako Antzoki Sareak