es | eu | fr | en

Arte plastiko eta ikusmen-arteak

948 Merkaturen baitako “Arte plastikoak eta ikusmen arteak” atalaren helburua ondoko hau da: artistei jarduera programa bat eskaintzea beren sormen-proiektuen komertzializazioa eta profesionalizazioa hobetzeko. Halaber, asmoa da kultura-eragileekin (galeristak, bildumagileak, komisarioak, programatzaileak, kultura-etxeen ordezkariak...) harremanak garatzeko gune bat sortzea. Azaroaren 15 eta 16an burutuko da arte plastikoen eta ikusmen arteen atala. 

Programa hau sortzaileen komunitateari zuzendutako jarduera osagarrien barruan kokatzen da. Jarduerok ondoko hauek dira: Huarte Zentroaren profesionalizazio tailerrak; 948 Merkatuaren baitako Baluarte kongresu jauregiko jarduera-programa; Nafarroako Museoako hitzaldiak; Ziudadelako saioak proiektuak ikusi eta aurkezteko; eta Nafarroako Museoak eta  Oteiza Museoak hartuko duten Yo, la peor de todas/Ni, denetan okerrena izeneko proiektu artistikora programatutako bisita profesionalak. “Yo, la peor de todas/Ni, denetan okerrena” proiektuaren protagonistak artista nafarrak dira.  

 

Urria. Huarte zentroan profesionalizazio lantegiak

Huarte zentroak mikro lantegien programa bat antolatu du, artisten promozio eta zabaltze ahalmena hobetzeko. Horiek 948 Merkatuko programa orokorrean sartuko dira. Lantegien programak honako arloei helduko die:

  • Fiskalitatea
  • Egile eskubideak
  • Proiektuen erredakzioa 
  • Portfolioen sorkuntza
  • Web orria 

Portfolioa ikustea. 10.00- 14.30

948 Merkatuan parte hartzeko hautatuak izan diren artistek euren sormen lanak jasotzen dituzten portfolioak aurkeztu ahal izango dizkiete azokara bertaratzen diren kultura-eragileei. Artista bakoitzak stand txiki bat izango du erabilgarri. Bertan, bere lan artistikoaren elementu grafikoak eta bisualak edo proiekzio bidezkoak ipini ahal izango ditu. 

Portfolioak erakusteko eta proiektuak aurkezteko jardueran parte hartuko duten artistak aurretik hautatu dira, aurkeztutako dokumentazioa eta beren curriculum profesionala oinarri hartuta, deialdiaren oinarrietan eskatutakoarekin bat eginez. Hautaketaz honako pertsona hauek arduratu dira: Oskia Ugarte, Huarte zentroko zuzendarikidea; Peio Aguirre komisario independentea eta arte kritikoa; eta Juan Pablo Huércanos, Oteiza Museoaren zuzendariordea.

Artista parte hartzaileak:

[[LISTADO_VISIONADO_PORTFOLIO]]

Azaroak 16, 17:30 – 20:00

Portfolioak erakutsiko diren areto berean egingo dira proiektuen aurkezpenak, erabilera horretara egokitutako gune batean. Egile bakoitzak 20 minutu izango ditu aurkezpena egiteko, formatu arinean.

Egindako hautaketaren arabera, hurrengo artistek beren proiektuak aurkeztuko dituzte:

[[LISTADO_PRESENTACION_PROYECTOS]]

Azaroak 16  17.30 h – 20.00

948 Merkatuak bat egingo du Yo, la peor de todas/Ni, denetan okerrena erakusketa proiektuarekin”, zeinaren komisarioa Maite Garbayo den. Proiektu hau Nafarroako artista-emakume garaikideen lanen aurkezpenean ardaztuta dago eta batera egingo da Nafarroako Museoan eta Jorge Oteiza Museoan. Horrez gain, jarduera eta egoitza programa bat antolatu dute Huarte zentroan. 

Modu honetan, azaroaren 16ko jardunaldi-programa ondoko bisita hauekin amaituko da:

948 Merkatua-Nafarroako arteen merkatua, 400dik gora artista eta profesionalen bilgune izango da, eta askotariko arte diziplinen 70 emanaldi baino gehiago hartuko ditu. Emanaldiok artista nafarrek eskainiko dituzte.

Hortaz, arte plastikoen eta ikusmen arteen berariazko programa hau, egitarau profesional zein artistiko zabalago baten barruan kokatzen da, Zeina ondoko web gune honetan ikus dezakezuen: www.948merkatua.com 

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua