es | eu | fr | en

Arte plastiko eta ikusmen-arteak

ARTE PLASTIKOEN ETA IKUSIZKOEN ARLOKO KONTAKIZUNA 2018ko 948 MERKATUAN

948 Merkatuaren (Nafarroako arteen Merkatua) arte plastiko eta ikusizko arteen arloaren xedea da artistei ekintza programa bat eskaintzea, ekintza horiek haien sorkuntza proiektuak merkaturatzeko eta profesionalizatzeko bidean hobetzeko tresnak edukitzea eta kultur eragileekin, esate baterako galeria jabeekin, bildumagileekin, komisarioekin, programatzaileekin eta kultur etxeetako ordezkariekin, azaroaren 21, 22 eta 23an harreman gune bat sortzea.

Programa hau komunitate sortzaileari zuzendutako ekintza sorta osagarri batean mamitzen da: Uharteko Arte Garaikideko Zentroak garatutako profesionalizazio tailerrak, Baluartean bideratuko den Merkatuaren jarduera programa, obrak ikusteko eta proiektua aurkezteko saioak Ziudadelako Arma Aretoaren behe solairuan eta profesionalentzako bisitaldiak Iruñeko museoetara eta museo erakundeetara, esate baterako, Nafarroako Museora, Nafarroako Unibertsitateko Museora eta Jorge Oteiza Fundazio Museora.

 

PROFESIONALIZAZIO TAILERRAK UHARTEKO ARTE GARAIKIDEKO ZENTROAN

Tailer txikien programa bat antolatu du Uharteko Arte Garaikideko Zentroak 948 Merkatuaren egitarau orokorrean biltzen diren artistak sustatzeko eta ezagutarazteko gaitasunak hobetzeko xedearekin:

-     "Legezko obligazioak, fiskalak eta zerga alorrekoak". Azaroaren 5ean eta 7an, 16:00etatik 19:00ak arte. Eva Moragak, abokatua, bitartekaria eta Arte Ederretan lizentziatuak, aurrekontuak, fakturak, kontuak eta zergak bezalako gaiak eguneratuta edukitzeko erari buruzko aholkuak emango ditu. Helburua da arloaren profesionaltasuna bultzatzea artearen eta kulturaren esparruko profesional, partikular eta erakunde guztientzat erabilgarriak izango diren tresnen bitartez.

-     "Nola landu txosten on bat". Azaroaren 12an eta 13an, 16:00etatik 19:00ak arte. Mikel Cabrerizok eta Lara Molinak azalduko dute nola prestatu behar den txosten on bat lan artistikoari zabalkundea emateko. 

OBRA IKUSTEA

948 Merkatuan aukeratutako artistek beren obrak aurkeztu ahal izango dizkiete merkatura bertaratzen diren agintariei eta kultur eragileei Ziudadelako Arma Aretoaren behe solairuan antolatutako gunean. Artista bakoitzak stand txiki bat izango du, bertan jarri ahal izango ditu ikusgai bere lan artistikoari dagozkion elementu grafikoak, ikusizkoak eta proiektatutakoak.  
Obren erakustaldian parte hartuko duten artistak aurrez aukeratuak izan dira aurkeztutako dokumentazioa eta beren curriculum profesionala aintzat harturik, deialdiaren oinarrietan eskatutakoarekin bat etorrita. 
Adituen batzorde batek aukeratu ditu artistak.

Hauexek dira proiektuen ikustaldian parte hartuko duten artistak:

 

Haren lanaren erakusketa bi jardunalditan zehar egingo da:

Asteazkena, azaroak 21:
16:30-19:30 Lanen ikuskaldia Zitadelako Armen Aretoan.

Osteguna, azaroak 22:
11:00-14:00 Lanen ikuskaldia Zitadelako Armen Aretoan.
16:30-20:00 Lanen ikuskaldia Zitadelako Armen Aretoan.

Azaroaren 22an, arratsaldean, Iruñeko Ziudadelako Armen Aretora libreki sartu ahal izango da, sarrerarik gabe, baldin eta eremu horretako edukiera betetzen ez bada. Areto horretan, arte plastikoetako hainbat artistaren obrak eta proiektuen aurkezpenak ikusi ahal izango dira.

PROIEKTUAK AURKEZTEA

Obrak ikusteko areto berean aurkeztuko dira proiektuak, Ziudadelako Arma Aretoan, erabilera horri begira prestatutako gunean, eta nahi duten herritar guztiak bertaratu ahal izango dira, ez soilik akreditatutako profesionalak. Formatu arina izango dute aurkezpenek, 20 minutu emango zaizkio egile bakoitzari.

Hauexek dira proiektuen aurkezpenean parte hartuko duten artistak:


BISITALDIAK 

Honako bisitaldi hauek izango ditu 948 Merkatuaren (Nafarroako arteen Merkatua) programak:

2018ko azaroaren 21, asteazkena

2018ko azaroaren 22, osteguna

2018ko azaroaren 23, ostirala

 

 

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua