Artisten proiektuak aurkezteko espazioa.
azaroak21 azaroak22 azaroak23[ Bole Bole Toronbole ]
Damiano Toronbole magoa eta Tonino Toronbole txotxongilolaria Italiarantz itzultzen dira eta ikuskizun berria prestatzen ari dira, baina familia ez dago beterik. Giuseppina desagertu zen eta orain aurkitu behar dute.
[ Manifestu bat ]
Harremanak arrotzak diren herri txiki batean, gure pertsonaiak Egok, bizitza eta pentsamenduak idatzi ditu. Bere inguruaz eta harremanez hitz egiten du, galdutako baloreak eta beharrezkoak ikusten dituen premiazko aldaketak azaltzen ditu ere. Manifestu bat, alegia.
Las Hermanas Caronni / Benjamin Colin / Kukai Dantza / Patxi Laskarai
[ Partir / Utzi ]
Joatea, alde egitea Une hori, eta gero datorrena, esploratu nahi dugu. Nola aldaraziko gaitu bidaiak? Adieraztea, musika, dantza eta hitzaren bidez, alde egin behar duenaren
sentimendu eta emozioak; alde egiteko erabakiari buruzko lekukotasun bat ekartzea, errotzearen eta alde egiteko beharraren arteko barne-borroka. Egokitzea eta nork bera izaten jarraitzea, nork berrasmatzea, nork inprobisatzea. Sortze-fasean dago proiektua, aquitaine.eus programak sustatuta.
Iñaki Echandi Domeño / Funk Fatale
[ SUENA.ORG - Directorio de Grupos y Músicos de Navarra ]
SUENA.ORG web proiektuaren helburua da Nafarroan azken sei hamarkadatan sortutako herri musikako (pop, rock, heavy, country, hip-hop…) musika ekimen guztiak katalogatzea.
[ Rolan & Loop abestiak ]
Rolan & Loop abestiak 2017. urtearen amaieran grabatu zen Color Hits, Buenas Compañías Estudios eta Ag8st8 Estudios diskoetxeetan. Rolan Garcésen lehenengo bakarkako lana da, eta folka, countrya edo bluesa lantzen ditu.
Gran Ciel-en planteamendu musikalak, errealitatean ardazten bada ere, musika zerbait kaltegabea bilakatzen duten leundutako kontzeptuei uko egiten die. VJ Drone-k, aldiz, liluragarritasun musikala eragin eta interpretaziora gonbidatzen zaituen ikus-entzunezko errealitate bat sortzen du.
Mediterraneo itsasoaren ertzean, bereber tradizioaren, gnawa oinordetzaren eta jazz ukituen artean, Gabacho Marocek ustiapen mestizo zoriontsua lantzen du. Genero nahasketa paregabea da, goraipatzeko moduko soinu panorama sortzen duena.
[ Izzz...adi! ]
Familiako txikienei zuzenduriko joko dantzatu eta musikal bat. Adi begiratuz gero... naturaren usaina topatuko duzu bertan; baita soinu dizdiratsu, apal eta erakargarriz beteriko paisaia mugikorrak eta... beste hainbat sentsazio eta bizipenak. Bidaia hastera doa eta!
Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.