es | eu | fr | en

Elvira Palazuelos Blanco

Ziudadela
2018ko azaroaren 21, asteazkena - -

PROIEKTUAK

  • FUENSANTA. Gayangoseko bainuetxe zaharraren hondakinak suntsituta ageri dira gaur egun, herriaren historiaren zati bat eta Gerra Zibilean gailendu ziren gaixotasuna eta heriotza ezkutatzen dituen orbain metaforikoa. Proiektua familia oroitzapen batetik sortu da, eta proposatzen du ahaztutako paisaia batenganako begirada berreskuratzea, memoria ikusgarri egiteko. Osagai ditu lurraldean eginiko interbentzio bat, lekukotasunak biltzen dituen bideo bat, marrazkiz osatutako fanzine bat eta bi testu.
  • HISTORY/SORRY/WISDOM. Residential Schools delakoak indarrean egon ziren Kanadan 1880tik 1996ra. Ume indigenentzat sortutako barrutiak, kultur asimilazioa helburu zuen politika iraingarri, abusibo eta isolatzaile baten emaitza izan ziren. Edmontonen eginiko egonaldi batean, ABk sortu zuen proiektu hau.
     
  • SITES IN BETWEEN. Bere lanean ohikoak diren “espazioa”, “lerroa”, “denbora”, “lapsusa” eta “tarteko lekuak” bezalako konstanteetatik abiatuz, artistak igarotze eremuak arakatzen ditu, eta bisualki eta gorputzez ibili beharreko azalerak bihurtzen ditu. Bi instalaziok eta 3D betaurrekoekin ikusi beharreko marrazki sail batek osatzen dute.

Bilatzailea

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua