es | eu | fr | en

Iosu Zapata Osés

Ziudadela
2018ko azaroaren 21, asteazkena - -

PROIEKTUAK

  • LA CHABOLA NÓMADA. Auto zahar baten oskolaren gainean zaborretan bildutako ohol zaharrez eraikia, Iosu Zapata artistak minigaleria ibiltari bihurtu duen edukiontzi bat da.    Mexiko Hirian gauzatzen ari den instalazio honen helburua da artista mexikarrak proiektura erakartzea, beren ekarpenak egin ditzaten. 
     
  • LA CHABOLA JARDÍN. Dibertsitaterako aterpe bat da. Hondakinez eraikia (ateak, oholak, leihoak, etab.) eta lurrez estalia, gogoeta bultzatu nahi du izadiak ingurune hiritar eta arkitektonikoan duen presentziari buruz.
     
  • BIORRÍTMICAS. Izadiaren eta teknologiaren arteko harremanean arakatzen du. Zer soinu sortzen dituzte inguruan ditugun erritmo biologikoek? Hondakin elektronikoen kulturari dagokionez… gu gara inbaditzaileak ala kultura hori da gu inbaditzen gaituena? Itxura batean aurkakoak diren erlazioak (pintura-teknologia berriak, izadia-kutsadura, analogiko-digitala), nahiz eta elkar loturik dauden. 
     

Bilatzailea

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua