es | eu | fr | en

3. lantegia: Eta ideia txorimalo bilakatu zen. Sormena esplotatzea, egunean (gutxienez) burutazio bat lortu arte.

Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioa
2018ko azaroaren 22, osteguna - 10:00

César Oroz

Mezu bat adierazteko sormen absurdo eta dibertigarrienean oinarritu nahi duten pertsonentzat. Karikatura, esajerazioa eta umore grafikoa, oro har, ideologia politiko bat, kontsumo artikulu premiagabekoenarekiko interesa edo beste edozein ideia transmititzeko komunikazio tresna gisa. Ikasbidea, umorea.

César Oroz Martijak gaurkotasunezko tira bat argitaratzen du egunero Diario de Navarra egunkarian 1991z geroztik, “Punto Final” izenburupean. Egunkari berean bestelako ilustrazioak, karikaturak eta binetak ere egin izan ditu, hala nola “Piso de Estudiantes” eta “Humor en Rojo” izenekoak.

2004an, Umore Grafikoaren Mingote Saria jaso zuen, ABC egunkariak ematen duena, urte hartan Diario de Navarra egunkarian argitaratu zuen tira batengatik.

Umorezko marrazkia beste formatu batzuetan ere erabili du, hala nola karteletan, sanferminetako lagunarteen pankartetan (1984az geroztik), publizitate kanpainetan eta komikiari eta umore grafikoari buruzko hainbat erakusketatan. Hainbat argitalpenetan kolaboratu du, El Jueves aldizkarian, ABCren igandeko eranskinean, Sibaritas aldizkarian, Actualidad Jurídica Aranzadi aldizkarian eta OrgulloySatisfacción.com aldizkari satirikoan, besteak beste.   

Umoreari eta gaurkotasunari buruzko lanak bildu, eta hamabost bat liburu argitaratu ditu material horrekin, eta www.latiradeoroz.es web-orrian haren lana formatu digitalean kontsulta daiteke.

Bilatzailea

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua