es | eu | fr | en

AQUITAINE.EUS: mugaz gaindiko elkarlan kulturala euroeskualdean/ colaboración cultural tranfronteriza en la euroregión

Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioa
2018ko azaroaren 22, osteguna - 10:00

Pantxoa Etchegoin - Euskal Kultur Erakundea/Institut Culturel Basque eta Imanol Otaegi - Etxepare Euskal Institutua / Instituto Vasco Etxepare

HIZLARIAK

Pantxoa Etchegoin, Euskal Kultur Erakundeko zuzendariak, urte asko daramatza euskararen eta euskal kulturaren alde lanean.
Imanol Otaegi, Euskal Kultura Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria.

LABURPENA

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea, batetik, eta Eusko Autonomia Erkidegoko Etxepare Euskal Institutua, Euskal Hirigune Elkargoko Euskal Kultur Erakundea, eta Nafarroako Foru Erkidegoko Vianako Printzea Erakundea, bestetik, lankidetzan gabiltza 2016. urtetik Aquitaine.eus izeneko proiektua garatzeko. Kultur proiektu honek bi helburu nagusi ditu:

  • EAE, Nafarroa eta Iparraldeko kultur sortzaileen lanak, batez ere euskarazkoak, Akitaniako diziplina ezberdinetako jaialdi eta ekitaldietan erakustea.
  • Euroeskualdeko kultur sortzaile eta eragileen arteko mugaz gaindiko harremanak eta elkarlana sustatzea.  

Bilatzailea

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua