es | eu | fr | en

Kanaki films: Nola antolatu nazioarteko proiektu bat Nafarroako herri batetik.

Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioa
2018ko azaroaren 22, osteguna - 11:30

Amaia Remírez - Kanaki Films, Iruñea

HIZLARIA

Amaia Remírez. Kanaki Films sortu zuen, Raúl de la Fuenterekin batera. 15 dokumentaletik gora egin ditu produktoreak, hala nola MINERITA, 2014ko Goya saria film labur dokumental onenari jaso zuena eta 2016 Oscar sarietako finalista geratu zena.

LABURPENA

2018an, Raúl de la Fuenteren (Iruña) eta Damian Nenowren (Wroclaw, Polonia) UN DÍA MÁS CON VIDA film luzea estreinatu zen Cannesko Zine Jaialdian. Europako zine-jaialdi nagusian mundu mailako estreinaldi hori egin ahal izateko, hamarkada oso bat eman du lanean Kanaki Films produktoreak Ryszard Kapuscinskiri buruzko animazioko film luze aparta horretan. Platige Films (Polonia), Walking The Dog (Belgika), Wüste Film eta AnimationsFabrik (Alemania) etxeekin batera ekoiztu dute, eta horrek ia ez du aurrekaririk helduentzako animazioko zinean Europan. Urteko produktore europarra izendatu dute Cartoon Movies 2018an.

Amaia Remírezek zehatz-mehatz kontatuko du prozesu osoa: ideia sortu, koproduktoreak batu, finantzazio-plana osatu eta herrialde ekoizleen arteko lana antolatu.

Bilatzailea

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua