es | eu | fr | en

MÉCA - Berrikuntza arkitektonikoa hibridazio kulturalaren zerbitzura.

Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioa
2018ko azaroaren 22, osteguna - 11:00

Elisabeth Douzille - MÉCA, Bordele

HIZLARIA

Elisabeth Douzille. Kulturaren eta komunikabideen kudeaketako master bat egin ondoren (Sciences-po, Paris), Elisabeth Douzillek bere ibilbidea administraziorantz bideratu du. Gaur egun, Akitania Berria eskualdeko Hezkuntza eta Hiritartasuna Saileko idazkari nagusia eta MÉCA (Akitania Berriko ekonomia sortzailearen eta kulturaren etxea) proiektuaren burua da.

LABURPENA

Duela hamar urte, Akitania eskualdeko presidente Alain Roussetek adierazi zuenean eraikin berean bildu nahi zituela sorkuntza artistikora bideratutako eskualdeko hiru egiturak (arte plastikoak, arte eszenikoak, liburua, zinema eta ikus-entzunezko artea), dagoeneko antzematen zen bilera horretatik diziplina askotako eta diziplinez gaindiko proiektuen arteko sinergiak aterako zirela.

Arkitektura proposamen ausart eta berritzaile horrekin, Danimarkako BIG arkitektura estudioak intuizio hori ulertzen jakin du, etorkizuneko MÉCA etxeak hibridazio sortzaile hori sustatzeko aukera emanez, eta, aldi berean, bertako okupatzaileen berezitasunari eutsiz. MÉCA 120 m luze eta 37 metro altu da, eta kultur erakundeak elkarren artean lotzeko begizta gisa diseinatu zen, baita erakunde horiek espazio publikoarekin lotzeko asmoz ere.

Hitzaldian, MÉCAren kanpoko eta barneko etorkizuneko espazioak landuko dira, hibridazio sortzailearen ikuspegi horretatik begiratuta.

Bilatzailea

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua