es | eu | fr | en

Terrassa Noves Tendencies: dantza egiten duzu, ala hibridatu?

Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioa
2018ko azaroaren 22, osteguna - 12:00

Pep Pla TNT-Terrassa Noves Tendències

HIZLARIA

TNT-Terrassa Noves Tendències jaialdiaren zuzendaria da Pep Pla, 2008tik, eta Generalitat de Catalunya-ko antzerki eta konpainietarako zein merkatu estrategikoetarako batzordeetako zein Instituto de Empresas Culturales-eko (ICEC) batzordeko kidea ere. Halaber, hogeitik gora antzezlan zuzendu ditu. 

LABURPENA

Pep Plak TNT-Terrassa Noves Tendències jaialdia aurkeztuko du; haren muina eta funtzionamendua azalduko ditu, baita zergatik den garrantzitsua produktu “hybridoak” egiten dituzten artista eta konpainiei laguntzea, hots, ez antzerkia, ez zirkua, ez dantza, ez objektuak, ez musika ez direnei. Arrakasta izaten ari dira produktu horiek ia mundu osoan zehar, baina gutxitan ikusten dira gure herrialdean, aldiz, zirkuiturik ez dagoelako. 

Pep Plak esango du zer konpainia eta artistak egiten dituzten proiektu “hybrido” horiek, eta zer egiten duten zehazki, eta zergatik diren, TNT-Terrassa Noves Tendències jaialdiaren ustez, mestizajea eta “hybridazioa” etorkizuna. Horrez gain, ezagutaraziko du zer harreman dituzten (eta harreman estuagoak izan nahiko lituzketela dio) ez bakarrik artistekin, baizik eta ikusleekin ere.

 

Bilatzailea

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua