es | eu | fr | en

Txuspo Poyo

Ziudadela
2018ko azaroaren 22, osteguna - 18:30

90eko hamarkadaz geroztik, Txuspo Poyok nolabaiteko metodologia prozesal bati jarraitu dio, muntaketa zentzu oso markatuarekin, alboratutako istorioak marrazteko, gurutzaketa hibridoetako belaunaldi arteko gertakari jakin batzuk ikertzetik eta aztertzetik abiatuta. Proposamen horiek guztiek gurutzatutako irudietan tentsioa duten kontakizunak sortzen joan dira; trama horietan hondakin historiko eta amaitu gabeak uztartzen dira, taldeko nahiz banakako imajinario kulturaleko zatiekin batera. Azken horiek historiatik, zinematik, arkitekturatik eta zientzia-fikziozko literaturatik hartutakoak dira. Bere lanek ekoizpen eta errepresentazio modu eta ereduak berriz irakurtzen dituzte.

PROIEKTUA 

EL TÚNEL DE LA ENGAÑA 2014-2016
Tunela zulo sakon bat da historiaren gorputzean, organorik gabeko sabel huts baten barnealdea, haitzulo bat, amildegi ilun bat, zauri bat; baina baita ezezagunera eramaten gaituen atea eta aurrera egin ahal izateko sarbide bat, ohartarazpena gorabehera.

Bilatzailea

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua