es | eu | fr | en

Esperientziak autokudeaketa musikaletik

Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioa
2018ko azaroaren 23, ostirala - 10:30

Ainara LeGardon, Irun

HIZLARIA

Ainara LeGardon (Bilbo, 1976) musikari eta artistak bere burua kudeatzen du eta 25 urtetik gorako esperientzia du. Lan aberatsa egin du rockaren, inprobisazioaren eta musika esperimentalaren arloan, eta lan handia egin du ikertzaile eta hedatzaile gisa kultur kudeaketaren eta jabetza intelektualaren arloetan. David García Aristeguirekin batera, SGAE: el monopolio en decadencia (Consonni, 2017) lanaren egilekidea da, eta azken lana aurkeztu du: Ainara LeGardon (2017), Xabier Erkizia musikari eta ekoizlearekin batera sortua.

LABURPENA

Duela 15 urte, bere lanaren gainean erabakitze ahalmena eta bere eskubideen kontrola galdu zuela ikusita, Ainara LeGardonek bere diskoetxea sortu eta bere musika ibilbidea kudeatzen hasi zen. Hitzaldian, 25 urte baino gehiagoko ibilbidean izandako esperientzia laburbilduko du eta artistek beren burua kudeatzeko dituzten tresnak partekatuko ditu, norberaren lanaren kontzeptua zalantzan jartzeko ariketa kolektiboa sustatuz.

 

Bilatzailea

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua