es | eu | fr | en

Etopiaren proiektu orokorra

Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioa
2018ko azaroaren 23, ostirala - 10:00

Gerardo Lahuerta Etopia, Zaragoza

HIZLARIA

Gerardo Lahuerta. ETOPIA, Arte eta Teknologia Zentroko zuzendaria, Zaragozako Udaleko Hiri Adimentsu Zerbitzuko burua eta Zaragozako Unibertsitateko irakasle elkartua.

LABURPENA

Zaragozako Udaleko proiektua da ETOPIA_Center for Art&Technology. Hiri digitalean sorkuntza, berrikuntza eta ekintzailetzako zentro global bat da, eta hiru bolumen handi ditu, elkarrekin komunikatutako eremu komunak dituztenak (16.272 m2-ko eraikitako azalera guztira). Hauek guztiak ditu: enpresen inkubagailua-azeleragailua eta coworking-eremuak; sortzaile, ikerlari eta ekintzaileentzako egoitza; erakusketetarako eremua; prototipatze-tailerra eta fabrikazio digitala; ikus-entzunezko laborategiak; auditorioa; bilerak eta mintegiak egiteko gelak; eta fatxada digital bikoitza.

Elkarlanerako eremu bat, non ekintzaileak, sortzaileak, herritarrak, enpresak eta ikerlariak elkarrekin ahalegintzen baitira, aberastasuna, enplegua eta era digitalak eragindako hiri-erronkei aurre egiteko beharrezko ezagutza sortzeko.

Bilatzailea

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua