es | eu | fr | en

Genero azterketa COFAEko azoketako programazioetan eta antolakuntza taldeetan

Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioa
2018ko azaroaren 23, ostirala - 11:00

Manuel J. González COFAE, Madril

HIZLARIA

Manuel J. González Psikologian lizentziaduna da, eta Estatuko Arte Eszenikoen Azoken Koordinakundeko (COFAE) presidentea. Halaber, Gaztela eta Leongo (Ciudad Rodrigo) Antzerki Azokako zuzendari exekutiboa da, kultur kudeatzailea, CIVITAS elkartearen programen koordinatzailea eta Sequeroseko Antzerki eta Funtzio Askotako Zentroaren, Ciudad Rodrigoko Ikus-entzuleen Udal Eskolaren eta i Espazioaren (Ciudad Rodrigo) koordinatzailea.

LABURPENA

COFAEk azoketara joaten diren profesionalen eta konpainia programatuen merkatu eta mugikortasun azterketak egiten ditu. Aurten, ikerketak azoketako programazio artistikoen eta haien antolakuntza taldeen genero ikuspegian jarri du arreta. Azoketako lantalde eta programazioetan gizon eta emakumeen arteko berdintasun mailak ezagutzeko, aztertzeko, horiei buruzko gogoeta egiteko eta, behar izanez gero, zuzentzeko premiari erantzuten dio azterketak.

 

Bilatzailea

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua