es | eu | fr | en

FAQ

Maiz egiten diren galdera posibleak

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatua eta Profesionalen Topagunea produktu kultural eta artistikoak erakusteko, ezagutza trukatzeko eta proposamen berritzaileak erakusteko erreferentziazko hitzordu estrategikoa da. Nafarroako Gobernua da proiektu horren buru eta finantzatzailea.

Edizio honetan, 948 Merkatua berritu egingo da diziplinartekotasunaren eta hibridazioaren aldeko apustuan bere berezitasuna bilatuz eta kultura-arloko artista eta profesionalen topagune bihurtuko da diziplinartekotasunaren inguruan.

Modu horretan, 948 Merkatua aurrera egiten ari da sorkuntza berri eta proposamen hibridoen inguruan ekitaldi berezi gisa kokatzeko sektorean. Arloko merkatuen aurrean, 948 Merkatuak kalitatea, berrikuntza eta egungo lengoaiak eskainiko ditu eta prestakuntza eta networking arloko edukien foro profesional eta dinamikoa ere izango da, sorkuntza- eta arte-arloko diziplina guztiak hartuko dituena.

948 Merkatuak ART eta PRO erakargarri, berezi, ahaltsu eta joera artistiko eta estrategiko berriarekin bat datorren programa izango du, hobi-ekitaldi gisa Europako hegoaldean kultura-arloko erreferentzia izateko eta hiru egunetan zehar goi-mailako kulturako profesionalak biltzeko helburuarekin: kultura-kudeatzaileak, programatzaileak, artistak eta erakundeak.  Edizio honetan erakusten diren proposamenek proiektu hibridoak eragingo dituzten diziplina desberdinen arteko fusioa izango dute lotura erkidetzat, lanak hautatzeko irizpide nagusia izango dena.

Arlo profesionalean, 948 PROk jarduerak birdefinitzen ditu, profesionalentzat eraginkorragoa eta hezitzaileagoa izan dadin foroan egotea eta parte hartzea eta txosten, eztabaida eta proiektuen aurkezpenen inguruan egituratzen da. Prestakuntza, networkinga eta B2B ere funtsezko zutabeak izango dira merkataritza-sinergiak sortzeko helburuan. Baluartek profesionalentzako programazioaren gune nagusia izaten jarraituko du.

948 ART programa, bestalde, batzorde artistiko baten bidez hautatuko da eta proposamen hibrido eta diziplinartekoak erakustea izango du ardatz. Edizio honetan, Baluarte inguruko egoitza-kopuru txikiago batean pilatuko dira erakusketa-guneak profesionalei nahiz ikusleei bertaratzea errazteko xedez.

948 Merkatua 2019 egiteko hautatu diren egunak azaroaren 20a, 21a eta 22a dira. Lehen bi egunetan konferentziak eta obra-erakusketak pilatuko dira eta azaroaren 22a, ostirala, tailerrak eta mintegi tematiko bat egiteko eta proiektuak aurkezteko erabiliko da. Erakustokien guneak, bestalde, erakustoki eta aurkezpenen formula berriak izango ditu.

Bere berezitasun eta definizio artistikoa proiektu hibrido eta diziplinartekoetan zentratzeaz gain, 948 Merkatuaren edizio berriak diziplinen arabera antolatuta egoteari utziko dio:

  • Parte hartuko duten lanak arlokoa izango ez den arte-komisariotza baten bidez hautatuko dira (hau da, ez da diziplinen arabera egingo).
  • Hautaketa artistikoaren prozesua plataforma ireki bidez egingo da eta baita batzordeak proposatuta ere.
  • Hautatutako arte-proposamenen jatorri-kuotak honako hauek izango dira: % 50 Nafarroakoa, % 30 nazionala eta % 20 nazioartekoa; hautatutako arte-proposamen guztien gastuak ordainduko dira.
  • Diziplina bakarreko proposamenen erakusketarik ez da egongo aurreko edizioetan bezala.
  • Gainera, proposamen-kopurua eta programazio-guneen kopurua murriztu egingo dira (15 eta 20 erakusketa artean bi egunetan, azaroaren 21ean eta 22an), eta Baluarte bihurtuko da erakusketaren ardatz bertaratzen diren profesionalei eta jende arruntari obrak ikustea errazteko eta, ondorioz, haien inpaktua indartzeko. Beraz, ez da korrespondentziarik egongo egoitza eta diziplinen artean aurreko edizioetan bezala eta 948 Merkatuan parte hartzen duten egoitza guztietan diziplinarteko proposamenak ikusiko dira.
  • Konferentzia-kopuruak ere behera egingo du 21 osatu arte eta, bertaratzea errazteko, 948 Merkatuaren bi lehen egunetan pilatuko dira: azaroak 20, asteazkena, eta azaroak 21, osteguna. Diziplinarteko edukiak izango dira ardatza.
  • Bi jardunaldiak eztabaida batekin hasiko dira.
  • Ostirala tailerrak egiteko, proiektuak aurkezteko eta mintegi tematiko bat egiteko baliatuko da.
  • Proiektuen aurkezpenak formula aldatuko du eta coach eta aholkularitza-prozesu bat izango du, Antonella Broglia TEDxMadrid-en antolatzailea eta public speakingeko irakaslea. Gainera, sariak emango dituen lehiaketa batean sartuko dira.
  • Erakustokien zonak formatu berriak izango ditu erakustoki zein aurkezpenetan.

Orain arte, 948 Merkatuak bere lehen helburu handia lortu du: kultura-arloko arte-diziplina guztietarako erreferentzia-gune gisa finkatzea, erakunde, artista eta profesionalen aitorpena irabaziz. 948 Merkatuak lotura-puntua sortu du artista eta profesionalen artean eta lotura-puntu horrek ideia hori Europan beste adibiderik ez duen eredu berezi baterantz eboluzionatzea eskatzen du, merkatua sortzen jarraitzeko xedez.

Diziplinarteko proiektuak gero eta ohikoagoak dira sorkuntza-ehunean eta ez dituzte difusio-gune propio asko. Horregatik, Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuak sorkuntza horretarako erakusleiho nagusietako bat bihurtu nahi du 948 Merkatua. 948 Merkatuaren diziplina anitzeko jatorriak diziplina anitzekotik diziplinartekora igarotzea logikoa izatea eragiten du.

948 Merkatuak lehendik dauden gainerako proposamenetatik bereiztea bilatzen duen nortasun bakarra eratzea nahi du profesionalen arreta bereganatzeko, talentuaren eta sorkuntza gaurkoenaren zati garrantzitsu bat bereganatzeko eta berrikuntzarekin eta sorkuntzarekin konektatzeko.

948 Merkatua diziplinen hibridazioaren eta horiek gurutzatzearen inguruan ardazteak aukera emango du programazio artistikoaren nahiz profesionalaren kalitatea sustatzeko. Eskainitako kalitatea zenbat eta handiagoa, are eta ahalmen handiagoa izango du Nafarroako kulturaren sektoreari bultzada emango dioten intereseko profesionalak erakartzeko eta profesional-mailan nazioarteko kontaktu-sare eraginkorra sortzeko.

948 Merkatuaren programazio artistikoan parte hartzeko proposamen hibrido eta diziplina anitzekoa erregistratu behar da eta programa konfiguratzeko ardura duen batzorde artistikoak hautatu behar du.

Proposamenek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Lengoaia nagusia alde batera utzita, argi eta garbi diziplinartekoa izan behar du proposamen artistikoak. Horrek esan nahi du proposamenaren definizio formalaren eta/edo edukien arabera erabiliko direla diziplina/lengoaia artistikoak.
  • Artista edo sortzaile profesionalen proposamenak izan behar dute, eta haiek kontratatzeko moduan egon behar dute.
  • 2019ko azaroaren 20 eta 21ean bertaratzeko moduan izan behar dute.
  • Jadanik hedatze- eta/edo merkaturatze-aldian dauden bukatutako lanak izan behar dute.
  • Deialdian zehaztutako parte hartzeko betekizun, prozesu eta baldintza guztiak onartu behar dituzte.
  • Proposamenak Nafarroakoak, Espainiako gainerako autonomia-erkidegoetakoak edo atzerrikoak izan daitezke. Jatorria izen-ematean zehaztu beharko da. Nafarroako proposamenek lehentasuneko espazioa izango dute programazioan.

Lehenik eta behin, proposamena plataforma operatibo batean erregistratu behar da www.948merkatua.com webgunean, ekainaren 17a, astelehena, eta ekainaren 28, ostirala, bitartean (biak barne). Deialdia irekita egongo da aldi horretan.

Izena emateko epea amaituta, 948 Merkatuaren langile teknikoek izen-emateak berrikusi, proposamena egiaztatu eta datu-base bat osatuko dute haiekin. Izen-emate osatugabeak ez dira erregistratuko, eta ez aintzat hartuko.

948 Merkatuaren ART 2019 programazio artistikoa egiteko ardura duen batzorde artistikoak aurkeztutako proposamenak aztertuko ditu, eta baita beste informazio-iturri batzuk ere, esaterako, 948 Merkatuaren aurreko edizioetako proposamenen erregistroa edo Kultura Kontseilaritzaren 2019ko beste laguntza-deialdi batzuetara aurkeztutako proposamenak. Halaber, batzorde artistikoak berak interesekoak iruditzen zaizkion sorkuntzen parte-hartzea proposatu ahal izango du.

948 Merkatuaren programazio artistikoa 2019ko irailaren 31n ezagutaraziko da, beranduenez, eta deialdian sartutako parte-hartzaile guztiei jakinaraziko zaie.

Parte hartuko duten lanak arlokoa izango ez den arte-komisariotza baten bidez hautatuko dira. Ez da egingo diziplinen arabera eta komisariotzako kideak ospe handiko eta diziplina anitzeko profesionalak dira.

Kasu honetan ez dira egingo diziplina bakar bateko lanen erakustaldiak, baina artistek, managerrek edo gainerako kultura-agenteek izena eman dezakete 948 Merkatuan  eta parte har dezakete PROn eskainitako prestakuntza-, networking- eta topaketa-aukera guztietan.

2019ko edizioan, beste modu batean aurkeztu beharko dira proiektuak. Aurkeztu eta erregistratutako proiektuetatik hogei aukeratuko dira. Diziplina anitzekoak izan beharko dute, eta coaching-prozesu batean parte hartu; Antonella Broglia, Ashoka Spain eta EDxMadrid Conferences-en enbaxadorea.

Hamar proiektuak azaroaren 22an, ostirala, aurkeztuko dira, Baluarten, eta Antonella Brogliak dinamizatuko du ekitaldia. Epaimahaia, bestetik, adi-adi egongo da, aurkezpenak ebaluatu eta sariak eman beharko baititu; sariak estreinako aldiz emango zaizkie proiektuen aurkezpen onenei.

948 Merkatuak 948 ARTen programatutako lanen erakusketak sortzen dituzten gastuak ordainduko dituzte. Aukeratu eta programatutako proposamen guztiak programazioko zerrendatan/slotetan sailkatuko dira, eta diru-kopuru bana esleituko zaie ekoizpenari/erakustaldiari laguntzeko.

Batzorde artistikoak eta Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuak ezarriko dute zerrenda/slot bakoitzeko diru-kopurua, programazioaren amaierako osaketaren arabera. Parte-hartzea baieztatu aurretik jakinaraziko zaie programazioan parte hartzeko aukeratutako guztiei.

948 Merkatuaren antolakuntzak arte-proposamenen langile artistiko eta/edo teknikoen bidaia- eta ostatu-gastuak ere ordainduko ditu.  Horrez gain, 948 Merkatua PROrako akreditazioa eta sarrera emango dira proposamen bakoitzeko bi pertsonarentzat gehienez.

Gogora ekarri nahi dugu 948 Merkatua artistak eta lanak hedatu eta merkaturatzen laguntzeko tresna dela, eta ez jaialdi bat. Beraz, ez dago emanaldirik, profesionalen aurrean egiten diren lan-erakusketak eta -erakustaldiak baizik, erosketa- eta kontratazio-aukerak sortzeko xedearekin.

Batzorde artistikoak aurreko edizioetan aurkeztutako lanak berrikusiko ditu, diziplinartekoak direnak eta 2019ko edizioan parte hartzeko irizpideak biltzen dituztenak aurkitzeko xedez. Balioetsi ondoren, hautatuak izaten badira, parte hartzeko gonbidapena luzatuko zaie.

Honako hauetatik abiatuz diseinatuko da programazioa:

www.948merkatua.com webgunearen bidez eman dezakezu izena 948 Merkatua Pron.

Profesional gisa akreditatuta egoteak sarbidea ematen dizu honako hauetarako:

  • Inaugurazioa.
  • 948 Merkatua tarifa bereziak ostatuan eta garraioan.
  • Baluarte Pro: Hitzaldiak eta konferentziak, standen eremua, aurkezpenak eta networkingerako eremua.
  • Erakustaldia eta ikuskizunak Nafarroako Antzerki Eskolan, Baluarten, Zentral aretoan, Gayarre antzokian  (aldez aurretik erreserbatuta eta edukieraren arabera).
  • Proposamen artistiko eta sortzaileen katalogoa.
  • Tarifa aldatu egiten da izen-ematea egiten den dataren arabera eta, horregatik, ziur bazaude joan nahi duzula, lehenbailehen izena ematera animatzen zaitugu:
    • Azokako hiru egunetarako sustapen-tarifa irailaren 1era arte: 45 €
    • Azokako hiru egunetarako sustapen-tarifa urriaren 23tik aurrera: 90 €

Izena emateko epea irekita egongo da 2019ko azaroaren 20 arte eta kontu horren inguruan edozein kontsulta egin nahi baduzu, profesionales@948merkatua.com helbidera jo dezakezu.

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua

laguntzen dute

Iruñeko Udala
Servicio Navarro de Empleo - Nafar Lansare
Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutua
Eurorregión Nouvelle-Aquitaine Euskadi Navarra

sedes

Baluarte
Gayarre Antzokia
Nafarroako Antzerki Eskola
Indara
Zentral
Walden Librería Café

Beste laguntzaileak

Nafarroako Unibertistate Publikoa
Universidad de Navarra
Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UNED)
Euskal Institutua Etxepare
Région Nouvele-Aquitaine
Euskal Kultur Erakundea - Institut Culturel Basque
NICDO
ASTRE
Baionako Udala
Institut Français - Bilbao
Communauté d’Agglomération Pays Basque
OARA
ALCA
RIM
Département Pyrénées-Atlantiques
Région Occitanie
Nafarroako Antzoki Sareak