LIBURUEN ARGITALPENA
Igela Argitaletxea 1989an sortu zen, Iruñeko Kale Nagusian ezarri zuen bere lehen egoitza. Literatura argitaletxea da. Sei sailetan argitaratu ditu bere 100etik gora liburuak: Sail Beltza, Enigma, Literatura, Mintaka, Gabonetako ipuinak, Igelabide. Ia ibilbide osoa literatur itzulpenean eman du. Bertan argitaratutako liburu batzuek Euskadi Saria eta Vitoria-Gasteiz Saria lortu dute dozena erdi bat alditan. Bertan trebatu dira hainbat itzultzaile punta-puntako. Gaur egun erein argitaletxearekin batera argitaratzen ditu Literatura Unibertsala bildumako liburuak.
Xabier Olarra
+34 640 189 816 / 619 951 834
igela@igela.com
www.igela.eus
Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.