es | eu | fr | en

La Voz de la Merindad

ALDIZKARIA 

La Voz de la Merindad aldizkaria 1929an sortu zen. Hamabost egunez behin argitaratzen da, eta orrialdeetan Oliteko Merindadeko herrietako egungo albisteak zein tokiko historia agertzen dira; baita, web orrian ere.

Aldizkariaren helburua da, eskualdeko merkataritza eta industria bultzatzea, eskualdea kohesionatzea eta euskarri kulturala izatea, memoria historikoa landuaz eta dibertsitate kulturala, herri-ondarea, euskara, tradizioak eta elkarteak bultzatuaz.

Proiektuan, elkarte kulturalaren borondatezko lana izateaz gain, profesionalek ere lan egiten dute, eta kazetaritza-lanez eta jarduera komertzial eta administratiboez arduratzen dira. 2000 harpidedunek aldizkaria etxean jasotzen dute, 300 enpresa baino gehiagok beren publizitatea egiten dute, eta beste ehunka erosle, kolaboratzaile eta irakurle ditu.

Leire Sevillano
+34 948 703 315
info@merindad.com
www.merindad.com

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua