es | eu | fr | en

Musikak

Zentral / Joaquín Maya Musika Eskola / Geltokia
Azaroaren 15 eta 16an

ZENTRAL 

Gratuito. Hasta completar aforo

  • Día 15: Desde las 18:00 horas hasta las 22:45 horas.
  • Día 16: Desde las 18:00 horas hasta las  22:15 horas.

GELTOKI 

Gratuito. Hasta completar aforo

  • Día 15: Desde las 18:00 horas hasta las 22:45 horas.
  • Día 16: Desde las 18:00 horas hasta las 22:15 hora.

ESCUELA MUNICIPAL DE MUSICA JOAQUÍN MAYA

Gratuito. Hasta completar aforo

  • Día 15: Desde las 17:00 horas hasta las 21:00 horas.
  • Día 16: Desde las 17:00 horas hasta las 21:00 horas.

2017ko azaroaren 15, asteazkena

Danserie Ensemble
18:00 - Joaquín Maya Musika Eskola

Danserie Ensemble

ANTZINAKO MUSIKA

Danserie 1999an sortu zen. XVIII. mendea baino lehenagoko musika jo eta ikertzen du, irizpide historikoen arabera eta garaiko musika-tresnen erreprodukzioak erabiliz. Publiko zabalari antzinako musika eskaintzen diote hainbat formatutan: kontzertu klasikoak, didaktikoak... CD bat grabatu dute: Antzinako negarra-Lacrimae antiquae.

Iñaki Rodríguez Quartet
18:45 - Joaquín Maya Musika Eskola

Iñaki Rodríguez Quartet

JAZZ GARAIKIDEA

Iñaki Rodriguezek, laukoteari izena ematen dion saxofoi-jotzaileak, hainbat proiektutan lan egiten du, tartean, hauek: Broken Brothers Brass Band, 3.3, Ramón García & Iñaki Rodríguez, Hilario Rodeiro & Iñaki Rodríguez eta bere laukotea. Laukote horrekin grabatu zuen bere lehenengo lan diskografikoa 2013an. Laukoteak kritika espezializatuaren harrera ona jaso zuen. Gainera, nazioarteko jaialdietan parte hartu ohi du eta tronboi-jotzailearen mailako artista gonbidatuekin batera jo du.

Dj Göo!
19:00 - Geltoki

Dj Göo!

ELEKTRONIKA

Dj Göo!-k technotik discora doazen saioak egiten ditu, house, popa edota breakbeat kantuak bazter utzi gabe. La 2 (Nitsa-Apolo / Bartzelona) edota Iruñeko Katos aretoetan usu aritzen da. Halaber, Bilbao BBK Live, Primavera Sound edo Low Festival jaialdietan aritu da. Ezaguna da baita ere Ingalaterra, Suedia eta Madrileko zenbait aretotan, bai eta Estatuko leku askotan

Gussy
19:00 - Zentral aretoa

Gussy

Felipe Carbajalek, Gussy-k, 20 urte daramatza eszenatokiz-eszenatoki.

Gancho Dromm
19:30 - Joaquín Maya Musika Eskola

Gancho Dromm

JAZZ MANOUCHE ETA SWING ABESTIA

2011n Nafarroa, Frantzia eta Aragoiko zenbait musikarik osatutako taldea. Django Reindhart gitarra jolea eta jazz manouche deritzona dituzte inspirazio iturri beren abestiak konposatzeko. Ehunetik gora kontzertu eman dituzte Estatu osoan zehar, bai eta irratian eta telebistan agertu ere, beren kalitatearen erakusle.

La Chula Potra
19:45 - Zentral aretoa

La Chula Potra

RAPA

Euskal rap erradikala: horrela definitzen du Chula Potrak bere estiloa. Estilo horrek bere diskurtso politikoa adierazteko aukera eskaintzen dio aparteko ikuskizun batean. Julia Itoizen esanetan, letretan gauzak beren izenez izendatzen dira eta arazoen sustrai proletarioan sakontzen da.

No More Blues
19:45 - Geltoki

No More Blues

SOULA

No more Blues taldeak orain dela hamalau urte hasi zuen ibilbidea beti musika-estilo berberari eutsiz, musika beltz, swing, jazz, soul, blues, funk eta rockaren bertsioak bilduta. Taldea ibilbide luzea duten hamaika kidek osatzen dute, eta elkarrekin hainbat eszenatokitan izan dira, besteak beste, Burlatako Blues Jaialdia, Hondarribiko Blues Jaialdia eta Zentral, Caballo Blanco eta El bardo Escaldao aretoak.

Coral San Andrés
20:15 - Joaquín Maya Musika Eskola

Coral San Andrés

KLASIKOA, LIRIKA / MUSIKA KORALA

1931n sortua, San Andrés abesbatzak hainbat koru-lehiaketetan parte hartu du arrakasta handiz, eta zenbait herrialdetan zuzenean aritu da, hala nola Portugalen, Herbehereetan, Italian eta Cuban genero desberdineko obrak aurkeztuz. Esaterako, abesbatzaren ohiko errepertorioan txertatuta daude euskal musika herrikoia, zarzuela, espiritual beltzak, habanerak edota opera.

Amor de Tokyo
20:30 - Geltoki

Amor de Tokyo

POPA

Amor de Tokyo Roberto Urzaiz musikari iruindarraren proiektu pertsonala da. Bere lanak barnean hartzen ditu popa, indie-sentsazioa, post-rocka eta abesti harrigarriak. Aire freskoa pop-eszenarako, eta aurrerapauso bat bere ibilbidean.

Dj  Budin
20:30 - Zentral aretoa

Dj Budin

JAZZ / LATÍN / R&B / SOUL / BREAKS

Dj Budin izenaren atzean Martin Armendariz disko jartzailea aurkituko dugu. 20 urtetik gora daramatza musika beltzeko –bere zabaltasun osoan ulertuta– biniloen bilduma egiten. Bere saioak formatu horretan egiten ditu beti. Ondoko jaialdi hauetan pintxatu du: Jazzaldia, Musikaire, Kutxa Kultur Festibala, Mundumira eta Minijazz-en. Halaber, Euskal Herriko areto ezagun askotan ohiko disko jartzailea da.

HelloCello!
21:00 - Joaquín Maya Musika Eskola

HelloCello!

KLASIKOA, LIRIKA / INSTRUMENTALA

Biolontxelo ensemble honek askotariko kontzertu programak egiten ditu: klasiko hutsetik –ganbera-errepertorioko obra handien bertsioak–, musika arin eta jazz programetaraino. Eva Niño, David Johnstone eta Javier Navascués dira taldekideak eta 2009. urtetik jotzen dute elkarrekin.

Attikus Finch
21:15 - Geltoki

Attikus Finch

ROCK ALTERNATIBOA / HARD-ROCKA / FUNK-ROCKA

Attikus Finch Iruñeko rock taldea da. Bandaren soinuak eragin anglosaxoi nabaria dauka, nahiz eta gaztelaniaz kantatzen duten. 70etatik 90etara doazen keinuak sartzen badituzte ere, talde honen musika garaikidea ere bada.

Maite Itoiz & John Kelly
21:15 - Zentral aretoa

Maite Itoiz & John Kelly

WORLDMUSIC / EUSKAL MUSIKA TRADIZIONALA / ZELTA / BESTE HERRIALDE ETA KULTURA BATZUETAKO MUSIKA TRADIZIONALA / MUSIKA HISTORIKOA

Telebistan egindako ekitaldien bideoak biral bihurtu ondoren, Maite Itoizek eta John Kellyk bikote hau osatu dute. Maite sopranoa da, musika-ekoizlea eta Elfenthal taldearen sortzailea, eta Alemanian lehenengo lekuan egotea lortutakoa da. John Kelly Familly mitikoaren sortzaileetako bat da eta 20 miloi disko baino gehiago saldu ditu.

Aurora Beltrán
22:00 - Zentral aretoa

Aurora Beltrán

MUSIKA AKUSTIKOA

35 urteko ibilbidea egina du musikaren barruan abeslari eta konposatzaile ezagun honek. Bi orkestretan eta bi talde aski ezagunetan aritu da: Belladona eta Tahures Zurdos, zeinekin disko bat eta 13 disko eta DVD bat argitaratu dituen, hurrenez hurren. 2004an bakarkako ibilbidea abiatu zuen eta orduz geroztik hiru disko argitaratu ditu.

Elizagoien ahizpak
22:00 - Geltoki

Elizagoien ahizpak

FOLK / ERROMERIA

Itsaso eta Irune Elizagoien ahizpek 21 eta 23 urte dituzte hurrenez hurren, eta iaioak dira bere zereginean: hainbat trikitixa lehiaketa irabazi dituzte eta, besteak beste, Carlos Nuñezekin kolaboratu dute. Orain, kontzertuak ematen ari dira eta herriz herri doaz dantzarako arrazoi aski emanez.

Sonic Toys
22:45 - Geltoki

Sonic Toys

ROCK DANCE ATMOSFERIKOA

Beren estiloa rockean barneratzen da, bokazio melodiko argia duten abestiekin eta nahitaez dantzatzera bultzatzen gaituzten leloekin. Sonic Toys taldeak musika-proposamen bat landu eta ikertzen du joera garaikideenen arabera, eta rock heldua egiten du, handia, melodikoa eta konplexurik gabea. Alex Sanz, Xabi Jareño eta Adrián Vallejok estilo oso pertsonaleko bi disko dituzte dagoeneko argitaratuta: Rock eta Un plan mejor.

The Titanians
22:45 - Zentral aretoa

The Titanians

REGGAEA – DUBA

Sustraiak eta kultura dira bere funtsa eta motorra. The Titanians Iruñeko Roots Reggae banda bat da. Egun, bere proiektua garatzen eta hainbat artistaren backing band zereginak egiten dihardu, zuzenean zein estudioan. Raperos de Emaús taldearekin ere elkarlanean aritzen dira. Nortasun argia duen talde hau Zero Koma Reggae Band taldearekin sortu zenaren jarraipena da.

2017ko azaroaren 16, osteguna

Alberto Arteta Group
18:00 - Joaquín Maya Musika Eskola

Alberto Arteta Group

JAZZA

Espainiako jazz musikari onenetako batzuek osatutako boskote nafarra eta Alberto Arteta saxofoi jolea buru dutena. Kritikaren arabera, bere belaunaldiko jazz saxofoi-jolerik onenetakoa da Alberto Arteta.

Hutsun
18:45 - Geltoki

Hutsun

TXALAPARTA

Hutsun (Iruñea 2011) Anai Gambra, Simon Ahechu eta Mikel Hernández txalapartariek osatzen dute. Taldeak hiru lan-ildo ditu: sorkuntza artistikoak, txalapartaren eremuko ikerketa eta ohitura hau irakatsi eta hedatzea.

La Muza Band
18:45 - Zentral aretoa

La Muza Band

FOLKLORIKOA / KLEZMER / BALKAN

Metal banda amerikarren soinua du, baina folkaren berezko taupadarekin. La Muza Band taldearen proposamenak folk musika intimoena zein Balkan eta Klezmer musiken sonoritate sendoak barne hartzen ditu. Zazpi musikariek grina eta birtuosismoa eskaintzen dituzte emozioz eta dinamismoz betetako ikuskizunetan, Balkanetako musikaren ñabardurekin eta bizitasunarekin. Beraien abestiak eta munduko musiken egokitzapenak interpretatzen dituzte.

Zorongo
18:45 - Joaquín Maya Musika Eskola

Zorongo

FLAMENKOA / JAZZA

Flamenko-zaletasunetik erne zen taldea. Musika-iturri askokoa da, estilo ugarikoa, eta entzuleari flamenko garaikidearen alderdi dibertigarri eta biziena, intimo eta sakonena eta urratuena helarazteko gai da. Berezko nortasunarekin, Zorongoren soinua hainbat musika-eremutan mugitzen da, flamenkoa zubi dela; Ekialdetik Mendebaldera, musika landutik herri-musikara, purutasunetik mestizajera.

Etxaniz
19:30 - Geltoki

Etxaniz

POP/ROCK & AUTORE-ABESTIA

Kai Etxaniz eskarmentu handiko eta bide luzea egina duen konpositore eta interpretea da. Besteak beste, ezaguna da hainbat artistekin egindako diziplina-anitzeko kolaborazioengatik. Disko bat argitaratu du: El impulso antes de saltar.

Jaso-Escrich Quartet
19:30 - Joaquín Maya Musika Eskola

Jaso-Escrich Quartet

JAZZA

Javier López Jaso & Marcelo Escrich Quartetek jazz-tradizioa eta musika inprobisatua bateratzen ditu, hori guztia estilo berezko, berritzaile eta ezohikoarekin apainduta. Sonoritate hain desberdinak eta ederrak dituzten ezohiko tresna-nahasketa honek (akordeoia eta kontrabaxua) musika-ibilbide berri bat irekitzen du. Laukotearen emanaldietan musika-nahasketa eskaintzen dute, jazzaren indar sortzailean eta bat-batekotasunean oinarrituta.

The Disappointments
19:30 - Zentral aretoa

The Disappointments

FUNK / SOUL / RHYTHM & BLUES

The Disappointments 2015eko amaieran sortu zen, soulera bideratutako abesti instrumentalen errepertorioa egiteko. Gainera, musika-talde honetan eragin argi hauek antzeman daitezke: Bebopa, Bluesa, Northern Soula eta ModJazza. 2016an argitaratu zuten lehenengo lan diskografikoa eta hainbat lekutan aurkeztu dute, Donostiako Jazzaldian, esaterako.

Rock Classical Trío
20:15 - Geltoki

Rock Classical Trío

ROCK KLASIKOAREN ETA MUSIKA KLASIKOAREN BAT-EGITEA

Rock Classical Trío taldeak historia osoko rock abestirik onenetako batzuk interpretatzen ditu beste ikuspegi batetik bertsioa eginda, baina pianoa eta biolontxeloa oinarritzat hartuta, eta musika klasikoaren ukituak sartuta. Hainbat rock-taldetan aritu dira, eta, gainera, batere ortodoxoa ez den hirukote original honetako kideek prestakuntza klasikoa dute.

Smuztrio
20:15 - Joaquín Maya Musika Eskola

Smuztrio

COOL JAZZA

Cool Jazzak eta Chet Bakerren hirukoteek liluratuta, SMUZtrio soinu trinkoa eta garbia duen taldea da. Apaingarriak alde batera utzita, karrankarik gabeko harmoniaren mundu sakon batean murgilarazten du entzulea. Errepertorioa beraiek egindako konposizioz, konposizio estandarrez, tradizionalez eta egile-musikaz osatuta dago.

The Icer Company
20:15 - Zentral aretoa

The Icer Company

INDIEA

Iruñeko eskualdean 2013an sortua, The Icer Company Iker Ziaren proiektu pertsonala da, eta Arkaitz Ekai bateria-jotzailea, Rubén Matilla gitarra-jotzailea eta Xabier Valverde bateria-jotzailea ditu bidaide. Hanka bat poparen dentsitatean eta bestea rockaren intentsitatean duen taldeak bi disko ditu: Ur abisalen espedizioa eta Belurbe.

Lazy Daisy Band
21:00 - Zentral aretoa

Lazy Daisy Band

COUNTRYA

Lazy Daisy Band taldeak Ipar Amerikako sustraietako musika lantzen du. Gaur egun, country rock soinura aldatu dira, baina beti blues, folk eta rockabilly ukituekin, taldeak Napar Country deitzen duen estiloan. Egun, beraiek egindako abestiak biltzen dituen albumaren aurreprodukzioan dihardu taldeak.

Proyecto Luces del Norte
21:00 - Joaquín Maya Musika Eskola

Proyecto Luces del Norte

JAZZ GARAIKIDEA

Proyecto Luces del Norte Ramón García Lara piano-jotzailearen lehenengo lana da. Lan horretan bere kezkak islatu ditu zazpikote txiki baten bidez. Jazzeko big banden oihartzuna bistakoa da taldean, bistakoa den bezala B. Holman, O. Nelson eta W. Shorter ospetsuen eragina. Luces del Norte Nafarroako musika-panoraman ibilbide luzeenetako bat duten jazz-musikari nabarmenez osatuta dago.

Zamarra eta Aterkia
21:00 - Geltoki

Zamarra eta Aterkia

POP / JAZZA

Xabier Zamargilea musikariak sortzaile-sena askatzen du jazzaren harmoniak poparen soinuekin bateratzen dituen Zamarra eta Aterkia proiektuan. Kantaz kantako aniztasuna eta letrak dira Zamarra eta Aterkiaren alde indartsuak. Errealitatea beste ikuspuntu intimoago batetik ikustera gonbidatzen gaitu, zorotasun eta xamurtasun dosi txikiekin. Beharbada bai, beharbada ez da bere lehen diskoa.

Altxatu
21:45 - Zentral aretoa

Altxatu

PUNK / ROCK

Altxatu hirukote gazte baino gazteagoa da, rockak eskaintzen ahal dituen bide berrien peskizan dabilena. Taldekideek 18 urte inguru baino ez duten arren, hiru disko argitaratu dituzte dagoeneko, azkena 2017an bertan: Hegalen Indarraz Aitzina.

Brigada Improductiva
21:45 - Geltoki

Brigada Improductiva

ROCK / SKA / FOLK

Brigada Improductivak (Iruñea, 2007) rock-ska azpi estiloaren barruan berezko soinua sortu eta folkaren zoriontasunarekin uztartu du. Emaitza ska heterodoxoa da, berbenazalea. Nafarroan eta Nafarroatik kanpo ehun bat kontzertu eman eta gero eta hainbat sari irabazi ondoren (ZerbuRock 2011 edota Artistas en Ruta 2013, besteak beste), zazpikote honek eszenatokiak konkistatzen segitzen du.

Los Roslis
22:15 - Zentral aretoa

Los Roslis

PUNKA / ROCKA / GALAKTIKOA / HONDARTZA-UKITUKOA

Taldea 1996an sortu zen, batzuk ugaldu egin dira eta egun jotzen jarraitzen dute. Ez dira serioak, ezta zintzoak ere, eta beren helburua unibertso osoari barre egitea eta dantza egitea da. Beharbada horregatik ziurtatzen dute hondartzako rock galaktiko dadaistaren asmatzaileak direla, eta musika salbatzeko itzuli direla. Beren azken diskoa 20 Años, 20 Minutos da.

Newsletter

Harpidetu gure newsletter-era 948 Merkatua-ren berrikuntza guztien berri jasotzeko.

Antolatzen dute

Nafarroako Gobernua

laguntzen dute

Iruñeko Udala
Servicio Navarro de Empleo - Nafar Lansare
Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutua
Eurorregión Nouvelle-Aquitaine Euskadi Navarra

sedes

Baluarte
Gayarre Antzokia
Nafarroako Antzerki Eskola
Indara
Zentral
Walden Librería Café

Beste laguntzaileak

Nafarroako Unibertistate Publikoa
Universidad de Navarra
Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UNED)
Euskal Institutua Etxepare
Région Nouvele-Aquitaine
Euskal Kultur Erakundea - Institut Culturel Basque
NICDO
ASTRE
Baionako Udala
Institut Français - Bilbao
Communauté d’Agglomération Pays Basque
OARA
ALCA
RIM
Département Pyrénées-Atlantiques
Région Occitanie
Nafarroako Antzoki Sareak